EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk garaipen zabala lortuko luke Getxon, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PPri bigarren postuan

Alderdi jeltzaleak zinegotzi bat gehiago jaso lezake, baina koalizio abertzaleak 5 puntuko hazkundea izango luke, eta PP eta PSE-EE jaitsi egingo lirateke.
eitb focus
EITB Focus

EAJk aise irabaziko lituzke Getxoko udal hauteskundeak, eta EH Bildu bigarren indar bihurtuko litzateke, PP atzean utzita, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Hori horrela, alderdi jeltzaleak hobetu egingo lituzke azken hauteskundeetako emaitzak. Izan ere, botoen % 40,2 eta 11-12 zinegotzi lortuko lituzke; aurrekoetan, % 39,4ko babesa eta 11 ordezkari lortu zituen.

EH Bilduk hazkunde handiagoa izango luke, 5 puntukoa (% 15,2tik % 20,1era), eta 5-6 zinegotzi eskuratuko lituzke (egun 4 ditu).

EITB FOCUS EITB FOCUS

Aitzitik, PPk behera egingo luke: 4 ordezkari izango lituzke, bat gutxiago, eta puntu bat galduko luke bototan, % 15,8 jasota.

Azkenik, PSE-EEk zinegotzi bat gutxiago izango luke, 2, eta Elkarrekin koalizioak eutsi egingo lieke egungoei (2).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Geroa Baik akordioa bultzatu nahi du sozialistekin, itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ixtea saihestu eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko

Unai Hualde, Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko Presidenteak aitortu du tentsio handia sortu duela PSNren eta Geroa Bairen artean, Hezkuntza kontseilariak ikasgelak ixteari buruz egindako iragarpenak, batez ere ikastolak ahulduko dituelako. Geroa Baik ikasgelarik ez ixteko eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko denbora eskatu dio alderdi sozialistari. Bihar bozkatuko dute Foru Gobernuan UPNk itunpeko ikastetxeak blindatzeko aurkeztu duen lege proposamena, eta, hori bozkatu beharrik ez izateko, biharko bozketaren aurretik gobernuko taldeen artean akordioa lortzea nahi du Hualdek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X