Ramiro González
2021/10/29 - 16:12
Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak azaroaren 15ean ezagutaraziko du berea.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/10/14 - 17:23
80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituzte jada Arabako Errioxan
Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusiak, fruituaren aurtengo kalitatea azpimarratu du eta mahastizainek bidezko prezioa kobratzea eskatu du berriro. Aldundiak kiloko 0,70 eta 0,80 euro artean ezartzen du mahatsa ekoizteko batez besteko kostua.
2021/09/27 - 16:23
Arabako trantsizio ekologiko, digital eta sozialerako, 500 milioi euro bideratu nahi ditu Aldundiak
Ramiro Gonzalezek eskua luzatu die gainontzeko alderdiei akordioetara ailegatzeko. Oposizioak, aldiz, autokritika gehiago eta erabaki estrategikoak ez ditzala enpresa pribatuen esku utzi eskatu diote.
2021/09/10 - 19:15
Eztabaida gogorrak Arabako Mahastiak izendapenaren inguruan
Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.
2021/07/09 - 18:08
Jaurlaritzak eta aldundiek Ekarpen Legea berritzeko ituna lortu dute, 10 urteren ostean
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.
2021/04/24 - 14:02
Trebiñun zerbitzuak bermatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute Arabak eta Burgosek
Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan duenez, "trebiñarrentzat baliagarria eta positiboa" da hitzarmena, euren "bizi-kalitatea handiagoa" izan dadin.
2020/11/27 - 12:05
Ramiro Gonzalez: “Gabonetan tabernak irekiz gero, modu arduratsuan izango litzateke“
Arabako ahaldun nagusiak argi utzi du Forondaren berritzeak eta Jundizko geltokiaren inbertsioak Estatuko aurrekontu orokorren babesa justifikatzen dutela.
2020/10/05 - 12:57
Arabako Foru Aldundiak defizita udalekin partekatuko du
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, "udal bat bera ere ez da geratuko bere defizit ahalmenetik behera".
2020/07/27 - 22:43
Arabak eta Gasteizek bat egingo dute Euskaraldiaren bigarren edizioarekin
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak eta Encina Castresana Aiarako Koadrilako presidenteak Euskaraldira atxikitzeko agiri bat irakurri dute.
2020/06/23 - 19:21
Arabak PFEZren kenkariak onartu ditu etxebizitzak birgaitzeko
Beherapenak handiagoak izango dira, % 15ekoak, obren helburua birgaitze energetikoa bada, 15.000 euroko gehienezko oinarriarekin.
2020/05/19 - 13:36
Gasteizen etxe gabeko emakume baten heriotza ezkutatzea egotzi diete administrazioei
Lakua auzoan etxerik ez dutenentzat egokitutako frontoian hil zen 42 urteko emakumea.
2020/05/12 - 21:45
Ostalariek eta erakundeek terrazetako jendetzak saihestu nahi dituzte
Astelehenean ireki zituzten berriro EAEko hainbat tabernatako terrazak; horietan zer gertatu zen ikusita, "erantzukizuna" eskatu dute.
2020/04/27 - 13:46
San Prudentzioko eta Estibalizko jaiak konfinamendu egoeran ospatuko dira
Gaur, San Prudentzio jai-bezpera, balkoi zein leihoetatik ospatuko da, eta Arabako Foru Aldundiak jarduera ofizial zein herrikoiak #ArabakoJaiakEtxezetxe ekimenaren barruan biltzeko eskatu du.
2020/04/06 - 16:02
Arabak errenta kanpainaren epeak moldatu ditu eta online izapidetzea bultzatu nahi du
Aurrez aurreko arreta zerbitzua irailera arte atzeratuko da, baina gutunak bidaltzeko epeak mantenduko dira, beraz, izapideak online sistemaren bidez gauzatu ahal izango dira apirilean.
2020/04/06 - 13:51
Arabako egoitzetako hildakoen batez bestekoa gainerakoen antzekoa dela dio Gonzalezek
Osakidetzak martxan jarritako dispositiboa "nahikoa" izan dela uste du Arabako ahaldun nagusiak, eta azpimarratu du "geroz eta ohe gehiago libre" geratzen ari direla.
2020/03/24 - 20:28
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak bertan behera geratu dira
Apirilaren 27 eta 28ko ekitaldi guztiak eta maiatzaren 1eko erromeia bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiaren ondorioz.
2020/03/17 - 23:45
Gasteizko Sanitas zaharren egoitzan 45 kasu positibo atzeman dituzte
Ramiro Gonzalezek bi hildakoren berri eman du, baina krisiaren kudeaketarekin kezka azaldu duten senide batzuek hildakoak 8 direla esan dute.
2019/10/11 - 10:07
Finantzen Euskal Kontseilua gaur batzartuko da, diru-bilketa aztertzea xede
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidentea izango dira bileran.
2019/09/26 - 18:04
'Euskal nazioaren onarpenean' aurrera egitea eskatuko du EAJk Alderdi Egunean
Jeltzaleek 43. aldiz ospatuko dute igande honetan, Forondan, Alderdi Eguna, 'Euskadik aurrera darrai' goiburuarekin. Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Urkulluk eta Ortuzarrek hitza hartuta.