Qatar
2022/11/23 - 16:33
Alemaniako hamaika jokalariek ahoa estali dute Qatarren, LGTBI+ kolektiboari babesa emateko debekuagatik
Alemaniako selekzioaren hamaikakoak, komunikabideen aurrean egin ohi den argazkian, keinu hori egin du. Helburua FIFAren aurka protesta egitea izan da; FIFAk ez die baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.
2022/11/22 - 15:36
Zallako taberna batek ez ditu mundialaren partidak jarriko telebistan
Tabernaren jabeek argi dute Qatarren ez direla giza eskubideak errespetatzen eta ez dute inolako dudarik izan erabakia hartu dutenean.
2022/11/21 - 18:49
Irango jokalariek ez dute ereserkia abestu herrialdeko protestak babesteko
Irango telebistak emisioa eten du futbolariak isilik geratu direla egiaztatu ondoren. Jokalariek kantatzen ez zuten bitartean, Irango zaleek futbolariak txalotu dituzte.
2022/11/20 - 20:28
Malumak elkarrizketa batetik alde egin du, Qatarrek egindako giza-eskubideen urraketaz galdetuta
Qatarrek giza-eskubideak errespetatu ez izateak kezka eragiten ote dion galdetu dio Israelgo kazetari batek. Orduan, abeslari kolonbiarrak "zakar" deitu dio eta hortik joan da. Qatarreko Mundialaren Fan Zonean kontzertua eskaini du Malumak. @kann_news-ren bideoa.
2022/11/20 - 20:18
Historiako Munduko Futbol Txapelketa polemikoena hasi da
Ekialde Hurbileko historiako lehen Munduko Futbol Txapelketak polemika eta protesta ugari piztu ditu hainbat gizarte eragileren aldetik, ingurumenaren ikuspegitik eta baita giza eskubideen arloan ere.
2022/11/20 - 16:41
Alemanian indarra hartu du Qatarreko txapelketa boikoteatzeko ekimenak
Alemaniako herritarren erdiek baino gehiagok adierazi dute ez dutela partidarik ikusiko, eta taberna askok erabaki dute Munduko Kopa ez transmititzea, giza eskubideen aurka egindako urraketak salatzeko.
2022/11/19 - 11:08
Qatar 2022 ''Lotsaren Munduko Txapelketa'' izango da, dio Amnistia Internazionalak
Txapelketarako obretan hildako langileak, LGTBI+ gizataldeak Qatarren pairatzen duen diskriminazioa eta emakumeek herrialdean sufrutzen duten bazterkeria, polemikaren erdigunean.
2022/11/19 - 10:20
Qatar 2022: giza eskubideak jokoz kanpo, Munduko Futbol Txapelketan
Igandean hastekoa den Munduko Txapelketa polemikaz jantzita dator. Hiru gaik kritika ugari eragin dute mundu osoan zehar: azpiegiturak egiteko obretan hildako langileen gaiak, homosexualitatea Qatarren legez kanpokoa izateak, eta emakumeek jasaten duten zapalkuntzak.
2022/11/18 - 11:15
Qatarreko Munduko Txapelketak EAEko industriak urtebetean baino CO2 gehiago aireratuko du
Carbon Market Watch GKEaren ustez, Qatar 2022ko karbono aztarna bost milioi tona CO2 baliokidekoa izango da; FIFAk, aldiz, 3,6 milioi tonakoa izango dela dio. EAEko industriak, 2019an, ia 3,4 milioi tona CO2 baliokide bota zituen.
2022/11/17 - 11:56
Zein izango da Qatarreko Munduko Futbol Txapelketaren karbono aztarna?
Antolatzaileek uste dute 3,6 milioi tona CO2 baliokidekoa izango dela; Carbon Market Watch GKEaren iritziz, aldiz, 5 milioi tonakoa izango da aztarna hori.
2022/11/16 - 21:44
Shakira, Dua Lipa, Rod Stewart... Hainbat artistak muzin egin diote Qatarreko Munduko Txapelketari
Asko dira ezetz esan diotenak giza eskubideak urratzen dituen Erregimen batek antolatzen duen ekitaldi handian parte hartzeari.
2022/07/20 - 11:50
Futbola
Ziur aski futbol profesionalak aspaldi utzi zion kirola izateari, gaur egun beste zerbait bihurtu baita.
2022/05/17 - 23:08
Al Thani Qatarreko emirrak Espainiari gas eta inbertsio gehiago promestu dizkio
Tamim Bin Hamad Al Thani xeke eta Qatarreko emirra Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearekin bilduko da; izan ere, Qatar Investment Authority funtsa konpainiaren akziodun nagusia da.
2022/05/11 - 11:27
Israelgo segurtasun indarrek kazetari bat hil dute Zisjordanian
Xireen Abu Akleh, Al Jazeerako korrespontsala Jerusalemen, manifestari palestinarren eta Israelgo indarren arteko istiluak bertatik bertara jarraitzen ari zen buruan tiro bat jaso duenean.
2022/02/01 - 08:54
Joe Bidenek Qatarrera begiratu du gas horniduraren inguruko beldurren aurrean
AEBk astelehen honetan iragarri duenez, pribilegio militarrak eta ekonomikoak emango dizkio Qatarri, Errusiak Ukrainako krisiaren harira Europari gas hornidura moztuz gero.
2021/01/10 - 16:37
Saudi Arabiak blokeoa altxatu dio Qatarri
Trumpen garaia amaitzear dagoela, lehen mugimendu garrantzitsua ikusi da Ekialde Hurbilean. Bere aliatu arabiar nagusiak, Saudi Arabiak, blokeoa altxatu dio Qatarri eta adiskidetze prozesua martxan j
2018/12/03 - 10:10
Qatar Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundetik aterako da 2019ko urtarrilean
Munduko gas esportatzaile handiena den lurraldea gasaren negozioan zentratuko da aurrerantzean, Energia ministroak iragarri duenez.
2017/07/04 - 18:52
Bere subiranotasuna errespetatzeko eskatu die Qatarrek herrialde arabiarrei
Gobernuak gutun bat bidali dio Kuwaiti, hain zuzen ere, Saudi Arabiarekin, Arabiar Emirerri Batuekin, Egiptorekin eta Bahrainekin irekitako gatazkan bitartekari lanak egiten ari denari.
2017/06/23 - 22:54
Saudi Arabiak 'Al Jazeera'ren itxiera eskatu dio Qatarri blokeoa altxatzeko
Saudi Arabiak eta bere aliatuek eskaintza helarazi diote Dohako gobernuari blokeoa altxatzeko, baina Qatarrek argi esan du ez duela presiopean negoziatuko.
2017/06/23 - 22:47
Al Jazeera ixtea eskatu diote herrialde arabiarrek Qatarri
Saudi Arabiak, Egiptok, Bahreinek eta Arabiar Emirerri Batuak hainbat baldintza jarri dizkiote Qatarri, gatazka diplomatikoa konpontzeko.