Polizia abusuen biktimak
2022/02/17 - 14:24
Legebiltzarrak gaitzetsi egin ditu Polizia-abusuen biktimen legea indargabetzeko saiakerak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek bat egin dute lege horren izpiritua aldarrikatzeko, poliziek eta ETAren biktimek aintzatespena lortzeko egindako saiakera antzuren ostean.
2022/02/16 - 13:35
Epaile bat bi ertzain ikertzen ari da Bilbon izandako indarkeria kasu batengatik
Gertakariak 2021eko otsailean izan ziren, Bilboko San Frantzisko auzoan. Agenteei osotasun moralaren aurkako ustezko delitu bat egotzi diete.
2022/02/13 - 20:56
Torturatuentzat "aitortza publikoa" eskatu dute Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean
Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Zizurkilen, Arregiren jaioterrian. Sortuk, berriz, Iratxe Sorzabalen kasua salatu du Irunen.
2022/02/12 - 16:27
Nafarroan 1978tik aurrera izan diren tortura kasuen ikerketa ofiziala eskatu dute
Giza-Eskubideen urraketa larri horrek utzitako argazki erreala egiteko eskatu diete erakundeei, eta ekitaldian parte hartu dute torturatuek, senideek, alderdi politikoek eta Nafarroako Gobenruko agintariek.
2022/02/07 - 15:50
Iratxe Sorzabal ETAko buru ohiak salatu du torturapean jo zuela bere burua errudun
1996an Gijonen bi lehergailu jarri izana leporatuta ekin diote Sorzabalen aurkako epaiketari. Honek, baina, akusazio guztiak ukatu ditu eta azaldu du bost eguneko inkomunikazio aldian torturapean onartu zituela poliziaren aurrean egintzak.
2022/02/07 - 15:29
Iratxe Sorzabalen kontrako epaiketa hasi da, torturapean eginiko autoinkulpazio batean oinarrituta
Gijonen 1996an izandako bi atentatuen egile gisa epaitzeko Espainiaratu dute Frantziatik. Iratxe Sorzabalek torturapean onartu zuen atentatu haietan parte hartzea. Horregatik, eta indarkeriaren amaieran izandako paperagatik, hainbat eragile epaiketa egitearen kontra agertu dira.
2022/02/05 - 18:47
San Frantzisko eliza Martxoaren 3ko biktimen oroimenerako gune izendatzeko laguntza eskatu diote Aita Santuari
Memoria Gara elkarteak 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa kontatu dio Frantzisko aita santuari, eta Gasteizko San Frantzisko eliza biktimak oroitzeko zentro bihurtzeko eskatu du.
2022/02/05 - 18:40
Sortuk performance bat egin du "tortura sistematikoa" izan dela salatzeko
Ezker abertzaleak poliziaren tratu txarrak jasan dituzten "milaka" herritarren konponketa eskatu du Gasteizen egindako ekitaldian.
2022/02/03 - 15:27
460 agentek eta ETAren 50 biktimak eskatu dute babesa, eta balorazio batzordeak ukatu egin ditu eskariak
Legearen zirrikitu bat baliatuta, 500 polizia eta guardia zibil baino gehiagok eman dute izena polizia gehiegikerien biktimak babesteko sortutako babes zerrendan. Legearen balorazio batzordeak, berriz, atzera bota ditu eskaera guzti horiek.
2022/02/03 - 07:03
Balorazio Batzordeak errefusatu egin du poliziak "izaera politikoko biktima" gisa aitortzea
Estatuko Segurtasun Indarretako hainbat agente "Poliziaren biktimen legea"ren zirrikitu batez baliatu dira "izaera politikoko biktima" aintzatespena eskatzeko.
2022/01/20 - 14:17
Unidas Podemosek salaketa aurkeztu du Martin Villak martxoaren 3az esandakoengatik
Rodolfo Martín Villa ministro ohiak 1970eko hamarkadan egindako hilketa edo tortura kasuetan (1977ko martxoaren 3ko sarraskia, besteak beste) izan zitzakeen "erantzukizunei" buruz egindako adierazpenen inguruko salaketa da.
2022/01/20 - 14:05
Unidas Podemosek auzitara jo du Martin Villak martxoaren 3ko sarraskiagatik egindako adierazpenengatik
Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak esan zuen bera izan litekeela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".
2022/01/20 - 01:16
Unidas Podemosek auzitara joko du Martin Villak martxoaren 3ko sarraskiagatik egindako adierazpenengatik
Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak esan zuen bera izan litekeela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".
2022/01/17 - 22:23
Martin Villak ukatu egin du aurkari politikoa desagerrarazteko "plan sistematiko eta orokor" bat egon zenik
Ministro frankista ohiak aitortu du 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren "erantzule politiko eta penala" izan litekeela. EH Bilduk Rodolfo Martin Villaren agerraldia eskatu du Kongresuan, adierazpen hori "oso larria" dela iritzita.
2022/01/17 - 14:06
Martin Villa: ''Heriotza horien erantzule politikoa eta penala izan naiteke''
Rodolfo Martin Villa ministro ohiak esan du 1970eko hamarkadan frankismoan izandako hilketen eta torturen "erantzule politikoa eta penala izan zitekeela".
2022/01/08 - 15:50
Indarkeria desberdinen biktimak elkartu ditu Sarek Euskaldunan
Indarkeria ororen aitortza aldarrikatu dute ETAren, GALen eta segurtasun indarren biktimek, eta politikariei eskatu diete ez dezatela haien samina erabili.
2022/01/08 - 15:28
ETAren biktimek presoen hurbilketa babestu dute, legeak hala baimentzen duelako
Sarek antolatutako mahai-inguruan egin dute, eta indarkeriaren biktima guztientzako "aitortza eta justizia" eskatu dute.
2022/01/08 - 14:49
EAJ eta EH Bildu, ETAko presoei ezartzen dieten "salbuespenezko espetxe politika" amaitzearen alde
Sarek Bilbon biktimekin antolatu duen mahai-inguruan izan dira bi alderdietako ordezkariak, Kataluniako politikariekin eta sindikatuetako ordezkariekin batera.
2021/12/24 - 16:03
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta CEAQUAk Martin Villa zigortzeko borrokan jarraituko dute
Argentinako Ganbera Kriminal eta Korrekzional Federalaren ebazpenari helegitea jartzea aztertzen ari dira adierazi dute Villa "Espainian epaitzea lortzen ez den bitartean", Argentinako kereila bultzatzen jarraituko dutela.
2021/12/11 - 16:26
Torturatuak izan diren nafar guztien errolda egiteko elkartea sortu du Nafarroako Torturatuen Sareak
Errolda ahalik eta zehatzena izatea nahi dute eta elkarte berriko bazkide izateko gonbidapena egin diete Nafarroan torturatuak izan diren guztiei. Egiari Zor fundazioak ere parte hartu du prentsaurrekoan.