Podemos Nafarroa
2019/08/02 - 10:52
Gaur izendatuko dute Maria Chivite Nafarroako presidente
Hautagai sozialistak 19:15ean hasiko den bozketara arte itxaron beharko du. Gehiengo soilarekin eta EH Bilduko bost parlamentariren abstentzioarekin aukeratuko dute.
2019/08/01 - 22:54
Inbestidura saioa jarraitzeko ordezkariak bidali dituzte PPk, Ciudadanosek eta PSOEk
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak oso gertutik jarraitu dituzte Madriletik, eta gaur Nafarroan izan dira. Eskuinak Sanchezen aurka egin du.
2019/08/01 - 21:28
Chivitek ostiral honetara arte itxaron beharko du Nafarroako presidente izateko
Espero zen bezala, PSNko presidentegaiak ez du beharrezko babesa lortu aurreneko bozketan. Chivitek aldeko 23 boto jaso ditu, eta kontrako 27.
2019/07/29 - 20:59
Chivite Nafarroako presidente izendatzeko saioa abuztuaren 1ean hasiko da
Goizean taldeetako eledunekin bildu ostean, Hualdek Chiviteren hautagaitza proposatu eta inbestidurarako data iragarri du. Seguruenik, bigarren bozketan izendatuko dute presidente, ostiralean.
2019/07/29 - 16:34
Ostegunean hasiko da Chivite Nafarroako presidente izendatzeko saioa
Unai Hualdek ostegunerako deitu du inbestidura saioa. Lehen bozketan gehiengo osoa jaso beharko du; lortu ezean, hurrengo egunean bozketa errepikatuko dute, eta horretan gehiengo sinplea nahiko da.
2019/07/27 - 16:15
Chiviteren inbestidura ‘ahalbidetzea’ proposatu dio EH Bilduk militantziari
EH Bilduren mahai politikoak "asteak daramatza inbestiduraren inguruko erabakiaz hausnartzen". Hala, koalizio gobernua ahalbidetzea proposatu dute, horretarako beharko lirateken abstentzioen bidez.
2019/07/26 - 22:28
13 kontseilaritza izango ditu Nafarroako koalizio gobernu berriak
Adostutako koalizio Gobernuak 13 departamentu izango ditu. Horietatik 8 PSNren esku egongo dira, beste lau Geroa Baik zuzenduko ditu eta bakarra Podemosek.
2019/07/26 - 17:40
PSN, Geroa Bai eta Podemosek Nafarroan koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute
Adostutako koalizio Gobernuak 13 departamentu izango ditu. Horietatik 8 PSNren esku egongo dira, beste lau Geroa Baik zuzenduko ditu eta bakarra Podemosek.
2019/07/24 - 16:38
Nafarroako Gobernu osaketaren inguruan 'laster' emaitzak izango direla esan du PSNk
Horrela iragarri du Ramon Alzorriz sozialistak. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra negoziatzen ari dira, Maria Chivite presidente egiteko.
2019/07/20 - 16:12
NEBko Asanbladak babesa eman dio Nafarroako Gobernuko aurre-akordioari
I-Ek Parlamentuan “ezkerreko jarrera, independentea eta autonomoa” mantentzeko beharra balioztatu du Asanbladak.
2019/07/18 - 11:44
Atzeratu egin dute PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta I-Ek gaurko zuten bilera
Ahal Duguren iturriek EiTBri baieztatu diotenez, sozialistek eskatuta atzeratu dute. Gobernu egitura negoziatzen jarraitzea zuen helburu batzarrak.
2019/07/17 - 20:06
Ahal Duguk koalizio gobernua osatu nahi du Nafarroan
Nafarroako Ahal Duguren zuzendaritzak aho batez erabaki du Foru Gobernu berrian kontseilari propioak izan nahi dituela.
2019/07/16 - 17:19
Proposamenak onartuko dituen gobernu eredu baten alde egin du PSNk
Alzorrizek berretsi duenez, PSNk argi utzi die alderdikideei ez dutela Navarra Sumarekin eta EH Bildurekin hitz egingo.
2019/07/16 - 13:07
Maria Chivite ez da izan PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak egin duten bilerara
30 minutu iraun duen bileran, PSNk gobernu berriaren egitura aurkeztu die beste alderdiei. Ostegunean izango da hurrengo bilera.
2019/07/16 - 10:41
PSNk gaur berrekingo die Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioei
Sanferminen aurretik akordio programatikoa adostu zuten sozialistek, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak. Exekutiboaren egitura hitzartu behar dute orain.
2019/07/06 - 01:31
Nafarroa gobernatzeko aurreakordioak 10 ekintza ardatz eta 400 neurri biltzen ditu
PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren arteko desadostasunak ere jasotzen ditu aurreakordioak. Horien artean esanguratsuena abiadura handiko trenaren eraikuntza da.
2019/07/05 - 18:01
Gobernua osatzeko akordioa adostu dute PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta I-Ek
Maria Chivite Nafarroako Presidentetzarako hautagaiak "gainerako alderdi politikoen jarrera" eskertu du, "elkarrizketarako eta akordioak lortzeko erakutsi duten borondateagatik".
2019/07/05 - 16:07
PSNren gobernua babestuko luketen lau alderdiek aurre akordioa lortu dute
Asmo handiko gobernu programa, plurala eta aurrerakoia lortu dutela azpimarratu dute erritarren beharrei egokituta.
2019/07/05 - 01:15
PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak ostiral honetan egingo dute aurreakordioa
Lau alderdietako ordezkariak berriro bilduko dira ostiral goizean, autogobernuari buruzko gaiak eta funtzionamenduari buruzko arauak adosteko.
2019/07/01 - 20:33
PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E hainbat mahaitan ari dira gobernu ituna negoziatzen
EH Bildu berriro zuzendu zaio Maria Chiviteri, Foru Gobernuko presidente izan nahi badu PSNk koalizio soberanistarekin hitz egin beharko duela azpimarratuta.