Portugalete
2018/11/24 - 19:38
'Indarkeria matxistarekin amaitzeko aldaketak' eskatu ditu emakumeen martxa batek
Portugalete eta Barakaldo artean egindako ibilbideak salatu egin du justizia "patriarkala" dela, eta ez dituela "emakumeak babesten".
2018/11/18 - 19:05
Jose Moreno gudariari omenaldia egin diote bere mendeurrenean, Portugaleten
Iñigo Urkullu lehendakariak bizitza osoan zehar balore batzuen alde izandako "konpromisoa eta sakrifizioa" eskertu dizkio.
2018/10/29 - 13:55
Renferen Bizkaiko tren zerbitzua martxan da berriro
Goizeko 07:30etik 12:15era etenda egon da zerbitzua, linea elektrikoan izandako matxura bat konpontzen aritu direlako.
2018/10/19 - 11:55
'Memoria Eraikiz', indarkeria matxistaren biktimei ahotsa eman nahi dien erakusketa
Mugarik Gabe GKEk eta HortzMuga Teatroak elkarlanean egin duten jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoa asteburuan estreinatuko da Amurrion. Aurrerago, beste toki batzuetan ikusgai izango da.
2018/09/23 - 21:29
642 pertsonak gainditu dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako lehen fasea
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko lehian jarraituko dute.
2018/09/22 - 17:52
1.922 pertsonak egin dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako proba teorikoa
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute.
2018/09/06 - 11:31
Bizkaiko Aldundia ur azpiko tunel bat ezagutzera joan da Herbeheretara
Bizkaiko Aldundiak gertutik ikusi du ur azpitik doan Borsele-Terneuzen tunela. 2027an Portugalete eta Getxo lotuko dituen tunelarako eredua da, hemengo eta Herbeheretako lurzoruak antzekoak direlako.
2018/08/15 - 20:49
2.660 pertsonak eman dute izena Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute. Onartuen behin-behineko zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko dute.
2018/08/09 - 16:25
Iraganeko industriari buruzko murala Bizkaia Zubian ikusgai, 125. urteurrenean
Murala itsasadarreko bi ertzetan dauden terrazetatik ikus daiteke, baita goiko pasabidetik, 45 metroko altueratik, ere.
2018/07/29 - 01:18
Loteria Primitiboak 1.500.000 euro baino gehiago utzi ditu Portugaleten
Irabazle bakar batek 1.527.598,18 euro irabazi ditu, larunbat honetan izandako zozketaren sei zenbakiak asmatu ostean.
2018/07/23 - 18:06
Thailandiar dantzariek dantzan irakatsi diete udalekuetako haurrei
Portugaleteko folklore jaialdia dela eta, thailandiar dantzariak Bizkaiko udalerri horretan neska-mutilekin egon dira, dantzan irakasten.
2018/06/21 - 13:42
'Ola de crimenes' Gracia Querejetak Bilbon filmatutako lanaren trailerra
Gracia Querejetak zuzendu eta Luis Mariasek idatzi duen filma urriaren 5ean estreinatuko da. Aktore taldean, Maribel Verdu, eta Antonio Resines daude, eta Bilbon, Getxon eta Portugaleten filmatu zen.
2018/06/14 - 22:46
Emakumeen bazterkeria salatzeko gabarra feminista sinbolikoa egin dute
140 emakumek Portugaletetik Bilborako bidea egin dute gaur, gabarra deitu dioten itsasontzi batean. Emakumeen kontrako indarkeria eta bazterkeria salatu nahi dituzte.
2018/05/23 - 12:42
Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur bat erreskatatu dute Peñotan
09:15ak aldera askatu dute suhiltzaileek eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera. Erreskateak atzerapenak eragin ditu zerbitzuan.
2018/05/11 - 12:34
Imanol Pradales: 'Irtenbide garestiena izan arren, interesgarriena da'
Egitasmo garestiena bada ere, Bilbo Handian sortzen diren trafiko arazoei irtenbidea emateko atzo aurkeztutakoa aukera onena dela berretsi du Imanol Pradales foru diputatuak.
2018/05/10 - 20:52
Horrelakoak izango dira Getxo eta Portugalete lotuko dituzten tunelak
Ibaizabal azpitik bi tunel egiteko proiektua dago, ezkerraldea eta eskuinaldea lotzeko: 380 miloi euroko kostua izango luke eta 2027an amaitzea nahiko lukete. Bizkaiko Foru Aldudiaren infografia.
2018/05/10 - 17:38
Hiru kilometroko bi tunelek Getxo eta Portugalete lotuko dituzte
2023an ekingo dio Bizkaiko Foru Aldundiak azpiegitura handi horri. Gainera, beste proiektu batek Hegoaldeko Saihesbidea eta Arrigorriaga lotuko ditu.
2018/05/10 - 16:09
Bilboko trafikoa hobetzeko bi proiektu handi
Batak hegoaldeko saihesbidea eta AP-67 autobidea lotuko lituzke. Beste egitasmoak Ibaizabal ezkerraldea eta eskuinaldea lotuko lituzke ibai azpian egindako bi tunelen bitartez.
2018/05/06 - 14:13
Herritarrek lehenengo botoak eman dituzte
Bizkaia, Araba eta Nafarroako 93.000 herritar inguru daude deituta erabakitze eskubidearen inguruko galdeketara.
2018/04/21 - 20:14
Bizkaiko kultura-ondarea erakusteko 35 ekitaldi prestatu ditu Foru Aldundiak
Besteak beste, normalean irekita ez dauden edo sartzeko zaila diren lekuetan egingo dira bisitak, hala nola, Ziortza monastegiko geletan, La Naval lantegietan edo Munoa jauregiko barnealdean.