OTSAILAK 3
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abadiñok San Blas ospatuko du berriro bere ohiko azoka eta kordelekin

Azoka nekazaritzako eta eskulaneko produktuak saltzera eta ganadua saltzera mugatuko da, kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik gabe.
Iragarkia
Abadiño, gaur goizean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Dena prest Abadiñon San Blas azokarako

Gaur, otsailak 3, osteguna, San Blas azoka ospatzen ari dira Abadiñon. Kordelak, erroskillak eta pastelak berriz ere ohiko postuetan daude, eta jendea kalera bota da azokako produktuez eta abeltzainek eramaten dituzten animaliez gozatzeko.

Goizean zehar, jendea hurbiltzen joan da pixkanaka aurten salgai dauden produktuak ikustera, eta giroa pandemiaren aurreko urteen antzekoa bilakatzen ari da berriz ere.

Aurtengoa ez da aurreko urteetakoaren parekoa izango, baina azoka berreskuratu egin da, murriztuta bada ere. Abadiñoko azoka nekazaritzako eta eskulaneko produktuak saltzera eta ganadua saltzera mugatuko da, kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik gabe.

San Blas azoka San Blas azoka

Iaz, pandemiak eraginda, bertan behera geratu zen azoka, eta Abadiñok azken mendeetan lehen aldiz ez zuen San Blas feria ospatu; izan ere, herria gune gorrian zegoen, eta ostalaritza, itxita.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X