Albiste izango dira: 'Bai bakarrik da bai', Zabalza auzia eta '20.000 millones de abejas' aurrestreinaldia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bai bakarrik da bai' legea: Sexu-erasotzaileei ezarritako zigorrak murriztu eta gobernu-koalizioa zatitu ostean, 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformaren alde batzuk zuzentzeko PSOEk bultzatutako lege-proposamena gaur eztabaidatuko dute Justizia Batzordean, eta ostegunean iritsiko da Kongresuko osoko bilkurara.
- Zabalza auzia: EAJk eta Geroa Baik Arturo Espejo guardia zibilaren maila igoerari buruz egindako galderei erantzungo die Espainiako Gobernuak Senatuan.
- 20.000 millones de abejas pelikularen aurrestreinaldia: Gaur, asteartearekin, iritsiko da Estibaliz Urresola laudioar zinemagilearen 20.000 millones de abejas filmaren aurrestreinaldia.