PSN
2021/10/24 - 01:07
Chivitek indartu egin du bere lidergoa PSNn
Nafarroako presidenteak "barne batasuna, proiektua eta akordiorako gaitasuna" aipatu ditu bere ekintza politikorako oinarri gisa.
2021/10/21 - 16:25
Esparza Chiviterekin negoziatzeko prest dago, EH Bildu ekuaziotik kanpo uzten badu
Navarra Sumaren deialdiaren aurrean isilik geratu da Maria Chivite. PSNtik etorri da erantzuna. Sozialistek eskatu diote Navarra Sumari biktimak erabiltzeari uzteko.
2021/07/02 - 23:17
Nafarroan "euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute herritarrek Iruñean
Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen dekretu berriarekin kezkatuta agertu da Euskalgintzaren Kontseilua, lan-postu publikoetan jarduteko probetan euskararen puntuazioari eragiten diolako.
2021/06/12 - 15:11
Chivitek esan du Nafarroak aurrera egingo duela "UPN hor egonda ere"
Nafarroako Gobernuko presidenteak bere burua PSN-PSOEren idazkari nagusi izateko berriro aurkeztuko duela iragarri du, alderdiaren eskualde batzarrean.
2021/05/07 - 13:56
Chivite: "Nafarroak deseskalatze mantso eta zuhurra egingo du maiatzean zehar"
Hilabete honetan etxeratze aginduari eutsi nahiko lioke Nafarroako presidenteak, eta epaileek hori babestuko ote duten galdetuta, kezkarik ez duela esan du, aurretik ere babestu zituztelako neurriak.
2021/04/23 - 18:48
Nafarroako Gobernuak txertatzeko deia egin du, "Nafarroa txertatze bidean" lelopean
Maria Chivite presidenteak azaldu du zahar-etxeetako datuak ikustea baino ez dagoela txertaketak funtzionatu duela ikusteko.
2021/04/16 - 10:33
Chivite: "Alarma egoera luzatzea eskatzen badugu, eskaera entzungo du Sanchezek"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtzat jo du alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatuko dela baldin eta erkidego gehienek eskatzen badute.
2021/02/19 - 10:54
Nafarroako Parlamentuak pediatria lurralde osoan indartzeko eskatu dio Gobernuari
Lurralde osoan osasun-estaldura bermatzeko plan bat egin dezan eskatu diote Gobernuari, haurrentzako osasun-arreta hobetze aldera.
2021/02/02 - 09:33
NA+k ez beste guztiek babestu dute Ayerdiren dimisioa eragin duen legea aldatzea
Aipaturiko lege horren 68. artikulua anbiguoa dela irizten diote eta begi onez ikusten dute gehiago zehaztea.
2021/01/23 - 17:07
Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak
Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.
2021/01/21 - 15:36
Presoak gertura ditzala eskatuko dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari
Geroa Bai koalizioko Jabi Arakamak azpimarratu du Parlamentuan gaur onartutako mozioa ez dagoela ETAko presoei soilik zuzendua, "espetxeratu guztiei baizik, egindako delitua gorabehera".
2020/11/14 - 19:36
Nafarroako Gobernuak 2021eko aurrekontuen inguruko akordioa lortu du EH Bildurekin
Foru Gobernuaren datorren urteko aurrekontuak ez ezik, neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek.
2020/11/11 - 12:25
Chiviteren eta Ruizen arteko musua margotu du LKN artistak, Parlamentuaren atarian
Nafarroako Aurrekontuak aurkezten diren egunean, LKN artistak Maria Chiviteren eta Bakartxo Ruizen arteko musua erakusten duen grafitia jarri du Parlamentu atarian.
2020/11/08 - 18:39
Chiviteren amaren etxea aurrean pintadak egin dituzte, Cintruenigon
Konkretuki, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien aurkako bi pintada agertu dira.
2020/11/08 - 12:09
Bidenekin "Espainiak AEBetan aliatu bat izatea" espero duela esan du Chivitek
Twitterren argitaratutako mezu batean, Nafarroako presidenteak zoriondu egin du Joe Biden AEBko presidente hautatua.
2020/10/08 - 14:44
Osasun eta gizarte langileek emandako arreta eredu baten alde egin du Indurainek
Tafallan ezarrita dago eredu integral hori, eta Lizarrara eta Tuterara zabaldu nahi dute. Osasun kontseilariaren ustez, arreta gertuagokoa eta ordutegia zabalagoa da.
2020/10/01 - 11:52
COVID-19aren osteko gaixotasuna iraupen luzeko patologia gisa aitortzea eskatu dute
Halaber, gaixo horiei kalitatezko osasun arreta eskaintzea eta ikerkuntzan inbertitzea eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Maria Chiviteren Gobernuari.
2020/09/02 - 10:37
Zizur Nagusiko udal gobernuak AS Zizurreko bi zinegotziak kanporatu ditu
Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek, Geroa Baik eta EH Bilduk, salatu dute kanporatutako biak zentsura-mozioa aurkezteko hartu-emanetan zeudela beste talde batzuekin.
2020/08/07 - 13:29
Chivite: 'Nafarroako koalizio gobernua indarberritu egin du COVID-19aren krisiak'
Azken hilabeteotan "burua altxatu gabe" lanean aritu diren Gobernuko kide guztien eta osasun-profesionalen lana txalotu eta eskertu du Nafarroako presidenteak.
2020/06/02 - 13:34
Gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa Ministerioarekin adostu zutela dio Remirezek
Nafarroako Gobernuaren presidenteordeak esan du kudeaketa “koherentea” dela “gure autogobernu gaitasunarekin”, baina aitortu du EAJren “ekarpena positiboa” dela.