Portugalete
2017/12/26 - 11:05
Hiru pertsona zauritu dira Errenterian, ke-kanpai batek su hartuta
Zaurituetako batek erredurak ditu gorputzean, eta beste biek kea arnastu dute. Ondorioz, ospitalera eraman dituzte.
2017/11/22 - 09:47
Dozena bat atxilotu Euskal Herrian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Atxilotuetako batek leihotik salto egin zuen agenteak ikustean; ospitalera eraman zuten. Atxiloketak Bilbon, Barakaldon, Portugaleten, Sestaon, Santurtzin eta Tuteran izan ziren.
2017/11/21 - 12:58
Hainbat atxilotu, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Guardia Zibilak Bilboko, Barakaldoko, Portugaleteko eta Sestaoko zenbait pisu miatzen jarraitzen du. Emakume bat zauritu da atxilotu behar zutenean leihotik bota baita.
2017/11/21 - 11:41
Hainbat atxilotu Bizkaian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Emakumeen salerosketan aritzen den sare baten aurkako operazioa egiten ari da Guardia Zibila Bizkaian. Bilbon, Barakaldon, Portugaleten eta Sestaon miaketak egiten ari dira.
2017/11/20 - 17:14
7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari
Bizkaiko Auzitegiak zigorra jaitsi dio hiltzaileari, bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta.
2017/11/09 - 21:56
Portugaleten ama hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak
Herri-epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo du, baina asaldura larria ez zela gaineratu du.
2017/11/03 - 21:36
Portugaleten ama hiltzeagatik epaitutako gizonak aitortu egin du krimena
Ama "norekin utzi" ez zuelako esan du akusatuak hil zuela, bere buruaz beste egin nahi zuelako.
2017/10/25 - 10:38
Navaleko langileek itxialdia egin dute Portugaleteko udaletxean
Pasaden astean antzeko itxialdia egin zuten Sestaoko udaletxean eta gauzak horrela jarraitu ezkero, azaroaren 7an berdina egingo dute Santurtziko udaletxean.
2017/10/13 - 16:57
Egoitzetako langileek bost eguneko oinezko martxa egingo dute Bizkaian
Datorren asteko asteartetik larunbatera arte egingo dute; xedea izango da indarrean duten lan-gatazkari irtenbidea eman diezaiotela eskatzea.
2017/10/09 - 22:43
Gracia Querejetak bere pelikula berriaren filmaketari ekin dio Portugaleten
Bizkaia zubian pelikula bat grabatzen ibili dira egun osoan. 'Ola de crimenes' du izena eta gaur bertan ekin diote lanari. Gracia Querejeta zuzendariaren lan berria da.
2017/09/28 - 12:39
Eguzkitsu esnatu da eguna
Eguzkitsu esnatu da Euskal Herria irailaren 28an; hori ikus daiteke EiTBko erabiltzaileek bidali dituzten egunsentiaren argazkietan.
2017/09/21 - 23:00
Navaleko langileak kalera atera dira, ontziola ez ixtea eskatzeko
Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari negoziatzeko mahai bat osatzea eskatu diete, ontziolaren etorkizuna bermatuko duen industria-plan berri bat egiteko hiru aldeen artean.
2017/08/01 - 23:25
Ostiraleko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute Portugaleten
Portugaleteko Mugimendu Feministak deitu du hitzordua, joan den ostiralean emakume batek pairatutako eraso sexista salatzeko asmoz. Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
2017/07/30 - 14:49
Azken eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu dute Portugaleten
Portugaleteko Mugimendu Feministak deitu du hitzordua astearte honetarako, joan den astean udalerri horretan bertan emakumezko batek jasandako erasoa gaitzesteko asmoz.
2017/07/17 - 13:36
Polonia, Mexiko, India, Errusia eta Ekuadorreko folka, Portugaleten
Gaurtik ostegunera, Portugaleteko Nazioarteko 43. Folklore Jaialdiak hainbat herritako dantzen laginak aurkeztuko ditu. Hilaren 27an, Bilbora helduko da jaialdia.
2017/07/13 - 21:07
Gizon bat atxilotu dute emakumeak aldageletan grabatzearren, Sestaon
Sestaoko eta Barakaldoko kirolegietako aldageletan irudiak grabatzea leporatzen diote, baina baliteke 29 urteko atxilotuak Basaurin, Arrigorriagan eta Zorrotzan (Bilbo) ere egin izana grabazioak.
2017/07/12 - 21:18
Sinatu dute hegoaldeko tren saihesbidea egiteko hitzarmena
Euskal Kupoaren bitartez finantzatuko dute prozesu guztia, azterketetatik, lanen kudeaketa eta desjabetzeetara. 'Euskal Y' Nafarroarekin lotzeko bi aukeretatik onena zein den aztertzen jarraituko dute
2017/06/24 - 17:00
Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, 60 kilo haxix zituztela
Barakaldo, Sestao edota Portugaleteko merkatalguneetako aparkalekuetan saltzen omen zuen atxilotutako susmagarri batek haxixa. Ostegunean atxilotu zuten, Leioan.
2017/06/09 - 20:41
Pintaketak egin dituzte EAJren, PSE-EEren eta PPren 9 egoitzatan
Iñaki Bilbao gose greba egiten ari den ETAko presoaren eta independentziaren aldeko mezuak idatzi dituzte, besteak beste.
2017/06/02 - 23:24
Portugaleteko feministak, 'pozik' Abasolori ez diotelako kontratua luzatu
Nolanahi ere, ohartarazi dute ezin dituztela ahaztu "fitxaketak izan dituen ondorioak".