PSE EE
2024/04/29 - 09:59
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen erabakia, EAJ eta PSE-EEren arteko bilera, eta Labioko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 15:28
EAJ-PSE gobernua "akordio handi bat josteko aukera galdu bat" da, Otxandianoren aburuz
EH Bilduren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ez da gehiengo abertzalerik eta ezkerrekorik EH Bildu gabe". Ildo horretan, esan du orain dela hitz egiteko momentua, eta ez duela balio gero EAJ-PSEren gobernuaren "hipotekak" koalizio subiranistari "bere gain hartzea exijitzea".
2024/04/26 - 13:02
Hamar herritarretik zortzik botoa erabakita zuten hauteskunde kanpaina hasi aurretik
Jaurlaritzak hauteskundeen ondoren egindako inkestaren arabera, % 70ek esan dute alderdi beraren alde egiten dutela beti, eta % 19k, berriz, botoa "unearen arabera" aldatzen dutela.
2024/04/26 - 12:36
Idoia Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetara aurkezteko
Dimisioa asteartean gauzatuko da. PSOEk asteartera atzeratu du Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zuen bilera.
2024/04/26 - 12:14
Hasi da atzerriko botoen zenbaketa, baina aldaketarako aukerak urriak dira
Araban, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa da.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/25 - 11:24
EAJk bilera sortarik ez egitea eta "botereari eusteko presak" edukitzea kritikatu du Otegik
EH Bilduko buruzagiak "joko arau ezberdinak" eskatu dizkie jeltzaleei eta sozialistei: "Bestela, betikoak izango dira betikoa egiten". Bestalde, EAJ-PSE ituna tarteko, Legebiltzarreko Mahaian dagozkien bi lekuetatik bakarra izango dutela aurreikusi du. "Legitimoa da baina ez demokratikoa".
2024/04/24 - 12:02
Eneko Andueza: "Onuragarria litzateke galdeketa legealdi honetan egitea"
2024/04/23 - 15:06
Hauteskundeen emaitzek ''EAJ-PSE gobernu koalizioaren lana aitortu'' dutela uste du Eusko Jaurlaritzak
Bingen Zupiria jardunean dagoen Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du gizarteak "babestu" egin duela EAJ-PSE-EE gobernu koalizioak azken lau urteotan egindako lana. Halaber, "pozik" agertu da, hauteskunde egunean "dena ondo" joan zelako.
2024/04/23 - 10:09
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 22:35
PSE-EEren zuzendaritzaren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko
Sozialistek txalo artean hartu dute Eneko Andueza lehendakarigaia. Bilera EAJrekin izango dituzten negoziaketak prestatzeko era baliatu dute.
2024/04/22 - 21:47
Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak "uztartzea" da, elkarrekin gobernatzeko
Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
2024/04/22 - 20:44
Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du gai izan direla "irtenbideak planteatzen dituen politika" nahi duten herritarrekin konektatzeko.
2024/04/22 - 20:42
Ortuzar: ''Garantzitsuena orain da EAJ eta PSEren bi hauteskunde programak gobernu programa batean batzea''
EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen aldeko apustua egiten du. Andoni Ortuzar presidentearen ustez, bi alderdiek gobernu programa komuna negoziatu behar dute orain, eta geroago hitz egingo dute karguen banaketaz.
2024/04/22 - 17:45
Hauek dira EAEko hauteskundeetako emaitzak, lurraldeka
Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.
2024/04/22 - 12:51
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan
Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.
2024/04/22 - 11:50
Pau Blasi: "Erabakigarriak izango gara, osasuna, zaintza ereduan, etxebizitza politikan..."
PSE-EEren hauteskunde-programen idazkariak esan du "programazio eta orientazio zehatza" adostuko dutela.

2024/04/22 - 11:39
PSE-EEk esan du "exijenteagoa" izango dela koalizio gobernuan izan beharreko pisuari buruz
PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariaren esanetan, "oso pozik" daude lortutako emaitzekin, "kanpaina oso polarizatu batean, PSE-EEk bere lekua topatu baitu". Negoziazioak hizpide, gobernuko "eremu guztietan eragina izaten" saiatuko direla azpimarratu du.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.