Podemos

2023/03/06 - 21:48
Zatiketa Espainiako Gobernuan 'Bai bakarrik da bai' legea dela eta
PSOE eta Podemosen arteko talka irudikatuko da asteartean, Kongresuko bozketan. Hala ere, Espainiako Gobernuan hausturarik ez dela egongo ziurtatu dute.

2023/02/23 - 15:45
Oposizioak Gasteizko Mendietako Parke Naturala sortzea eta Azazetako proiektua geldiaraztea eskatu du
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Jaurlaritzari eskatu diote Gasteizko Mendi Garaietako Parke Natural izendapena sustatzeko tramitazioa berriz hasteko, eta Azazetako proiektu eolikoa geldiarazteko kautelazko neurriak hartzeko. Hala ere, EAJk eta PSEk ez dute testua onartu.

2023/02/16 - 15:16
Jakietarako hobariak proposatu ditu Podemosek
Jakien prezioak oso garesti dauden honetan, Unidas-Podemosek % 14-ko hobaria proposatu du denentzat, oinarrizko 20 produktutan.
2023/02/16 - 15:13
Oinarrizko erosketa saskiari % 14ko hobaria ezartzea proposatu du Unidas Podemosek
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroaren arabera, proposamena ez da bideragarria. Nadia Calviño presidenteordeak, bere aldetik, Gobernua hainbat neurri martxan jartzen ari dela eta atzotik 200 euroko txekea eska daitekeela azpimarratu du.

2023/02/16 - 12:40
Maria Jesus Montero: ''Ez da egia Podemosekin elkarrizketarik ez dagoela''
"Ez dut partekatuko edo elikatuko Unidas Podemosek PSOEk negoziatu nahi ez duelako sentsazioa eman nahi izatea, guztiz kontrakoa" adierazi du Maria Jesus Montero ministroak.

2023/02/16 - 10:53
''Bai bakarrik da bai'' legean PSOEkin akordioa ixteko ''ahalegin guztiak'' egingo dituela esan du Monterok
Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak onartu du "egoera oso zaila" bizi dutela sozialistekin "bai bakarrik da bai" legea errefomatzeko negoziazioan. Halere, baikor agertu da eta adostasuna iritsiko dela uste du.

2023/02/15 - 13:54
Monterok PSOEri eskatu dio ''bai bakarrik da bai'' legearen erreforma bozkatu aurretik adostea
Berdintasun ministroak "akordioaren" beharra azpimarratu du Kongresuko gaurko saioan, eta PSOEri eskatu dio PP eta Vox alderdiekin ez batzea.
2023/02/14 - 14:54
"Bai bakarrik da bai" legea datorren astean eztabaidatzeko saiakera zapuztu dute EH Bilduk eta ERCk
Aurrez, Kongresuko Mahaiak tramitera onartu du sozialisten proposamena, talde guztien babesarekin eta Unidas Podemosen abstentzioarekin. Bilkuran eztabaidatu baino lehen, erreforma adostu bat aurkezteko eskatu diete inbestidurako bazkideek PSOEri eta Unidas Podemosi.
2023/02/10 - 11:07
Sanchezek ukatu egin du koalizio gobernua kolokan dagoenik 'Bai bakarrik da bai' legeagatik
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du koalizio gobernuak aurrera jarraitzen duela, eta agerian geratu dela hori animaliak babesteko legearen onarpenarekin.
2023/02/06 - 15:45
Podemosek PSOEri egotzi dio Manadakoen epaia eman zeneko Zigor Kodera itzuli nahi izatea, PPren laguntzarekin
"Sexu erasotzaileei ezarritako zigorren jaitsierak eragindako alarma sozialarekin amaitzeko" edo, sozialistek bide eman diote "Bai bakarrik da bai" legaren erreformari, eta Podemosek onartu du erabakiak areagotu egin duela bi alderdien arteko tirabira.
2023/02/06 - 14:16
Unidas Podemos: ''Ulergaitza da PSOEk Manadaren Zigor Kodera itzuli nahi izatea, PPren botoekin''
Maria Teresa Perez Unidas Podemoseko diputatuak azaldu duenez, ez dute amore emango eta "onarpena" Zigor Kodearen erdigunean jartzeko lanean jarraituko dute. "Onarpena ez da ministro baten ondarea, emakume guztiona baizik", zehaztu du.
2023/02/06 - 08:54
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, Turkiako eta Siriako lurrikara eta erasoak labankadaz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/05 - 15:32
Unidas Podemosek ekitaldia egin du Madrilen 'Bai bakarrik da bai' legea defendatzeko
PSOEren baldintzak onartzeko prest agertu da Unidas Podemos, baina "onespenarena" baldintza ukaezina dela azpimarratu du.
2023/02/04 - 19:44
Irene Montero, 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko eta zigorrak handitzeko prest
Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak biktimen "minaren" ardura hartzeko prest dagoela onartu du, nahiz eta PSOErekin erreforma horretarako akordiorik ez izan.
2023/02/03 - 13:07
Irene Montero: "Erreforma penalak ez du zigorrak murriztea eragotziko"
Gobernukideen artean akordioa lortzea espero duen arren, desadostasun handiak dituztela onartu du. Bestalde, atzo Maria Jesus Montero ministro sozialistak adierazi zuen bat datozela emakumeen onespena erdigunean mantentzearekin eta zigorrak ez arintzearekin.
2023/02/02 - 18:03
PSOEk ez du baztertzen 'Bai bakarrik da bai' legea Unidas Podemosen babesik gabe zuzentzea
"Iruditzen zait akordio batera iritsiko garela, baina horrelakorik gertatzen ez bada, guk geuk aldatu beharko dugu legea", esan du Monterok.
2023/02/01 - 10:22
Euskadi eta Madril beti lehian dabiltza multinazionalak eta aberatsak erakartzeko, Miren Echevesteren arabera
Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren zerga eredua ez da bidezkoa, progresiboa eta justua.
2023/01/31 - 15:55
Podemosek ez du onartu 'Bai soilik da bai' legearen erreformaz Justizia Ministerioak egindako proposamena
Indarkeriaz egindako sexu erasoak gogorrago zigortu nahi ditu PSOEk. Podemosentzat proposamenak legearen arima urratu egiten du sexu erasoak bitan banatzen dituelako.
2023/01/31 - 10:40
Ekain Rico: "'Bai bakarrik da bai' legearen aurrean ezin gara entzungor geratu"
PSE-EEk Legebiltzarrean duen taldeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, sozialistek ez dute Zigor Kodea aldatu nahi eta emakumeen onespena araudiaren muin izatea dute helburu. "Jendeak eskatzen duenari erantzun bat ematen diogu guk. Epaileak faxista batzuk direla esateak ez du balio", esan du.
2023/01/30 - 15:18
Espainako Gobernua osatzen duten alderdiak ez datoz bat ''Bai bakarrik da bai'' legea aldatzearekin
Felix Bolañosek "Bai bakarrik da bai" legea zuzenduko dugu ziurtatu du eta gaineratu du onespenak legearen muina izaten jarraituko duela. Podemosek mesfidantzaz begiratzen dio PSOEri.