Sagar uzta 'historiko' batekin lau milioi litro sagardo egin dituzte 2017an
"Historikoa" izan da 2017ko sagar uzta, eta bildutakoarekin lau milioi litro sagardo egin dituzte Euskal Sagardoa jatorri-deiturapean. Hain justu, zuku horien lehen emaitzak dastatu ahalko dira gaurtik aurrera, astelehen honetan abiatuko baita 'txotx denboraldi' berria, Alberto Iñurrategi mendizalearen eskutik.
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 48 sagardotegik ekoitzi dute sor-marka duen sagardo hau: 41ek Gipuzkoan, bost Bizkaian, eta bi Araban. Euskal Sagardoa erakundeak nabarmendu duenez, "uzta historikoa izan da kopuruz, eta aurreratua, heldutasunari dagokionean".
Toki eta sagar moten arabera aldea egon badaiteke ere, orokorrean uzta handia izan da, eta iaz baino lau bat milioi kilo gehiago bildu dira.
Euskal Sagardoa egiteko 250 hektareatako sagarra erabili da, eta 200dik gora izan dira sagargileak. 48 sagardotegik egin dute sagardoa, aurreko uztan baino 13 gehiagok.
Hain zuzen, sagardo horren lehen emaitza dastatzeko aukera izango da gaurtik aurrera, astelehen honetan hasiko baita 'txotx' denboraldi berria.
Urtero bezala, uztaren, sagarraren eta sagardoaren ezaugarriak azalduko dituzte prentsaurrekoan. Gero, Alberto Iñurrategi mendizaleak sagarrondo bat landatuko du. Amaitzeko, ekitaldia egingo dute Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. "Hau da gure sagardo berria, txotx" oihukatuta, denboraldiari hasiera emango dio Iñurrategik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.