San Blas eguneko azoka
2025/02/03 - 18:28
Aurten ere Abadiñoko San Blas azoka tradizionalak Euskal Herri osoko ehunka lagun bildu ditu
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza azokarik ezagunenetako bat da, eta ogia, Idiazabal gazta eta taloa erakutsi eta saltzen dira, besteak beste.
2024/02/03 - 13:27
San Blas azoka jendetsua gaur Abadiñon, gastronomia eta kultur egitarau biribil batek lagunduta
Ehun bat ekoizle eta 190 abelburu izan dira azokan. Urtero legez, ez dira falta izan erroskillak, San Blas opilak eta taloak erosteko saltokiak.
2023/02/03 - 10:32
San Blas azoka ospatu dute Abadiñon, 76 ekoizle eta 160 abelbururekin
Jaiegun handia dute gaur Abadiñon. Hiru urteren ostean, normaltasun osoz ospatu ahal izango dute azoka.Milaka lagunen bisita espero dute.
2023/01/25 - 18:12
160 abelburu eta 100 postu baino gehiago Abadiñoko San Blas azokan
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
2022/02/03 - 15:52
Giro ezin hobean itzuli dira sanblasak Abadiñora, covid murrizketekin bada ere
Abadiño sanblasik gabe ezin da ulertu, eta aurten bai, neurri guztiak errespetatuz, itzuli da Bizkaiko feriarik esanguratsuenetakoa.
2022/02/03 - 14:29
Idi batek ihes egin du Abadiñoko San Blas azokan
Idiak tupust egin du gizon batekin eta zauriak eragin dizkio. Azkenean, idia harrapatu eta bere tokira eramatea lortu dute.
2022/02/03 - 10:39
Dena prest Abadiñon San Blas azokarako
Erroskillak eta kordelak izango dira protagonista gaur Abadiñon. Covid egoerara egokituta bada ere, animalia eta jakien azoka berreskuratu du Abadiñok.
2022/02/03 - 07:21
Abadiñok San Blas ospatuko du berriro bere ohiko azoka eta kordelekin
Azoka nekazaritzako eta eskulaneko produktuak saltzera eta ganadua saltzera mugatuko da, kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik gabe.
2021/02/03 - 19:52
Abadiñok ez du San Blas azoka ospatu
Azken mendeetan Abadiñok San Blas feria ospatzen ez duen lehen eguna. Herria gune gorrian dago duela egun batzuetatik, eta ostalaritza itxita dago.
2020/02/03 - 21:42
Abadiñon goizean goizetik festa giroa izan da nagusi
Euskal Herriko hainbat tokitan San Blas eguna ospatu dute gaur. Abadiñon, esaterako, jai giroa ez da falta, eta jakina, erroskilak eta San Blas opilak ere ez.
2019/02/03 - 20:55
Milaka lagun izan dira bisitan Abadiñoko San Blas azokan
Euskal Herriko leku askotan ospatzen den jaieguna da, horietako bat, Abadiñon. Aurten 100 postutik gora izan dira bertan.
2018/02/03 - 15:22
Giro ezin hobea Abadiñoko San Blas azokan, euria eta hotza gorabehera
San Blaseko kordoien eta erroskillen bila joan da jende andana, baita ganadua ikustera ere.
2017/02/03 - 16:11
Inoiz baino jende gehiago bildu da Abadiñoko San Blas Azokan
Abadiñon abeltzaintza eta nekazaritza azoka dute gaur, urtero bezala. Ohiturak dion bezala, San Blaseko opila eta roskillak saldu dira.
2017/01/31 - 18:49
Abadiñoko San Blas azokak 250 abelburu izango ditu
Baserriko produktuen 94 saltoki ere izango dira azokan. Abelburun Trinkete inguruan egongo dira.
2016/02/03 - 19:49
San Blas eguna, azoka eguna Abadiñon
Abadinoko San Blas feriak Euskal Herriko bazter guztietako jendea erakarri du azokara. Euskal Herriko ganadu feriarik inportanteenak 250 abelburu bildu ditu aurten.
2015/02/03 - 22:43
Iaz baino jende gutxiago ibili da eta hori, salmetetan nabaritu da
Otsailak hirugarrena du, eta urteroko legean, Abadiño San Blasetan izan da. Goizean goizetik egon da bertan giroa nahiz eta aurten jende gutxiago ibili den. Horrek, eragin zuzena izan du salmentetan.
2015/02/03 - 16:24
Azoka eta askoz gehiago Abadiñoko sanblasetan
Ehunka lagun, 200 abelburu eta 700 saltoki. Hotzak eta eguraldiaren iragarpen kaskarrak eraginda edo, aurten aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili da.
2014/02/03 - 16:53
Giro bikaina Abadiñon San Blas egunean
Eztarriko mina uxatzeko lepokoek eta erroskilek atontzen dituzte Abadiño inguruan jarritako postuek. Horiez gain, azoka ederra aurkituko dute bertara hurbiltzen direnek.
2013/02/03 - 17:28
San Blas eguna Abadiñon
Baserritar eta abeltzainek produktu onenak jarri dituzte salgai. Abadiñoko San Blaseko azoka Bizkaiko garrantzitsuenetako bat da.
2012/02/03 - 20:22
San Blas azoka tradizionala ospatu dute Abadiñon
Abadiñoko San Blas azokan, 200 animalia baino gehiago eta 100 bat saltoki izan dira.