Ramiro González
2022/03/29 - 16:15
Hiru aldundiek laguntzak adostu dituzte autonomoentzat, enpresa txikientzat eta lehen sektorearentzat
Premiazko eta behin-behineko neurriak dira enpresa txiki, oso txiki eta autonomoei laguntzeko, beti ere aldundien eskuduntzetatik hartuta.
2022/03/28 - 14:26
Arabako Foru Aldundiak adinekoen egoitzak berregituratuko ditu eta etxeko zaintza sustatuko du
"Iraupen Luzeko Zainketen Estrategia" aurkeztu diete ahaldun nagusiak eta Gizarte Politiketako diputatuak sektoreko eragileei.
2022/03/22 - 15:08
Gerraren ondorio ekonomikoei eta krisi energetikoari aurre egiteko neurriak iragarri ditu Arabako Aldundiak
Ramiro Gonzalez aste honetan bilduko da oposizioarekin egoeareren berri emateko. Hala ere, gehiago itxaron gabe, enpresen likidezia eta galerak orekatzeko urgentziazko neurriak hartuko ditu.
2022/01/13 - 11:01
Ramiro Gonzalez: "Araban proiektatutako planta hidroelektrikoak ez dira eraikiko"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi du bi zentral hidroelektrikoak instalatzeko urtegi oso garrantzitsuak eraiki beharko liratekeela Badaia mendilerroaren bi aldeetan, eta hori ez datorrela bat Arabaren beharrizanekin.
2021/12/24 - 10:47
Ramiro Gonzalez, Presidenteen Bilerarekin ''atsekabetuta''
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ohartarazi duenez, "gauzak ez dira bakarrik konpontzen", eta beharrezkoa da neurriak hartzea covid-19aren kutsatzeen aurrean.
2021/12/09 - 10:59
Hiru aldundietan izan da nagusi EAJ
Bizkaian, Unai Rementeria izango da ahaldun nagusia. Gipuzkoan eta Araban ere, akordioek hala ahalbidetzen badute, jeltzaleak izango dira aldundietako buru.
2021/12/09 - 10:57
Ramiro Gonzalezek Javier de Andresek baino batzarkide bat gehiago du
Aldaketa iritsi da Arabara, baina Aldundiko gobernuak akordioak eskatuko ditu oso zatituta baitago ganbera.
2021/12/09 - 10:56
Gobernagarritasuna bermatzeko eskatu dio EAJk EH Bilduri
Javier Maroto alkatetzatik kentzeko, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldungai jeltzaleari gobernagarritasuna bermatzeko eskatu dio EAJk EH Bilduri.
2021/12/09 - 10:49
EH Bilduk ez du oztopatuko Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi izendatzea
Hala, EAJk jada ez du aitzakiarik Maroto alkatetzatik kentzeko, koalizioaren hitzetan.
2021/12/09 - 10:46
Zerbitzu publikoak eta ekonomia, Ramiro Gonzalezen lehentasunak
Ramiro Gonzalezek hiru lehentasun ezarri ditu: Arabak ekonomiaren indarberritzea, zerbitzu publikoen kalitate maila berreskuratzea eta lurraldearen oreka lortzea.
2021/12/03 - 15:02
'Arabar guztientzat' arituko dela esan du Arabako Foru Aldundiak
Foru gobernuko zortzi diputatuek, sei jeltzalek eta bi sozialistek, karguaren zina egin dute gaur. Gainerako alderdiekin hitz egingo dutela nabarmendu dute.
2021/12/02 - 12:30
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi izendatu dute
EAJk eta PSE-EEk ahaldun nagusi berriari babesa eman diote. PPk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ciudadanosek, ostera, boto zuria eman dute, eta Irabazik bere hautagaiari eman dio babesa.
2021/12/02 - 12:28
Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusi berria
EAJren 13 batzarkidek eta PSEren 5ek hautatu dute Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi. Zuriz bozkatu dute gainontzeko taldeek, Irabazi izan ezik, bere burua bozkatu du talde horretako ordezkariak.
2021/11/05 - 10:56
Ramiro Gonzalezek ez du ''inolako zalantzarik'' AHTaren sarrera Gasteizen lur azpitik izango dela
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak egindako adierazpenen ostean, ez du "inolako zalantzarik" AHTaren sarrera Gasteizen lur azpitik izango dela.
2021/10/29 - 16:12
Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak azaroaren 15ean ezagutaraziko du berea.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/10/14 - 17:23
80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituzte jada Arabako Errioxan
Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusiak, fruituaren aurtengo kalitatea azpimarratu du eta mahastizainek bidezko prezioa kobratzea eskatu du berriro. Aldundiak kiloko 0,70 eta 0,80 euro artean ezartzen du mahatsa ekoizteko batez besteko kostua.
2021/09/27 - 16:23
Arabako trantsizio ekologiko, digital eta sozialerako, 500 milioi euro bideratu nahi ditu Aldundiak
Ramiro Gonzalezek eskua luzatu die gainontzeko alderdiei akordioetara ailegatzeko. Oposizioak, aldiz, autokritika gehiago eta erabaki estrategikoak ez ditzala enpresa pribatuen esku utzi eskatu diote.
2021/09/10 - 19:15
Eztabaida gogorrak Arabako Mahastiak izendapenaren inguruan
Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.
2021/07/09 - 18:08
Jaurlaritzak eta aldundiek Ekarpen Legea berritzeko ituna lortu dute, 10 urteren ostean
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.