Podemos Euskadi
2023/05/19 - 22:56
Ione Belarrak euskal erakundeetan EAJ eta PSEren aliantzatik haratago alternatibak bilatzeko dei egin du
Hauteskunde hauek etxebizitza legearen erreferenduma direla ohartarazi du, etxebizitza dela, egun, desberdintasun sozialen adierazle nagusia.
2023/05/19 - 19:10
EAJk irabaziko luke EAEko hiru hiriburuetan, baina EH Bildurekiko lehia estutu egingo litzateke Gasteizen
Alderdi jeltzalea alde handiaz gailenduko litzateke Bilbon eta Donostian. Gasteizen, ordea, bi alderdien arteko aldea puntu bakarrekoa izango litzateke. Iruñean, baliteke UPNk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea, eta PSNk izango luke Alkatetzaren giltza.
2023/05/19 - 17:25
Hauteskunde hauek etxebizitza legearen errefenduma direla esan du Ione Belarrak Bilbon
Podemosen idazkari nagusi eta Espainiako Gizarte Politiken ministroak politika aurrerakoientzako Elkarrekin dela berme bakarra azpimarratu du.
2023/05/19 - 12:37
Goiak (EAJ) aise irabaziko luke Donostian, baina Izagirrek (EH Bildu) erdira murriztuko luke aldea
Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lioke egungo zinegotzi kopuruari, baina koalizio abertzaleak 4 puntuko hazkundea izango luke bototan eta ordezkari bat gehiago jasoko luke.
2023/05/19 - 12:35
EAJk irabaziko luke Laudion, baina EH Bilduk eta Omniak gehiengo osoa batuko lukete
Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lieke egungo zazpi zinegotziei, baina koalizio abertzaleak eta auzokide plataformak gehiengoa izango lukete gobernu aldaketa gauzatzeko.
2023/05/19 - 11:26
Beatriz Artolazabal (EAJ) eta Rocio Vitero (EH Bildu), puntu bakarrera Gasteizen
EAJ izango litzateke indar bozkatuena, eta zinegotzi bat gehiago lor lezake, baina EH Bilduk gora egingo luke, eta baliteke bi alderdiek ordezkari kopuru bera lortzea.
2023/05/19 - 09:28
Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan, baina gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratuko litzateke berriz. Bestalde, EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/05/19 - 09:22
EAJk garaipen zabala lortuko luke Getxon, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PPri bigarren postuan
Alderdi jeltzaleak zinegotzi bat gehiago jaso lezake, baina koalizio abertzaleak 5 puntuko hazkundea izango luke, eta PP eta PSE-EE jaitsi egingo lirateke.
2023/05/19 - 08:59
EH Bilduk Alkatetza bereganatuko luke Agurainen
Koalizio abertzaleak zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk bat galduko luke.
2023/05/19 - 08:59
EAJk handitu egingo luke PSE-EErekiko aldea Barakaldon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan eta zinegotzi kopuruan, eta sozialistek behera egingo lukete.
2023/05/19 - 08:58
PSE-EEk mantendu egingo luke Alkatetza Eibarren
Alderdi sozialistak behera egingo luke bototan, eta baliteke zinegotzi bat galtzea. Bestalde, EAJ eta EH Bildu hazi egingo lirateke.
2023/05/19 - 08:58
Baliteke EAJk gehiengo osoa lortzea Basaurin
Alderdi jeltzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago lor lezake, eta horrek gehiengo osoa emango lioke. Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke.
2023/05/19 - 08:57
EH Bilduk lortuko luke Alkatetza Tolosan
Koalizio abertzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk, aldiz, bat gutxiago.
2023/05/19 - 08:56
Irungo Alkatetzak PSE-EEren esku jarraituko luke
Alderdi Sozialistak behera egingo luke bototan eta zinegotzi kopuruan, baina indar bozkatuena izaten segituko luke.
2023/05/18 - 22:30
Feminizatuta dagoen zaintza sektorea eraldatzeko konpromisoa hartu du Elkarrekinek
Zaintzak, mota ugaritako ogibideak ditu lan merkatuan, baina salatu dute, denek prekarietatea dutela oinarri, eta politika feministak behar direla baldintzak duintzeko
2023/05/18 - 16:34
Araba barrualdeko herriek bizi duten bazterkeria salatu du Elkarrekin koalizioak
Horrez gainera, EAJri, PSE-EEri eta EH Bilduri itunpeko eskolak babestea leporatu die
2023/05/17 - 22:36
Elkarrekin koalizioak Jaurlaritzak baimendutako parke eolikoen plana kritikatu du Zumarragan
Tokiko udaletxe sozialistak herrian eraiki nahi duen plastikoentzako planta ere salatu dute, esanaz birziklatzetik gutxi duela, eta kaltegarritik asko.
2023/05/17 - 16:56
Zabor organikoa birziklatzeko pizgarri fiskalak ematearen alde azaldu da Elkarrekin koalizioa Gasteizen
Erregistroa sortu eta modu egokian birziklatzen dutenek % 10eko hobaria izatea zabor-tasan proposatzen dute. Sira Rego eurodiputatua izan dute proposamena babesten.
2023/05/16 - 22:49
Etxebizitzaren prezioa jaisteko ez duela ezer egin aurpegiratu dio Elkarrekin koalizioak EAJri
Elkarrekin koalizioak adierazi duenez, Euskadi Estatuko etxebizitza garestienak dituen autonomia erkidegoa da, eta EAJk, 44 urte agintean daramanak, ez du ezer egin arazo hori konpontzeko.
2023/05/16 - 16:46
Leioan egin nahi dituzten etxebizitza proiektu faraonikoen kontra azaldu da Elkarrekin
Luis Miguel Lapeña Elkarrekinen Leiorako alkategaiak eta Paula Amieva Bizkaiko Batzar Nagusietako hautagaiak uste dute ingurumena kontuan hartu eta babestu behar dela etxeen plangintza antolatzeko orduan.