Podemos Nafarroa
2020/06/19 - 21:53
Atzera eginda, Unidas Podemosek Kongresuan GAL ikertzea babestuko duela iragarri du
Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramaileak ostegunean esan zuen ez duela beharrik ikusten Felipe Gonzalezek GAL taldearekin izan zuen lotura ikertzeko.
2020/04/08 - 19:12
Nafarroako Parlamentuak aho batez 51 milioi euro onartu ditu koronabirusaren aurka
Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak hiru lege-proiektu onartu ditu. 51 milioi euro ezohiko neurriei zuzenduko zaizkie, nagusien egoitzetako egoerari aurre egiteko edo osasun materiala banatzeko.
2020/03/25 - 21:50
Eduardo Santos kontseilari nafarrak koronabirusa dauka
Nafarroako Gobernuko kideen artean eman den hirugarren kasua da. Aurrez, Manu Ayerdi presidenteordea eta Carlos Artundo Osasun idazkari nagusia gaixotu ziren.
2020/02/28 - 14:12
Nafarroako Gobernua "eredu berritzaile eta ausart baterantz" doala esan du Chivitek
"Politikarako eta herritarrentzako baliagarriak garela erakusten dugu", azpimarratu du.
2020/02/27 - 14:13
Nafarroako Parlamentuak 2020ko aurrekontuak onartu ditu
PSNren, Geroa Bairen eta Nafarroa Ahal Duguren babesarekin atera dira aurrera Kontuak, eta EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin. Kontrako botoa eman du Nafarroa Sumak.
2020/02/20 - 17:36
PSNk Navarra Sumarekin bat egin du sinboloen foru legea onartzeko
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-E-k kontra bozkatu dute. Haatik, "Foru Erkidegoko oinarrizko hiru ikurren (armarria, bandera, ereserkia) erabileraren erregulazio osoa" berretsi dute.
2020/02/06 - 13:42
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa
Navarra Sumaren iritziz, Aurrekontu Orokorren Lege proiektuak "Foru Erkidegoaren beharretatik urrun dagoen zerga politika proposatzen du". Dena dela, bere ekimena ez da aurrera atera.
2020/01/30 - 07:13
Abian da pentsio duinak eta eskubide sozialak aldarrikatzeko greba orokorra
'Lana, pentsioak eta bizitza duinak!' lelopean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 101 mobilizazio deitu ditu. Martxa nagusiak Hegoaldeko lau hiriburuetan izango dira, goizez eta arratsaldez.
2020/01/24 - 17:07
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontu-akordioa sinatu dute
Osoko zuzenketarik balego, EH Bilduk kontrako botoa emango luke. Halaber, hitzarmenak jasotzen duenez, finantzarioa ez den 2020rako gastu-muga 16,7 milioi euro handiagoa izango da.
2020/01/21 - 11:39
Akordioak "gizarte politiketan aurrerapausoak" ekarriko dituela txalotu du Ahal Duguk
Alderdi morearen ustez, elkar ulertze horrek Nafarroan "beste aukera fidagarri, erreal eta iraunkor bat posible dela erakusten du, eskuinak ezarri nahi duen inboluzio arriskutsuaren aurrean".
2020/01/18 - 20:20
Ehunka lagunek apustu etxeen aurkako manifestazioa egin dute Berriozarren
Nafarroako apustu etxeen aurkako plataformak deitutako mobilizazioak Berriozarko UPN, PSN, EH Bildu, IE-Podemos alderdien babesa izan du, baita herriko hamaika mugimendu sozialena ere.
2020/01/16 - 13:56
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Legea onartu du
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Sumak, aldiz, horren aurka bozkatu du. 4.179,67 milioi euroko gastuak jasotzen ditu.
2020/01/12 - 13:15
Madrilgo Kongresuan ordezkaritza duten taldeekin bilera erronda abiatuko du Sarek
Presoen gaia agendaren erdigunean kokatzeko 'jarrera proaktiboa' eskatu die Sarek euskal alderdiei.
2020/01/11 - 21:11
Beste espetxe politika bat aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon eta Baionan
80.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute urtarrilaren 11ko mobilizazioetan, espetxe politika aldatzeko eta bakearen zein elkarbizitzaren alde urratsak emateko eskatzeko.
2019/11/11 - 00:01
Navarra Sumak bi eserleku lortu ditu Nafarroan, eta EH Bilduk bat
EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 16,97 eskuratuta, eta Elkarrekin Podemos laugarrena. Geroa Bai, berriz, ordezkaririk gabe geratu da berriro, Vox bezalaxe.
2019/11/10 - 14:57
'Gauzak aldatzeko aukera aprobetxatzeko' eskatu dute euskal hautagaiek
"Eguraldi txarra ez dadila aitzakia izan", horixe euskal hautagaien mezua. Gaurko hauteskundeak "oso garrantzitsuak" direla berretsi dute eta jendeari botoa ematera joateko eskatu diote.
2019/11/10 - 11:00
Espainiako alderdi nagusietako hautagaiek botoa ematera animatu dituzte herritarrak
Sanchez, Iglesias, Casado, Rivera, Abascal eta Errejon jada hauteslekuetara joan dira botoa ematera.
2019/11/10 - 10:02
Zabaldu dituzte hauteslekuak
14:30ean eta 18:30ean parte-hartzearen inguruko datuak jakinaraziko dituzte, baita hauteslekuetako irekieraren inguruko xehetasunak azaldu ere, 10:30 aldera.
2019/11/10 - 09:28
Hego Euskal Herriko 2,3 milioi herritar daude gaur botoa ematera deituta
EiTBko hedabideek jarraipen zabala egingo diete hauteskundeei. Besteak beste, programa bereziak eta emaitzak zuzenean eskainiko dira.
2019/11/09 - 00:40
Kanpainaren itxiera
Euskal Herriko eta Espainiako alderdi politikoen hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldiak.