Portugalete
2024/12/16 - 11:01
Bizkaia Zubia martxan da berriro, matxuratutako pieza ordezkatu ondoren
Transbordadoreko arduradunek egindako lana eskertu dute; izan ere, zubiak behar zuen transformadorea zazpi ordu baino gutxiagoan ekoiztea lortu dute, "ohiko fabrikazio denbora lau egunekoa izanik".
2024/10/22 - 14:10
Neskei futbolari gisa lana agindu eta Portugaleteko tabernetan esplotatzen zituzten bikote bat atxilotu dute
La investigación se inició tras las declaraciones voluntarias de cuatro víctimas que acudieron a la Brigada de Extranjería y Fronteras de Bilbao.
2024/10/22 - 09:23
Amatatu dute Nervacero enpresan bart piztutako sutea, Trapagaranen
Suhiltzaileak bertan daude txatarra pila freskatzen. Garrak atzo gauean piztu ziren hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Ez zen inor zauritu baina kalte materialak handiak dira. Lehen aldiz, suteak itzaltzeko robota erabili dute.
2024/10/17 - 17:48
Auto batek bi pertsona harrapatu ditu Portugaleten
Lekukoen arabera, abiadura bizian zihoan auto batek kontrola galdu eta bi neska harrapatu ditu. Gainera, ibilgailuak seinaleak eta bolardoak jo ditu, bai eta aparkatuta zegoen auto baten kontra talja egin ere.
2024/10/17 - 16:26
Bi pertsona zauritu dira Portugaleten, auto batek harrapatuta
Auto batek hainbat pertsona harrapatu ditu Portugaleteko Abaro etorbidean. Antza denez, ibilgailua abiadura bizian jaitsi da eta hainbat lagun aurretik eraman ditu.
2024/08/30 - 19:41
Lehendakariaren ibilgailu ofizial batetik hiru motxila ostu dituzte, bala-txaleko eta munizio-kargagailuekin
Gertaera gaur 10:30 inguruan izan da. Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela. Lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean.
2024/08/21 - 19:38
25 urteko gazte bizkaitar bat hil da Burgosen, Ebro ibaiko bainu-gune batean itota
Ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen Valdenoceda udalerrian. Lekukoek ezin izan zioten gazteari lagundu, eta larrialdi-taldeek hilotza erreskatatu zuten.
2024/08/13 - 23:39
Turista batzuk erreskatatu dituzte Zubi Esekian harrapatuta geratu ostean
Turista taldea harrapatuta geratu da arratsaldean Bizkaia Zubian, eta denak erreskatatu behar izan dituzte.
2024/07/08 - 12:47
Martinezek "kalitatezko lehen mailako arreta" bermatu nahi du, osasun sistema indartsua edukitzeko
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak esan du lehentasuna "profesionalei entzutea" dela, ondoren erabaki egokiak hartzeko.
2024/07/08 - 12:27
Martinez: ''Osasun sistema indartsua izateko kalitatezko lehen mailako arreta izan behar dugu''
Alberto Martinez Errepelegako anbulatorioan izan da gaur, Portugaleten, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu gisa egin duen lehen ekitaldian. "Profesionalei entzutera etorri naiz. Gure lehentasunetako bat da ", adierazi du sailburuak.
2024/06/26 - 21:34
Borja Cobeaga 'Los aitas' pelikula filmatzen ari da Portugaleteko ikastetxe batean
Borja Cobeaga zuzendari donostiarra 'Los aitas' lan berria filmatzen ari da Portugaleteko ikastetxe batean. Film luze berri honetarako, Cobeagak Juan Diego Botto, Ramon Barea eta Quim Gutierrez aukeratu ditu aktore protagonista gisa.
2024/06/24 - 17:52
Torres hitzeman du ''Portugaleteko eredua'' eramango duela Jaurlritzara, ''ilusioa eta akordioa'' sustatuz
Bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren ardurak hartuko ditu bere gain Mikel Torres azken 16 urteotan Potugaleteko alkate izan denak. Gaur utzi du alkatetza, eta esan du Portugaleteko lan-ildoa eramango duela Jaurlaritzara.
2024/06/24 - 17:13
Mikel Torresek aginte-makila utzi du 16 urtez Portugaleteko alkate jardun eta gero
Torresek adierazi du Portugaleten izandako ildoari eutsiko diola Jaurlaritzan hastera doan ibilbide berrian. Alkatetza alkateordearen esku geratuko da orain, Maria Jose Blanco sozialistaren esku,bi asteren buruan behin betiko ordezkoa izendatu arte.
2024/06/23 - 13:25
Droga-trafikoan aritzen zen erakunde bateko hainbat kide espetxeratu dituzte Bizkaian
Agenteek hamar pertsona atxilotu eta espetxeratu dituzte, horietako bat Ertzaintzako agentea, droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
2024/06/23 - 00:07
Ballonti merkataritza guneko sarrerak ireki dituzte, bonba-abisu bategatik itxita egon ostean
Bonbaren abisua emateko deia 15:20ak aldera jaso du Ertzaintzak eta, modu prebentiboan, merkataritza gunea jendez hustea erabaki du. 21:00etan utzi dute berriz ere sartzen.
2024/06/22 - 22:19
Ballonti merkataritza gunea hustu dute badaezpada, bonba-abisu baten ondorioz
Bonbaren abisua emateko deia 15:20ak aldera jazo du Ertzaintzak eta, horregatik, modu prebentiboan, merkataritza gune hori jendez hustea erabaki du. Arratsalde osoa eman dute ertzain eta suhiltzaileek barrualdea miatzen.
2024/06/22 - 15:25
Nerea Melgosa eta Juan Ignacio Perez Iglesias, Pradalesen Gobernuko sailburuak
Melgosa egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da; Perez Iglesias, berriz, EHUko katedradun, doktore eta irakaslea. Larunbat arratsaldean jakinaraziko dituzte Eusko Jaurlaritza berria osatuko dituzten sailburuen izen-abizenak.
2024/06/21 - 21:00
Itsasgunek itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian jarri du EHU
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) 'Itsasgunea' inauguratu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Portugalete, Bizkaia) egoitza duen itsas ezagutza ikertzeko eta transmititzeko diziplina anitzeko gunea.
2024/06/21 - 17:22
Mikel Torres, Portugaleteko alkatea, Pradalesen lehendakariordea izango da
PSE-EEk konfirmatu du gaur egungo Portugaleteko alkatea hurrengo Eusko Jaurlaritzan egongo dela. Alderdi sozialistak bost sailburu izango ditu guztira, eta Denis Itxaso eta Javier Hurtado horien artean daude, EITB Mediak jakin duenez.
2024/06/21 - 16:11
Mikel Torres: ''29 urtez Portugaleteko Udalean egon ostean, alderdiak aurrera pauso bat ematea eskatu dit''
PSE-EEk baieztatu du Mikel Torres, Portugaleteko egungo alkatea, Imanol Pradales lehendakariak osatuko duen Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeetako bat izango dela. Sozialisten "gizon indartsua" izango da Eusko Jaurlaritzan.