Rishi Sunak
2022/10/24 - 23:59
Rishi Sunak izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Charles III.a erregeak asteartean eskatuko dio agintari berriari Gobernua osatzeko.
2022/10/24 - 22:57
Nor da Rishi Sunak?
Lizz Trusen dimisioaren ostean, Erresuma Batuak Rishi Sunak du lehen ministro berria. Herrialdea gobernatzen duen lehen hindua da, baita 100 parlamentari kontserbadoreren babesa lortu duena ere.
2022/10/24 - 11:45
Boris Johnsonek ez du bere burua aurkeztuko Erresuma Batuko lehen ministro izateko
Ekonomia ministro ohi Rishi Sunak da Erresuma Batuko hurrengo gobernuburu izateko faboritoa, Penny Mordauntek, beste hautagaiak, oraingoz ez baitu nahikoa babesik jaso. Mordaunt ehun bermera heltzen ez bada, gaur bertan izan daiteke Sunak Erresuma Batuko lehen ministro berria.
2022/10/23 - 17:28
Mordaunt, Sunak eta Johnsonen aukerak; abalak lortzeko epea amaitzeko 24 ordu geratzen direnean
Hainbat hedabideren arabera, BBC tartean, Sunak da faborito 133 toriren babesarekin. Boris Johnson legoke bigarren postuan 55ekin eta, azkenik, Mordaunt, 23rekin.
2022/10/21 - 15:44
Johnson eta Sunak, Trussen ondorengo izateko hautagai nagusiak
Hala ere, Penny Mordaunt Komunen Ganberako buruzagi kontserbadore eta Defentsa ministro ohia izan da bere alderdiko barne-hauteskundeetarako hautagai izateko asmoa baieztatu duen lehena.
2022/10/20 - 16:40
Lizz Truss lehen ministro britainiarrak dimisioa eman du kargua hartu zuenetik 45 egunera
Lehen ministroaren dimisioak Downing Streeten aldaketa berri bat ekarriko du, bosgarrena zazpi urte eskasean. Rishi Sunak, koronabirusaren pandemian Ekonomia ministroa, Trussen lekua hartzeko faboritoa da. Laboristek hauteskunde orokorrak "berehala" deitzea eskatu dute.
2022/07/20 - 20:08
Rishi Sunak eta Liz Truss lehiatuko dira Boris Johnson ordezkatzeko
Sunak Komunen Ganberako parlamentari kontserbadoreen faboritoa da, 137 boto eskuratu baititu. Trussek, aldiz, 113 boz lortu ditu.
2022/07/15 - 10:46
Sunak eta Mordaunt, Johnson ordezkatzeko izangai bozkatuenak
Ekonomia ministro ohiak eta Merkataritzako Estatu idazkariak 101 eta 83 boto lortu dituzte osteguneko bozketan. Bost izangaik jarraitzen dute Jonhson ordezkatzeko norgehiagokan.
2022/07/13 - 22:54
Sunak gailendu da Johnsonen lekua hartzeko lehen bozketan
Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia izan da bozkatuena Boris Johnsonen lehen ministro kargua hartzeko prozesuan egin den lehen bozketan. Hautagaietako bi lehiatik kanpo geratu dira, gutxieneko babesa eskuratu ez dutelako.
2022/07/13 - 11:59
Hasi da Johnson Alderdi Kontserbadoreko buru eta Erresuma Batuko lehen ministro gisa ordezkatzeko norgehiagoka
Asteazken honetan lehen bozketara aurkeztuko diren zortzi izangai daude. Gutxienez 30 diputatu kontserbadoreren sostengua behar izango dute. Uztailaren 22rako, hurrengo asteko ostiralerako, bi izangai baino ez dira geratuko.
2022/07/12 - 12:34
Irailaren 5ean jakingo da alderdi kontserbadore britainiarreko buruzagi berria nor izango den
Prozesua azkartzeko, barne-hauteskundeetarako arau berriak adostu dituzte, hala nola 20 diputatu toryren babesa izatea hautagaitza aurkeztu ahal izateko. Gainera, lehen bozketan 30 boto lortzen ez dituztenak kanporatuta geldituko dira. Asteazken eta ostegunean egingo dira lehen bozketak.
2022/07/08 - 20:13
Rishi Sunak Finantza ministro ohia, aurreneko izen handia Johnson ordezkatzeko lasterketan
Sunakek "konfiantza berreskuratu, ekonomia berreraiki eta herrialdea berriz batu" nahi du. "Zintzotasuna, seriotasuna eta ausardia" agindu ditu aurkezpen bideo batean, Erresuma Batuaren "erronka handiei" aurre egiteko.
2022/07/08 - 16:40
Alderdi kontserbadorean hasi da lider berria aukeratzeko lehia
BBCren arabera, Jeremy Hunt 2019an Johnsonen aurka lehiatu zuenak bere hautagaitza plazaratu lezake aurki. Rishi Sunnak finantza ministro izandakoa goraipatu dute gaur,berriz, "The Times" egunkarian.
2022/07/07 - 23:01
Mikel Reparazek Boris Johnsonen balizko ordezkoak aztertu ditu
Boris Johnsonen dimisioaren ondoren, Alderdi Kontserbadoreak buruzagi berri bat bilatzeko barne prozesuari ekingo dio. Prozesu horretan, lehenik eta behin, hautagaitzak aurkezteko aldi bat irekiko da. Hautagaiek, aurkeztu ahal izateko, beste bi diputatu kontserbadoreren babesa izan beharko dute.

2022/07/07 - 19:31
Nortzuk dira Boris Johnsonen ordezkoa izateko balizko hautagaiak?
Alderdi Kontserbadoreak barne-prozesu bat hasiko du hurrengo liderra aukeratzeko. Bozketa sekretuen bidez, hautagaitzak ezabatuko dituzte banan-banan, bi bakarrik geratu arte. Bi finalista horietatik aterako da hurrengo liderra. Hasi dira hautagaien izenak ateratzen.
2022/07/05 - 23:18
Erresuma Batuko Osasun eta Ogasun ministroek dimisioa eman dute Johnsonengan "konfiantza galdu" ondoren
Sajid Javid eta Rishi Sunak ministroek dimisioa aurkeztu dute. Keir Starmer laboristak, oposizioko buruzagiak, ziurtatu duenez, Johnsonen Gobernua "erortzen ari da".