Presoak
2022/01/13 - 00:15
Aukerak elkargoko zuzendaria: "Presoen gradu aldaketa ez da gure eskumena"
Carlos Royk Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan azaldu duenez, birgizarteratzea lortzeko presoen trebetasunak zeintzuk diren jakin behar dute, eta "nolabait aukera bat" dagoela erakutsi behar diete.
2022/01/12 - 19:29
Frantziak bi hilabeterako entregatuko du Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia
ETAko kide ohia 2002an Bilbon izandako atentatu batengatik epaituko du Auzitegi Nazionalak.
2022/01/12 - 16:24
Abian da Aukerak, presoen gizarteratzea formazioaren bidez bultzatuko duen agentzia
Preso bakoitzari orientazioa eta laguntza eskainiko diote lan munduan sar dadin. Espetxe eskumena urriaren lehenean jaso zuen jaurlaritzak. Ahal den neurrian, zigorrak erdi askatasunean betetzea bultzatuko du.
2022/01/12 - 15:40
Ehunka presok lan egiten dute Euskadiko espetxeetan, euren etorkizuna hobetzeko asmoz
ETBko kamerak Arabako espetxean sartu dira, Aukerak gizarteratze agentziaren programak gertutik ezagutzeko. EAEn, 346 bat preso lantegietan ari dira lanean, soldata bat irabaziz. Etorkizunari beste modu batean begiratzeko aukera ematen diete tailer hauek.
2022/01/12 - 13:57
AURRERAPENA: EITB Arabako kartzelan sartu da Aukerak elkartearen lana ezagutzeko
EITB Arabako kartzelan sartu da. 700 preso inguru daude bertan, eta 250 bat lantegietan ari dira lanean, soldata bat irabaziz. Consuelo, Benito Agirre eta Itziar Etxebarriak agentziaren lana ezagutaraziko dute. Erreportaje osoa Gaur Egungo albisteetan eskainiko da, ETB1en.
2022/01/12 - 12:00
Formazioa, tailerrak eta jarduera produktiboak, Aukerak presoak gizarteratzerako euskal agentziaren oinarriak
Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik 100 egun bete diren honetan, lehen hiru hilabeteetan egindako lanarekin "pozik" mintzatu da Artolazabal sailburua. Hala ere, hobetzeko arloak badaudela onartu du.
2022/01/12 - 06:57
100 egun bete dira Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik
Beatriz Artolazabal sailburuak agerraldia egingo du gaur goizean presoen gizarteratzerako Aukerak agentzia aurkezteko eta aurtengo erronka nagusiak azaltzeko.
2022/01/09 - 17:30
Bazterketa egoeran dauden preso ohientzako gizarteratze pisuak eskaintzen ditu Arratsek
Igor eta Aitor duela zenbait hilabete kartzelatik atera ziren preso ohiak dira. Kontatu digute zein zaila den eguneroko bizitza berreskuratzea eta lana zein etxe bat topatzea. Traba horiek konpontzen laguntzen die Gipuzkoako Arrats elkarteak, nora joan ez daukaten presoentzako gizarteratze pisuetan.
2022/01/09 - 14:44
Sarek "elkarlanean" aritu nahi du 2022an amai dadin "salbuespenezko espetxe politika"
Sare herritarrak txosten bat argitaratuko du hilabete honetan, eta bertan jasoko ditu azken hiru hamarkadetako kartzela politikari buruzko azterketa eta "etorkizunari begira egiteko falta dena".
2022/01/08 - 21:47
Kale eta plaza andana bete dituzte ETAko presoen eskubideen alde
Koronabirusaren ondorioz, eta bigarren urtez jarraian, ez dute manifestazio erraldoirik egin Bilbon. Presoak Euskal Herrira gerturatzearen aldeko aldarrikapenak herriz herri zabaldu ditu Sarek.
2022/01/08 - 21:22
Milaka herritarrek ETAko presoek jasaten duten salbuespen legedia amaitzea eskatu dute
Milaka eta milaka lagun irten dira Euskal Herri osoko herri eta hirietan, euskal presoen eskubideen aldarrian. 200 deialdi inguru egin dira; Bilbon izan da elkarretaratzerik jendetsuena. 1.000 lagun inguru bildu dira Kale Nagusian.
2022/01/08 - 15:50
Indarkeria desberdinen biktimak elkartu ditu Sarek Euskaldunan
Indarkeria ororen aitortza aldarrikatu dute ETAren, GALen eta segurtasun indarren biktimek, eta politikariei eskatu diete ez dezatela haien samina erabili.
2022/01/08 - 14:49
EAJ eta EH Bildu, ETAko presoei ezartzen dieten "salbuespenezko espetxe politika" amaitzearen alde
Sarek Bilbon biktimekin antolatu duen mahai-inguruan izan dira bi alderdietako ordezkariak, Kataluniako politikariekin eta sindikatuetako ordezkariekin batera.
2022/01/07 - 19:57
Sarek ETAko preso guztiak hurbiltzea eskatuko du larunbat honetan, hainbat mobilizaziotan
Plataformak mobilizazioak deitu ditu arratsalderako hiriburuetan eta hainbat herritan.
2022/01/05 - 19:48
Sarek larunbat honetako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, ETAko presoen hurbilketa aldarrikatzeko
Osasun egoeragatik ez da egingo Sarek deitu ohi duen Bilboko manifestazio erraldoia. Aldiz, herriz herriko eta hiriz hiriko mobilizazioak egingo dira 200 herritan. Goizean mahai ingurua egingo dute Bilbon eta bertan biktimek, sindikatu guztiek, EAJk,EH Bilduk eta Podemosek hartuko dute parte.
2022/01/05 - 13:12
Israelek preso palestinar bat askatuko du 141 eguneko gose-grebaren ostean
Hisham Abu Hawash preso palestinarrak 2020ko urritik darama Israelek inposatutako atxiloketa administratiboan. 141 eguneko gose-greba ostean, Israelek ez du gehiago luzatuko bere atxiloketa; otsailaren 26an askatuko dute.
2022/01/02 - 22:12
Hamazazpi preso daude gaur egun Gazako heriotzaren korridorean
Israelen kolaboratzaile izateagatik zigortuta dauden presoak diran. Mikel Ayestaranek espetxean sartzeko aukera izan du.
2022/01/02 - 13:52
Foro sozialak positibotzat jo du EPPKko presoen Euskal Herriratzea baina "erritmo motelaz" ohartarazi du
Azkena iragarritako zazpi gerturatzeekin, ETAko presoen % 51 Martutenen (Gipuzkoa), Basaurin (Bizkaia), Zaballan (Araba) eta Iruñean (Nafarroa) egongo dira.
2021/12/31 - 17:35
Sarek eta Etxeratek presoentzat ezarrita dagoen "bide orria" betetzea eskatu dute
Preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea eta aplikatzen zaien "salbuespeneko espetxe politika" amaitzea eskatu dute Iruñean. Euren ustez, ematen ari diren aurrerapausoak "ez dira zerutik eroriak", baizik eta "gizartearen bultzadaren eta adostasunak bilatzearen ondorio dira".
2021/12/30 - 17:28
ETAko beste zazpi preso eraman dituzte Euskadiko espetxeetara
Hurbilketa horiekin, ETAko presoen % 51 Euskadiko hiru zentroetan eta Iruñeko espetxean daude espetxeratuta.