Sagardoa
2019/12/30 - 15:27
Hernanik ez du antolatuko 'txotx' denboraldiari hasiera emateko ekitalidrik
Hala ere, maiatzean izango den sagardo botilaratuaren denboraldi berriaren irekiera egingo du, eta hainbat ekitaldi izango ditu astebetez.
2019/12/07 - 18:46
Euskal Herriak 12,2 milioi litro sagardo ekoitzi ditu 2019an
Gipuzkoan 11,3 milioi litro egin dituzte; Ipar Euskal Herrian 450.000; Nafarroan 200.000; Bizkaian 160.200 eta Araban 110.000.
2019/11/24 - 15:55
Mundu osoko sagardogileen topaketa, Donostian
Denen lehengaia sagarra bada ere, azken produktua oso ezberdina da batean eta bestean. Sagardogile bakoitza bere produktuak eta teknikak ezagutaraziko ditu topaketa honetan.
2019/09/07 - 17:45
Jendetza batu da Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak 2018ko uztarekin egindako sagardoa eman du dastatzera. 35 sagardotegik parte hartu dute, eta 7.000 sagardo botila inguru ireki dira.
2019/04/09 - 22:59
Osakidetzak Rezola sagardotegiko bezeroak ohartarazi ditu elgorri kasu bategatik
Konkretuki, martxoaren 23an sagardotegi horretan afaldu zuten pertsonei abisua eman diete. Gau hartan 250 pertsonak afaldu zuten sagardotegian.
2019/04/06 - 15:15
Autobus konpainiak kexu dira sagardotegietara doazen jendearen jarrerarekin
Ertzaintzari deitu behar izan diote kasuak, liskarrak, borrokak eta gidarien aurkako birao eta mehatxuak ugaldu egin baitira.
2019/01/20 - 17:29
Abian da txotx denboraldia, Ipar Euskal Herriko sagardotegietan ere
Ohi baino sagardo gutxiago bildu dute aurten, baina kalitatezkoa, ekoizleen aburuz.
2019/01/16 - 15:17
Olatz Arrieta ETBko kazetariak ireki du aurtengo sagardo denboraldia
Aurtengo sagardoa txinparta bizi eta lasto kolorekoa izango da eta ekoizpena txikiagoa bada ere, kalitate oneko sagardoa omen da.
2019/01/02 - 22:22
Olatz Arrieta ETBko kazetariak zabalduko du txotx garaia Astigarragan
Olatz Arrieta astigarragatarrak aurtengo txotx garaia herrrian irekitzea ohore handia dela adierazi digu, pozik dago. Aurten hamar miloi litro terdi sagardo egin dira eta gorputzarekin omen dator
2019/01/02 - 17:29
Olatz Arrieta kazetariak irekiko du 2019ko sagardo denboraldia
Urtarrilaren 16an izango da Sagardo Berriaren XXVI. Eguna, Astigarragako Gartziategi sagardotegian.
2018/12/08 - 20:44
Euskal Herriko aurtengo sagar-uztak ia 12 milioi litro sagardo ekoitzi ditu
Muztio kopuru txikiagoa lortu dute aurten, baina sagarraren kalitatea "ezin hobea" da. Horren ondorioz, "lodiera eta usain handiko" sagardoa ekoitzi dute.
2018/11/03 - 11:00
Plastikoa, perretxikoak eta sagardogileak
Plastikozko poltsak kobratzen hasi zirela bost hilabete bete direnean, plastikorik gabe bizitzea posible dela frogatu dugu. Ibai Olariaga mikologoaren bisita izan dugu eta "Sagardogile" liburua aurkeztu digu Joxemi Saizarrek.
2018/09/30 - 16:20
Gaztañaga sagardotegia garaile Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian
Bigarrena Aburuza sagardotegia izan da, eta hirugarrena, berriz Irigoyen-Herrero. 41 sagardotegik hartu dute parte txapelketa honen laugarren edizioan.
2018/08/20 - 16:53
Sute batek Zeraingo sagardotegi baten biltegia kiskali du
Sua goizeko 11:10 inguruan piztu da Otatza sagardotegiak ondoan duen biltegian. Han aparkatuta zegoen auto batean hasi dela sua uste da.
2018/06/08 - 20:32
600.000 lagun hurbildu dira 2018an sagardotegietara
Aurten 406 lanpostu sortu dira sagardo garaian. Bezeroen % 80 bertakoak dira. Sagardogileek, eskaria hazten ari dela ikusita, tourrak abiatu dituzte ekainean, bazkariaz gain bisita gidatua egiteko.
2018/03/19 - 12:33
'New York Times' egunkariak txotx egin du euskal sagardotegietan
Hedabide estatubatuarrak euskal sagardotegien eta ohituren berezitasunak jaso ditu, argitaratu duen artikulu batean.
2018/01/22 - 17:23
Aiora Renteriak eman dio hasiera Bizkaiko sagardo denboraldiari
Sagardogileak oso pozik daude aurtengo sagar bilketarekin. Izan ere, 200 mila litro ekoitzi dituzte; pasa den urtea baino 75 mila gehiago.
2018/01/15 - 17:47
Alberto Iñurrategiren eskutik abiatu da sagardo denboraldi 'historikoa'
Ekoizleen esanetan, aurtengo sagardoa orekatua, aromatikoa, arina eta kolore gutxiagokoa da.
2018/01/15 - 17:39
Alberto Iñurrategik abiarazi du 2018ko txotx denboraldia Astigarragan
Aurtengo sagardoa argia, usaintsua, orekatua eta erraz edaten dena omen da. Hasiera ekitaldia Astigarragako Gurutzeta sagardotegian ospatu da.
2018/01/15 - 10:23
Sagar uzta 'historiko' batekin lau milioi litro sagardo egin dituzte 2017an
Alberto Iñurrategi mendizaleak emango dio hasiera aurtengo 'txotx' denboraldiari. Eguerdian izango da Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.