Sagardoa
2021/04/03 - 15:33
Osasun Sailak baheketa egingo die martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian jan zutenei
Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/02/09 - 21:58
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte. Ostiralean LABI batzordeak erabakitzen duena ezagutzeko zain daude.
2021/02/05 - 22:11
Etxean txotx egiteko produktu-sortak eskaintzen ari dira sagardotegiak
Sagardotegi denboraldia hastear zegoela itxi dituzte ostalaritza lokalak Hernanin eta Astigarragan. Horrenbestez, txuletoiak eta sagardo botilak etxera eraman ahal izatea eskaintzen ari dira.
2021/01/22 - 21:32
Sagardotegiek eta landetxeek galdutzat ematen dute denboraldia
Herrien itxierarekin, herriko bezeroak soilik izango dituzte. Hain zuzen ere, horrek, besteak beste, otsailaren 5ean hasiko den sagardotegi denboraldiari sekulako kolpea emango dio.
2021/01/19 - 18:43
'Txotx'ik gabeko 'txotx' garaia, otsailaren 5etik aurrera
Eserita egon beharko dute bezeroek, eta sagardoa pitxarretatik edan. Mahaiko arduradunak izango du altxatu eta pitxarra betetzeko aukera.
2021/01/19 - 16:10
Dena prest sagardotegietan txotx garaia segurtasunez hasteko
Izurritearen kontrako protokoloak martxan jartzeagatik, ohi baino beranduago baina hemen da aurtengo sagardoaren txotx garaia ere.
2021/01/16 - 22:10
Otsailaren 5ean ekingo diote erabat ezohikoa izango den sagardo denboraldiari
Pandemiak eragindako murrizketekin hasiko da denboraldia sagardotegietan. Sagardoa, behintzat, oso ona omen dator. Inguruko tabernariek eta autobus enpresek ez dute itxaropenik denboraldi honetan.
2021/01/03 - 15:47
Euskal Herriko lehen sagardoteka ireki dute Astigarragako Ibailur jatetxean
Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren sagardogileek horren aldeko apustua egin dute, urte zailaren ostean. Sagardogileek 15 milioi euroko galerak izan dituzte 2020an.
2020/09/17 - 20:43
'Euskal sagardoa' jatorri izenerako 24 sagar barietateak aurkeztu dituzte
Iazkoarekin alderatuta, uzta txikiagoa izango da aurtengoa. %60 gutxiago bilduko da, 2,5 milioi kilo inguru.
2020/07/08 - 23:05
Gipuzkoako sagardotegietan afariak girotuko dituzte bertso eta musikarekin
Afariak Gipuzkoa osoan barrena egingo dituzte baina aurrez lekua hartu beharko da online, ekimena antolatzen duten elkarteen webguneetan.
2020/06/11 - 17:02
Euskal sagardoaren aurtengo uzta aurkeztu dute gaur Hernanin
3 miliotik gora litro ekoiztu dituzte eta atzerapenarkin bada ere, dastatzeko aukera izango da oraindik. Izan ere, sagardotegien % 61ek ez dute uda honetan itxiko.
2020/05/30 - 22:17
Sagardotegiak berriro daude zabalik, segurtasun neurri guztiak jarraituz
Sagardotegien denboraldia ofizialki amaituta beharko luke, baina osasun krisi hau dela eta, denboraldia luzatu dute sagardotegiek aurtengo uztak emandako sagardoari irteera emateko.
2020/05/28 - 23:17
Sagardotegiek erreserbak aktibatu, eta sagardoa botilan eskainiko dute
Edukieraren % 50ean ateak irekitzeko aukera izango dute elaboratzaileek, establezimendu bakoitzeko protokoloak eta segurtasuna betetzen direla bermatuz.
2020/05/28 - 23:06
Sagardotegiak ateak zabaltzen hasi dira ia hiru hilabeteren ostean
Txotxa desagertu egingo da egun hauetan, eta sagardo botilak hartuko du lekua mahaietan.
2020/05/13 - 15:29
Sagardotegietan diru-sarrerek % 90 egin dute behera
Egoera larri honi aurre egiteko negozio ereduari buelta eman diote batek baino gehiagok. Azpeitiko Añota sagardotegiak, lege zaharrean, etxeetako txirrinak jo eta sagardo saltzeari ekin dio.
2020/05/12 - 15:50
Jaurlaritzak 50 milioi euro emango dizkie ardo, sagardo eta garagardo sektoreei
EAEko edarien sektoreak "krisi larria" bizi du, nazioarteko eskariaren hondoratzeak eraginda.
2020/03/31 - 21:49
Gipuzkoako sagardotegiek etxez etxeko banaketa jarri dute martxan, ateak ez ixteko
Astigarragan sagardotegi bat txuleta haragiz egindako hanburgesak etxera eramaten hasi da, eta Lasarten jatetxe batek menu osoa eramaten du etxera.
2020/03/13 - 18:59
Sagardotegiak itxi dituzte aldi baterako Hernanin, koronabirusaren ondorioz
Txotx denboraldia bertan behera uztea erabaki dute hamabost egunez ostalariekin eta sagardogileekin egindako bileran.
2020/01/15 - 19:21
Izaro abeslariak txotx denboraldia ireki du Astigarragan
2019ko uzta 12 milioi litro sagardo ingurukoa da, eta horietatik 8,5 milioi sagar lokalarekin eginak dira.