Podemos Euskadi

2023/03/27 - 12:50
EAJk indartu egingo luke bere gehiengoa hiru lurraldeetan eta EH Bilduk ere hazkundea izango luke
Jeltzaleek irabaziko lituzkete hiru lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, gora eginda. Koalizio abertzaleak ere hazkundea izango luke, eta PSE-EE, Elkarrekin koalizioa eta PP jaitsi egingo lirateke, are gehiago bi azken indar horien kasuan.

2023/03/27 - 09:03
Gipuzkoa: EAJk mantendu egingo luke EH Bildurekiko aldea
EAJk eta EH Bilduk hazkundea izango lukete, baina neurri berean egingo lukete gora biek. Bestalde, PSE-EEk eta PPk eutsi egingo liekete egungo ordezkari kopuruei, eta Elkarrekin koalizioak batzarkideen erdiak galduko lituzke.

2023/03/27 - 09:02
Araba: EAJk hobetu egingo lituzke emaitzak eta Ramiro Gonzalezek gertu izango luke hirugarren agintaldia
Alderdi jeltzaleak 2019an baino bi eserleku gehiago lortuko lituzke. EH Bilduk ere gora egingo luke eta PSE-EEk, PPk eta Elkarrekin koalizioak batzarkide bana galduko lukete.

2023/03/27 - 09:00
Bizkaia: EAJk gehiengo osoa lortuko luke 40 urtean lehen aldiz
Alderdi jeltzaleak duela lau urte baino ordezkari bat gehiago lortuko luke. EH Bilduk hazkunde handiena izango luke, bi ordezkari gehiago eskuratuta. PSE-EEk eutsi egingo lieke azken emaitzei, eta Elkarrekin koalizioa eta PP jaitsi egingo lirateke.

2023/03/25 - 15:33
Dispertsioaren amaiera aurrerapausoa da Jaurlaritza eta alderdien iritziz, baina autokritika eskatu dute
34 urteren ostean, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko prozesua osatu da, atzo jakitera eman ostean azken bostak lekuz aldatuko dituztela. Albistearekin batera, euskal alderdien erreakzioak iritsi dira. Jaurlaritzaren aburuz, "bide bat itxi da", euskal gizartearen onerako.

2023/03/25 - 11:53
ETAko presoei ezarritako dispertsioaren amaiera ontzat eman dute Legebiltzarreko alderdi guztiek
Dena dela, ETAko biktimak erdigunean jartzeko eskatu du PPk, eta EH Bilduk, berriz, aldarrikatu du hurrengo urratsa izan beharko litzatekeela "gatazka honekin lotutako preso guztiak askatzea".

2023/03/24 - 18:00
Otegik "biktima guztien erreparazioa eta presorik gabeko etorkizuna" nahi ditu
EH Bilduko buruzagiaren ustez, oraindik "bidea" egin behar da, "oraindik presoen aurkako salbuespenezko politikak indarrean daudelako, elkarbizitza sendotzeko aplikatu behar ez direnak".

2023/03/23 - 14:16
Legebiltzarrak babestu egin du EAEko gutxieneko soldata espainiar Estatukoa baino handiagoa izatea negoziatzea
Eusko Legebiltzarrakbabestu egin du sindikatuek eta patronalak negoziazioaren bidez adostea gutxieneko soldata Estatuan ezarritakoa baino gehiago igotzea, Euskadiko errealitate sozioekonomikoa kontuan hartuta. PP+Cs-ek eta Voxek ez dute akordioa babestu.
2023/03/22 - 20:03
Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verdek koalizioan osatuko dute M28an
Honenbestez, Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Alianza Verdek akordioa itxi dute Berdeak Equorekin, azkenak Euskadiko koalizioan parte hartzeko.

2023/03/19 - 12:51
Martinezek positibotzat jo du pentsioen erreforma berria, "ez duelako murrizketa bakar bat ere"
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak adierazi du bere alderdia "oso urrun" dagoela Hezkuntza Legea babestetik, eta uste du 'De Miguel' auzia "Euskadin haize freskoa behar duen sistema baten icebergaren punta" dela.
2023/03/11 - 13:22
EAJ, PSE eta PPk "funtsezkotzat" dute Euskal Y-a Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea
Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egungo konexioak eta aldiriko lineak hobetzeko deia egin dute, AHTren "xahutzearen" aurrean.

2023/03/01 - 13:34
Miren Gorrotxategiren ustez, ''agerikoa'' da Jaurlaritzan ate birakariak daudela
Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernuko sailburuari eskatu dio azal dezala nola funtzionatzen duen egoera horiek aztertzen dituen Etika Batzordeak, "orain arte ez baita ate birakarien kasurik gelditu".

2023/02/25 - 15:29
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bat egin dute osasun arloko protesta eta aldarrikapenekin
Osakidetzaren gainbehera agerikoa dela salatu eta neurriak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari egoera hobe dezan.
2023/02/19 - 13:11
Pilar Garrido: "Jaurlaritza Osakidetza desegiten ari da, eta herritarrek pairatzen dute hori"
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak sindikatuek larunbaterako EAEko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, osasun publikoa defendatzeko.

2023/02/18 - 14:00
De Madariaga Bizkaian barrena ibiliko da, "arazo larrienei aurpegia jartzeko"
Elkarrekin Podemos-IUren Bizkaiko ahaldun nagusi gaiak "Bizkaia Martxan" ekimena aurkeztu du, "datozen hauteskundeei begira gizarte zibilarekin fronte komun bat ezartzea" helburu duena.
2023/02/18 - 12:43
Oposizioak neurri "mugatu, labur eta elektoralistatzat" jo ditu emantzipaziorako laguntzak
EAJk eta PSEk neurria defendatu dute Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, egoeraren araberakoa denik ukatu dute eta "limosna publikoa" dela esatea deitoratu dute.

2023/02/17 - 21:24
Osasungintza publikoaren pribatizazioa salatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk
Bestalde, De Miguel auzia Legebiltzarrera eraman du berriro oposizioak.

2023/02/13 - 17:36
Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Aliantza Berdea koalizioan aurkeztuko dira maiatzeko hauteskundeetara
"Euskal ezkerraren zerrenda bateratu" gisa aurkeztu dute euren burua. "Gizarte bidezkoagoa, feministagoa eta ekologistagoa lortzeko irtenbide" izan nahi dute.
2023/02/10 - 12:00
EAJk irabaziko luke lurralde guztietan, EH Bilduk bigarren eutsiko lioke eta E. Podemosek behera egingo luke
Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoari buruz egindako inkestaren arabera, udal hauteskundeetako emaitzak egungoen antzekoak izango lirateke. Gasteiz izango litzateke salbuespen bakarra, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortuko bailukete.
2023/02/08 - 13:18
Memoria historikoaren inguruko akordioa lortu dute Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak
Besteak beste, biktimen erreparazio integrala aitortzea eta faxismoak jotako biktima guztien errekonozimendua eta zenbatekoa jakitea adostu dute.