Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Bai bakarrik da bai'' legearen erreforma onartu dute PSOEk eta PPk, Unidas Podemosen aurkako botoarekin

congreso kongresua solo si es si bai bakarrik da bai jone belarra irene montero eitb
18:00 - 20:00
''Bai bakarrik da bai'' legearen erreforma onartu dute PSOEk eta PPk, Unidas Podemosen aurkako botoarekin
"Bai bakarrik da bai" legea berritu dute. Goizean eztabaidatu dituzte zuzenketak eta eguerdian bozkatu. PSOEren eta PPren akordioari esker atera da aurrera, alde handiarekin: 233 boto alde; 59 kontra eta 4 abstentzio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”

EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira,  Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X