Zabaldu dituzte hauteslekuak
Espainiako Gorteak aukeratzeko hauteskundeak abian dira. 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta, ohi bezala, 20:00ak arte egongo dira zabalik. 22:30etik aurrera zenbaketaren emaitzak jakitera emango dituzte Isabel Celaa jarduneko ministro bozeramaileak eta Fernando Grande-Marlaska jarduneko Barne ministroak.
Lehenago, 14:30ean eta 18:30ean parte-hartzearen inguruko datuak jakinaraziko dituzte, baita hauteslekuetako irekieraren inguruko xehetasunak azaldu ere, 10:30 aldera.
Hego Euskal Herriko 2.305.370 herritar daude deituta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan botoa ematera, apirilaren 28ko bozetan baino 3.000 inguru gehiago.
Denera, 32 haugaitza aurkeztu dira Kongresurako (8 Araban, 9 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta 7 Nafarroan), eta beste horrenbeste Senaturako. 23 eserleku dagozkie euskal hautagaiei Kongresuan (8 Bizkaitik, 6 Gipuzkoatik, 4 Arabatik eta 5 Nafarroatik), eta 16 Senatuan (barruti bakoitzeko 4).
EAEn, denera, 721 hautesleku zabaldu dituzte, eta horietan 5.338 hautetsontzi jarri dituzte 2.669 hauteskunde-mahaitan. Nafarroan, berriz, 358 hauteslekutan 976 mahai eta 2.300 boto-ontzi ipini dituzte.
20:00etan hauteskunde-eskolak itxi eta botoak zenbatu ostean, mahaietan 1.200 gailu izango dituzte, datuak jaso eta bidaltzeko.
14.817,35 euro eserleku bakoitzeko
Espainiako Kongresuan eta Senatuan lortutako eserleku bakoitzeko 14.817,35 euro jasoko dituzte alderdiek, apirileko bozetan baino % 30 gutxiago. Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoak jasotzen duenez, hauteskunde errepikapenen ondorioetako bat da diru-laguntzak, zenbait alorretan, heren bat murriztea.
Halaber, Kongresurako lortutako boto-paper bakoitzaren truke 57 zentimo jasoko dituzte alderdiek, betiere, ordezkaritza lortzen badute. Diru kopuru hori ere jaitsi egin da, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Boto-paper bakoitzeko 81 zentimo jaso zituzten orduan.
Diputatuen gutxieneko soldata 3.800 eurokoa izango da, eta bakoitzak bi gailu elektroniko jasotzeko aukera izango du (iPad eta iPhone motako bana).
Kode etikoaren arabera, diputatu bakoitzak bere ibilbide profesionalari eta pertsonalari buruzko hainbat xehetasun jakinarazi beharko ditu. Besteak beste, azken urteotan non egin duen lan eta zenbat diru jaso duen adierazi beharko ditu.
Bestalde, ibilgailu ofizialik ez duten diputatuek urtean 3.000 euroko taxi-bonu osagarri bat izango dute, garraiorako.
Eserlekuaren jabe egin eta berehala, Kongresuaren atari digitalean diputatuen datu akademikoak publikatu dira, dagozkien tituluen eta ziurtagirien kopiekin.
Jarraipen zabala, EiTBn
Hauteskunde gauean EiTBk saio bereziak emango ditu taldeko hedabide bakoitzean. Euskal Telebistak saio bana eskainiko du ETB1en eta ETB2n, 20:00ak baino lehen hasita, eta hauteskundeetako informazioa tartekatuko dute gainerako albistegi eta igandeko kirol tarteekin batera. ETB1ekoa Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute; ETB2n, berriz, Africa Baeta, Juan Carlos Etxeberria eta Xabier Garcia Ramsden izango dira aurkezleak.
Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik 19:45ean hasiko dute hauteskunde gaueko tarte berezia; Iñaki Guridik eta Olaia Urtiagak gidatuko dute Euskadi Irratikoa eta Dani Alvarezek Radio Euskadikoa.
Alderdi nagusien egoitzetatik zuzeneko informazioa jaso eta zabalduko da arratsalde-gau osoan zehar, eta hautagaiak zuzenean elkarrizketatuko dira. Halaber, 20:00etan, Estatuko beste hedabide publikoekin batera, elkarlanean egindako galdeketa bat aireratuko dugu.
Eitb.eus atariak, berriz, webgune berezi honetan egingo du hauteskunde egunaren jarraipen zehatza, goizean goizetik. Albisteak, bideoak eta audioak bilduko ditugu, zuzeneko kontakizunean.
Emaitzak ere zuzenean emango ditugu, herriz herri eta barrutiz barruti, eta edozein ordenagailu edo gailu mugikorretatik kontsultatu ahal izango dira.
EiTBko sare sozialetan ere, EiTBk sortutako hauteskunde informazio guztia zabalduko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.