Polonia
2021/11/13 - 17:57
20 urteko migratzaile siriar bat hotzez hil da Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan
Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute heriotza gehiago egon litezkeela, mugan pilatuta dauden milaka migratzaileen egoera gero eta larriagoa delako.
2021/11/12 - 19:24
Lukashenko EBri migratzaileekin egiten ari zaion presioaren atzean zer dago?
Europar Batasunak Poloniako mugan migrazio krisi bat sortzea leporatzen dio agintari bielorrusiarrari, eta Mendebaldeak jarri dizkion isunengatik egiten ari dela uste du.
2021/11/12 - 15:52
Medikuak eta Poloniako ekintzaileak laguntza humanitarioaren lehen lerroan daude
Gobernuz Kanpoko Erakundeek Poloniako Gobernuari eskatzen diote esklusio gunera sartzen uzteko egoera monitorizatzeko.
2021/11/12 - 13:24
Bielorrusia zibilak "erabiltzen" ari dela salatu du Poloniak
Bestalde, Turkiak iragarri du ez diela Bielorrusiara bidaiatzen utziko irakiarrei, siriarrei eta yemendarrei.
2021/11/11 - 20:41
Zigorrak ezartzen badizkiote, Europar Batasuna gasez hornitzeari utziko diola ohartarazi du Bielorrusiak
"Europaren berogailua gara eta, hala ere, mugak itxi nahi dizkigute. Eta guk gasbidea ixten badugu?", galdetu du Alexander Lukashenko presidente bielorrusiarrak.
2021/11/11 - 15:36
Familia asko banandu egiten dira Bielorrusiako eta Poloniako muga zeharkatu ostean
Muga zeharkatu ostean, senideak galtzen dituzte errefuxiatu askok. Ane Irazabal lankideak gertutik ezagutu nahi izan du egoera hau.
2021/11/11 - 11:11
Polonia eta Lituania hesiak eraikitzen hasi dira eta horiek finantzatzea aztertuko du Europar Batasunak
Mugako hesiak Europako diruarekin finantzatzea babestu du Europako Kontseiluko presidenteak. Europako Batzordeko presidentea, bere aldetik, aurka agertu da.
2021/11/10 - 16:04
Polonia eta Bielorrusia arteko mugako egoera kezkagarria da
Poloniaren eta Bielorrusiaren arteko mugan dagoen krisi humanitarioak ez du hobera egin. Gaua gogorra izan da, zero azpiko tenperaturekin, eta hainbat migratzailek Poloniara zeharkatzea lortu dute.
2021/11/10 - 09:47
Pertsona migratzaile talde bik Bielorrusia eta Polonia arteko muga gurutzatu dute
Muga gurutzatu dutenetako batzuk atzeman eta Bielorrusiara itzuli dituzte, eta beste batzuk harrera zentroetara bidali dituzte. Hainbatek ihes egitea lortu dute. Poloniako Gobernua muga erabat ixtea eta NATOren bilera deitzea aztertzen ari da.
2021/11/09 - 21:39
Zer gertatzen ari da Bielorrusia eta Polonia arteko mugan?
Migrazio krisi hau bultzatzea leporatzen dio Europar Batasunak Bielorrusiari. Jarri dizkion zigorrengatik mendekua dela diote. Baina, zer dago honen atzean?
2021/11/09 - 13:23
Gobernu poloniarrak Bielorrusiako muga itxi du presentzia militarra indartuta
Varsoviak tentsio igoera iragarri du Poloniako mugan. Salatu dutenez, Lukashenkok Bielorrusiatik igarotzea errazten die, EBren aurkako arma politiko gisa. Bitartean, ehunka pertsona, besteak beste, adingabeak, irtenbide baten zain daude, hotza gainean.
2021/11/09 - 07:55
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Polonia zigortu du bi epaileren eskubideak urratzeagatik
Monika Dolinska-Ficek eta Artur Ozimek epaileek lanpostu aldaketa eskatu zuten 2017an eta 2018an, baina eskari horiek atzera bota zituzten. Poloniak 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio epaile bakoitzari.
2021/11/08 - 22:28
2.000 migratzaile baino gehiago batu dira Bielorrusia eta Polonia arteko mugan
Tartean umeak daude, eta ez dute janaririk, urik eta hotzari aurre egiteko arropa nahikorik. Polizia poloniarrak gas negar-eragilea erabili du migratzaileek muga igarotzea saihesteko.
2021/10/27 - 16:58
Poloniak egunean milioi bat euro ordaindu beharko ditu botere judizialaren independentzia errespetatu arte
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak diru kopuru hori Europako Batzordeari ematera zigortu du Varsovia, Auzitegi Gorenaren diziplina aretoa geldiarazteko eskatutako behin-behineko neurriak aplika ditzan.
2021/10/19 - 22:40
Poloniak bereari eusten dio, eta Europako Parlamentuak dirulaguntzak kentzea aztertuko du
Mateusz Morawiecki lehen ministro poloniarrak berretsi egin du bere Gobernuak iragarritako erreformak gauzatzeko asmoa eta Bruselari "xantaia ekonomikoa" egitea egotzi dio.
2021/10/11 - 14:05
Poloniarrak beren Gobernuak Europarekin duen jarreraren aurka agertu dira
Estatu kide bakoitzaren legeak Europakoen gainetik jartzeak Europar Batasunaren amaiera ekarriko luke, eta balizko polexit batek ondorio katastrofikoak izango lituzke herrialdearentzat.
2021/10/11 - 09:07
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Polonian, Europar Batasunean jarraitu nahi dutela aldarrikatzeko
Auzitegi Konstituzionalak Poloniako zuzenbidea Europakoaren gainetik dagoela ebatzi ostean, gora egin du Poloniako gobernu ultrakontserbadorearen eta Europako Batzordearen arteko tentsioak.
2021/10/08 - 19:44
Von der Leyenek "botere guztia" erabiliko du EBren Zuzenbidea Polonian nagusitzeko
Hala eta guztiz ere, oraindik ez du argitu isun prozedura berri bat irekitzea edo suspertzeko funtsen blokeoa ote dauden aukeren artean.
2021/10/07 - 21:13
Bere Konstituzioa EBko Zuzenbidearen gainetik dagoela erabaki du Poloniak
Bertako Auzitegi Konstituzionalak hartu du erabakia, ebazpena hiru aldiz atzeratu ondoren. Europako Justiziaren epaiak ez betetzeko atea zabaldu dio erabakiak Varsoviako Gobernuari.
2021/07/15 - 18:55
Bruselak espedientea ireki die Hungaria eta Poloniari LGTBIQ kolektiboaren eskubideak urratzeagatik
Hungariako Gobernuak ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea galarazi du eta Poloniako hainbat udalerritan "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortu dituzte.