Podemos
2023/06/08 - 18:42
Podemosek oinarriei galdetu die ea zuzendaritzak Sumarren sartzeari buruz erabakitzeko boterea izango duen
Kontsulta telematikoa 13:30ean hasi eta ostiraleko 10:00etara izango denez, moreek epeak agortzera behartzen dute Sumar, uztailaren 23ko hauteskundeetara aurkeztuko diren koalizioak erregistratzeko muga 24 ordutan amaitzen baita.
2023/06/08 - 14:34
Hauteskundeetara batera aurkezteko ituna xede, atzera kontaketan sartu dira Sumar eta ezkerreko indarrak
Ostiraleko gauerdira arte dute. Podemos akordiora batuko den da oraindik zalantza handiena. Izan ere, Yolanda Diazek lotuta ditu hitzarmenak Mas Madrid, Chunta Aragonesista eta Alberto Rodriguez diputatu ohi kanariarraren Drago proiektuarekin.
2023/05/31 - 17:06
Echevestek aukeran eman dio PSE-EEri ezkerreko gobernua osatzea edo Gipuzkoa PPri "oparitzea"
Echevestek nabarmendu du hautestontziek agerian utzi dutela EAJ eta PSE-EE eraikitzen aritu diren Gipuzkoa urrun dagoela herritarrek nahi eta behar dutenetik. Maddalen Iriartek, bere aldetik, "gehieNgo aurrerakoia osatzeko emandako aurrerapausoa" eskertu dio Elkarrekin Podemosi.
2023/05/29 - 16:35
Sumarrek eta Podemosek uztailaren 23ko hausteskundeetara batera aurkezteko asmoa iragarri dute
Sanchezen hauteskundeak aurreratzeko iragarpenak ezustean harrapatu ditu alderdi guztiak, eta berehala hasi dira erreakzioak. PPko hainbat alderdikideren haserrea eragin du, Voxentzat pozteko moduko albistea da eta Podemosek, bere aldetik, ezkerraren batasunaren alde dagoela esan du.
2023/05/29 - 15:29
Podemos eta Sumar uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko lanean ari dira
Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskundeak aurreratuko dituela iragarri ostean, asteazkenetik aurrera 10 eguneko epea zabalduko da koalizioak osatzeko.
2023/04/24 - 15:09
Hipotekak topatzeko eta erosketa saskia hobaritzeko Podemosen proposamen bat eztabaidatuko du bihar Kongresuak
Astearte honetan eztabaidatuko duten legez besteko proposamenean, hipotekaren kosturik gabeko aldaketa erraztea ere eskatzen da.
2023/04/24 - 12:18
Elgarrestak uste du "bai bakarrik da bai" legea ona dela emakumeentzat, PSOEren aldaketa gorabehera
Emakundeko zuzendariak onespen kontzeptutik harago jarri nahiko luke fokua, "legeak dakartzan onuretan", alegia.
2023/04/21 - 12:52
Aizpurua: ''Ibilbide katramilatsua izaten ari bada ere, legealdia amaituko du koalizio gobernuak Espainian''
"Bai bakarrik da bai" legearen erreformari atzo Espainiako Kongresuak onespena eman ondoren, Mertxe Aizpurua EH Bilduren diputatuak uste dute PSOE eta Unidas Podemos koaliziokideek "egoera bideratuko" dutela, beste hainbateetan egin duten bezala.
2023/04/20 - 20:53
Sumar CISen sartzeak Podemos hondoratu du eta PSOEren abantaila murriztu du
Yolanda Diazen plataformak Podemoseko eta Izquierda Unidako hautesleen % 36ren babesa lortuko luke horrela.
2023/04/20 - 19:15
Alokairuak mugatzen dituen etxebizitzaren legea onartu dute Kongresuko Batzordean
Irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu egin da, eta PPk, Voxek, Ciudadanosek, PDeCATek eta Coalicion Canariak kontra bozkatu dute. Gaurko eztabaida ideologikoa eta eskumenekoa izan da.
2023/04/20 - 16:50
M28ko hauteskundeetarako kanpainaurrean bete-betean dabiltza alderdiak
EAJk "Aurrera, batera" hauteskunde leloa aurkeztu du. EH Bilduk, aldiz, gobernantza feminista defendatu du. Isabel Rodriguez Bilbon izan da Nora Abete babesten. Elkarrekin Podemosek trantsizio energetiko ordenatu baten alde egin du. Azkenik, Esther Martinezek Bilborako duen eredua aurkeztu du.
2023/04/20 - 16:18
''Bai bakarrik da bai'' legearen erreforma onartu dute PSOEk eta PPk, Unidas Podemosen aurkako botoarekin
"Bai bakarrik da bai" legea berritu dute. Goizean eztabaidatu dituzte zuzenketak eta eguerdian bozkatu. PSOEren eta PPren akordioari esker atera da aurrera, alde handiarekin: 233 boto alde; 59 kontra eta 4 abstentzio.
2023/04/20 - 14:59
PSOEk ''Bai bakarrik da bai'' legearen erreforma aurrera atera du, PPren babesarekin
PSOEk eta PPk ez ezik, Ciudadanosek, EAJk, CCk, UPNk eta PdeCatek ere babestu dute erreforma. Bloke aurrerakoiaren gehiengoak kontra bozkatu du, Unidas Podemos, ERC eta EH-Bildu barne. Voxek ez du bozketan parte hartu eta Junts per Catalunya abstenitu egin da.
2023/04/20 - 10:10
Albiste izango dira: 'Bai bakarrik da bai' legea, Zaldibarko zabortegiaren auzia eta etxebizitza legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/18 - 10:19
Albiste izango dira: 'Bai bakarrik da bai', Zabalza auzia eta '20.000 millones de abejas' aurrestreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/17 - 10:11
Albiste izango dira: Gorroto delituen balantzea, lanuzteak Justizian eta 'Bakarrik bai da bai' legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/15 - 19:30
Pablo Iglesiasek "ikuspegi zabala" eskatu dio Podemosi, Sumarrekin bat egite aldera
Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak horixe aholkatu du, eremu aurrerakoian fronte zabala sortzeko "irainak" eta "ezinikusiak" jasotzen ari diren arren.
2023/04/11 - 12:02
Eduardo Santos, ''Bai soilik da bai'' legeari buruz: ''Gaizki azaldutako lege bat izan da''
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketarako eta Justizia kontseilariaren ustez, akatsa izan da zigorrik ez dela ikutuko esatea. "Gobernu bezala, erantzukizuna da gauzak modu horretan zergatik egin diren azaltzea", adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
2023/04/11 - 11:16
Santos: "Ez da ondo azaldu 'Bai bakarrik da bai' legea; konponbidea ez da esatea epaileak 'fatxa'k direla"
Nafarroako Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria penatuta azaldu da "Bai bakarrik da bai" legaren harira zarata politikoa gailendu delako.
2023/04/03 - 13:05
Podemosek primarioen eskaintza berretsi dio Diazi, eta PSOEk beldurra diela esan du, "deserosoak" direlako
Alderdi morearen bozeramailearen ustez, "espazio politiko desberdinak" izan arren, "akordioa" lor dezakete.