EUROPAR BATASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Polonia zigortu du bi epaileren eskubideak urratzeagatik

Monika Dolinska-Ficek eta Artur Ozimek epaileek lanpostu aldaketa eskatu zuten 2017an eta 2018an, baina eskari horiek atzera bota zituzten. Poloniak 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio epaile bakoitzari.
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon. Artxiboko argazkia: Wikipedia

Poloniak beste kolpe bat jaso du epaitegietan. Oraingoan, Monika Dolinska-Ficek eta Artur Ozimek epaileen eskubideak urratzeagatik zigortu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Biek ala biek lanpostu aldaketa eskatu zuten 2017an eta 2018an, baina ez zieten eskaria onartu. Poloniak 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio epaile bakoitzari

Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak Auzitegi Goreneko bi organoren lana aztertu du: Kontrolerako Ganberarena eta Gai Publikoetarako Ganberarena. Poloniako presidenteak aukeratzen ditu erakunde horietako epaileak, Parlamentuak aukeratutako Epailetzaren Kontseilu Nazionalaren proposamenari jarraituz. 

Epaileen jarduera arautzen duten organoek ez zituzten bi epaile horiek gomendatu lanpostu aldaketarako, eta eskatzaileek aurkeztutako helegiteak artxibatu egin zituzten.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak orain ebatzi du bi epaile horien kasuak ez zituela epaimahai independente eta inpartzial batek aztertu.

Bestalde, horrelako kasuak etorkizunean berriro ez errepikatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Estrasburgoko Auzitegiak Poloniari.

Urrian, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ere zigortu zuen Europa erdialdeko herrialdea. Poloniak egunean milioi bat euro ordaindu beharko ditu botere judizialaren independentzia errespetatu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Kimmel Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik

Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X