Portugalete
2018/04/20 - 18:33
1.000 euro baino gehiago, errugbi finaleko asteburuan Bilbon bi egun lo egiteko
Bizkaiko hotelak lepo daude maiatzaren 11ko astebururako. Izan ere, Bilbon Europako errugbi txapelketa nagusien finalak jokatuko dira egun horietan, eta, Portugaleten, Espainiako Waterpolo Txapelketa.
2018/04/16 - 20:25
Etxegabeen kopurua % 20 murriztea hitzartu dute euskal erakunde nagusiek
Akordioa Euskadiko udalerri nagusietan ezarriko dute, eta etxegabeen kopurua 2020. urterako murriztu nahi dute.
2018/04/10 - 23:17
'Megatruck' berri bat Portugaletetik Gueñesera abiatuko da
90 metroko luzera du, 4 metro eta erdiko altuera eta 500 tona inguruko pisua. 200 tonako transformadore bat darama, Gueñesen zahar dagoen beste bat ordezkatuko baitu.
2018/03/28 - 13:40
Santurtzitik Erresuma Batura pertsonak zeramatzan talde bat desegin dute
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, bi Portugaleten eta hiru Santanderren, Erresuma Batura modu ilegalean pertsonak eramaten zituen irakiar jatorrizko organizazio baten kide izatea leporatuta.
2018/03/22 - 13:25
Metro Bilbaoko zerbitzua berrezarrita, hainbat geltoki itxita egon ostean
Sestao eta Portugalete artean zerbitzua etenda egon da, baita San Inazio eta San Mames artean ere, bi noranzkoetan. Eguerditik aurrera, halere, normaltasunez ari dira.
2018/03/19 - 15:02
Pertsonen trafikoaren kontrako polizia operazioa, Bizkaian
Lau lagun atxilotu dituzte Bilbon eta Portugaleten eta beste bi Santanderren. Uste denez, Bilboko eta Santanderko portuen bitartez Britainia Handira etorkinak eramaten zituzten legez kanpo.
2018/03/19 - 11:02
Bost atxilotu Bizkaian, pertsonen trafikoaren aurkako operazio batean
Atxiloketak Portugaleten eta Bilbon egin dituzte. Kantabrian ere martxan da polizia operazioa. Operazioak zabalik jarraitzen du eta ez dute pertsona gehiago atxilotzea baztertu.
2018/03/19 - 09:42
Lau atxilotu Bizkaian, pertsonen trafikoaren aurkako operazio batean
Atxiloketak Portugaleten eta Bilbon egin dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du eta ez dute pertsona gehiago atxilotzea baztertu.
2018/03/11 - 19:14
FS Ingenium Nafarroako taldeak FIRST LEGO Leagueko Espainiako finala irabazi du
Ikasleen artean zientzia eta robotika sustatzen dituen lehiaketa horretan, Arabako Tecnoclub Elburgo taldea eta Portugaleteko Edurobotic taldea ere saritu dituzte.
2018/02/15 - 09:02
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten 2014an egindako sexu-eraso bat leporatuta
Ikerketak zailtasun handiak izan ditu, eta, hori dela eta, hiru urte baino gehiago igaro dira atxilotu duten arte. Erasotzaileak gogor kolpatu zuen emakumea, bortxatzeko asmoz.
2018/02/07 - 22:45
50 bidaiari ordubetez harrapatuta izan dira tren batean, Peñotako tunelean
Trena argindarrik gabe geratu da Portugalete eta Santurtzi arteko tunelean, eta bidaiariak ordubetez harrapatuta izan dira, ilunetan.
2018/02/07 - 22:22
Bizkaia Zubiak 125 urte ospatuko ditu kultura eta kirol ekitaldi egitarau batekin
125 zenbakia irudikatuz argiak piztu dituzte asteazken honetan, Zubi Esekiaren urteurrenari hasiera emateko.
2018/01/07 - 19:39
Eraikin bateko auzokideak irtenarazi dituzte taberna batean izandako sute batengatik
Dirudienez, eraikinaren behealdean kokatutako tabernaren panel elektrikoan piztu da sutea. Ez da zauriturik izan.
2018/01/01 - 19:22
Suteak izan dira Portugaleteko bi balkoitan, suziriengatik
Ez da zauriturik izan, baina bai kalte materialak. Bilboko bi edukiontzitan eta Gasteizko pabiloi batean ere suteak izan dira.
2017/12/26 - 11:05
Hiru pertsona zauritu dira Errenterian, ke-kanpai batek su hartuta
Zaurituetako batek erredurak ditu gorputzean, eta beste biek kea arnastu dute. Ondorioz, ospitalera eraman dituzte.
2017/11/22 - 09:47
Dozena bat atxilotu Euskal Herrian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Atxilotuetako batek leihotik salto egin zuen agenteak ikustean; ospitalera eraman zuten. Atxiloketak Bilbon, Barakaldon, Portugaleten, Sestaon, Santurtzin eta Tuteran izan ziren.
2017/11/21 - 12:58
Hainbat atxilotu, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Guardia Zibilak Bilboko, Barakaldoko, Portugaleteko eta Sestaoko zenbait pisu miatzen jarraitzen du. Emakume bat zauritu da atxilotu behar zutenean leihotik bota baita.
2017/11/21 - 11:41
Hainbat atxilotu Bizkaian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Emakumeen salerosketan aritzen den sare baten aurkako operazioa egiten ari da Guardia Zibila Bizkaian. Bilbon, Barakaldon, Portugaleten eta Sestaon miaketak egiten ari dira.
2017/11/20 - 17:14
7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari
Bizkaiko Auzitegiak zigorra jaitsi dio hiltzaileari, bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta.
2017/11/09 - 21:56
Portugaleten ama hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak
Herri-epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo du, baina asaldura larria ez zela gaineratu du.