Presoak
2023/02/21 - 15:27
Presoak bergizarteratzeko eguneko zentroa zabaldu dute Gipuzkoan
Arrats elkarteak kudeatzen duen egoitzak 20 lagunentzako tokia dauka. Psikologoek, abokatuek eta hezitzaileek egiten dute lan bertan, presoak trebatu eta autonomoak izaten laguntzeko.
2023/02/19 - 19:00
Jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari
Espetxe-iturrietatik berri agentziei baieztatu diotenez, "istilu bat izan zen atzo, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean", baina ez dute datu gehiago eman.
2023/02/19 - 17:35
Baudonne etxaldea, preso dauden emakumeak bergizarteratzeko prestatzen diren tokia
Tarnosen, Landetan, eta Baionatik oso gertu dagoen etxaldea da eta bertan birgizarteratze proiektu berritzailea dago martxan. Helburua da emakumeek lan egiten ikastea eta prestakuntza-proiektu batean parte hartzea, libre direnean lan bat eta etxebizitza bat izan ditzaten.
2023/02/18 - 10:36
Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari
Abokatuek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute. Auzia epaitegi berri baten esku geratu da: Lublingo Apelazio Auzitegia, alegia. Kazetariak ia urtebete darama behin-behineko espetxealdian, Ukrainako gerrari buruz informatzen zegoenean, espioitza egotzita, atxilotu ostean.
2023/02/14 - 15:13
Legea bete dezan eskatu dio EH Bilduk espetxeen ardura izango duen Nerea Melgosa Justizia sailburu berriari
Bere zereginen artean, Euskadiko espetxeen kudeaketa bere gain hartuko duen Nerea Melgosaren izendapenaz galdetuta, Arnaldo Otegik esan du legea bete dezan baino ez diola eskatuko.
2023/02/03 - 21:40
ETAko sei preso gerturatu dituzte Euskal Herriko espetxetara
Gainera, beste bat Nafarroatik EAEra lekualdatu dute.
2023/02/02 - 17:34
Gorenak berretsi egin du Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiaren aurkako 24 urte eta erdiko espetxe zigorra
Zigor Arloko Salak ebatzi du epaiketan ez dela frogatu Sorzabalen tortura salaketa.
2023/01/29 - 15:33
ETAko presoen inpunitatea bilatzea leporatu dio Consuelo Ordoñezek ezker abertzaleari
Gregorio Ordoñez ETAren biktimari egin diote omenaldia gaur, Donostiako hilerrian. Bertan, besteak beste, bere anaiaren politika egiteko modua aldarrikatu du Consuelo Ordoñezek. 28 urte bete dira aste honetan talde armatuak PPko kidea hil zuela.
2023/01/22 - 12:21
Agus Hernan: "Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak ez du zentzurik"
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Foro Sozialeko bozeramaileak deitoratu duenez, bake-prozesuetan "polizia-ereduari buruzko eztabaida izaten da beti, eta hemen ez da hori gauzatu".
2023/01/22 - 09:30
Foro Sozialak martxoan esango du 'agur', "gatazka erabat amaituta ez badago ere"
"Helburu gehienak bete izanaren" harrotasunarekin emango dio amaiera bere ibilbideari, "bizikidetza demokratikoaren oinarriak finkatzen lagundu" duelakoan. Pendiente dituen erronketako bat: "salbuespen-politika guztia desmuntatzea".
2023/01/21 - 15:30
Foro Sozial Iraunkorrak agur esan du, bake-prozesuaren alde 10 urtez egindako lan kolektiboa aitortuz
ETA desegin eta armak uzteko lan egin zuen Foro Sozialak amaitutzat eman du bere jarduera. Helburu horrekin jaio zen eta, behin bete eta gero, taldea desegitea erabaki zuten. Gaur gauzatu da amaiera hori Durangon.
2023/01/18 - 16:22
Ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du Foro Sozialak
Landutako lau esparrutan helburu asko bete direla dio: ETAren desegitea gauzatu da, presoen dispertsioa amaitzear dago, memoriaren inguruan kontakizun bakarraren ideia agortuta dago eta biktimen arloan adostasunak zehazten ari dira.
2023/01/13 - 19:19
Leongo espetxean geratzen ziren azken lau euskal presoak hurbildu dituzte
Hauek dira Arabako espetxera ekarri dituztenak: Jesus Mari Etxeberria, Fernando Garcia Jodra, Fernando Elejalde Tapia eta Iñaki Krutxaga Elezkano.
2023/01/09 - 11:04
Oiarzabal: "Datorrenari eustea eta bigarren fasearen oinarriak sendotzen hastea tokatzen da orain"
Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak azaldu duenez, Bilboko kaleak jendez bete ziren larunbatean, eta, beraz, balorazio positiboa egiten dute. Dena dela urruntze politikaren afera ez dela amaitu eta orain bigarren fasearen oinarriak sendotzen hasteko garaia dela azpimarratu du.
2023/01/08 - 14:49
Sare: ''Aldaketarako borondatea adierazi zuen atzo euskal gizarteak''
Larunbat honetan euskal presoen eskubideen alde Bilbon izandako manifestazio jendetsuaren balorazioa egin du Begoña Atxa Sare plataformako bozeramaileak. Ohartarazi duenez, "lan handia egiteko dago".
2023/01/08 - 14:05
Sare: "Manifestazioak euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi zuen"
Azkarragak esan du "salbuespen politika amaitzeko eta, etxeratzeko bidea irekitzeko" lan egingo dutela aurrerantzean.
2023/01/07 - 21:17
Dispertsio politikarik gabeko garai berri bat aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon
Egoerak hobera egin duen arren, oraindik ere euskal presoen eskubideak urratzen direla salatu dute. "Etxera bidea gertu" lelopean, manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilbon, Sarek deituta.
2023/01/07 - 20:16
Sare: "Herri honi dagokio euskal presoak noiz eta nola itzuliko diren etxera, nola gizarteratuko diren"
Bilboko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian, "konponbidean parte aktiboa" izateko konpromisoa berretsi dute Sare Herritarrak eta Bake Bideak, eta "mendeku grinez" ari diren Espainiako eta Frantziako auzitegi berezien jarduna salatu.
2023/01/07 - 19:24
Presoen eskubideen aldeko martxak Bilboko kaleak bete ditu
Euskal presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak lehenbailehen indargabetzea" eskatu dute milaka lagunek Bibon, Sarek deituta.
2023/01/07 - 17:57
Sarek "guztion artean bidea" egiteko gonbita bota du, espetxe politikan "aurrerapausoak" emateko
Gaur arratsaldean Bilbon izatekoa den manifestazioaren aurretik, mobilizazio deialdia aurkezteko ekitaldia egin du goizean euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak.