Danborrada 2026
2022/04/28 - 16:41
Union Artesanak kalera aterako ditu danborrak larunbatean, 150. urteurrena igaro eta bi urtera
Donostiako elkarte zaharrena da. Beti Alde Xaharrean kokatua eta Donostiako historiari estuki lotua egon da. Pandemiaren amesgaiztoa pasata, larunbatean arratsaldeko 05:30ean Alde Zaharra girotuko dute hiru bat orduz.
2022/04/27 - 16:48
San Prudentzioko danborrada zuzenduko duen lehen emakumea izango da Leire Betolaza
Musika irakaslea eta abesbatza zuzendaria den gasteiztar hau duela hiru urte izendatu zuten kargurako, baina aurten estreinatuko da.
2022/01/20 - 19:36
Donostiak festaren zati txiki bat berreskuratu du bi urte geroago
Oraingoan bakarrik umeen eskutik, nahiz eta guztiek ezin parte hartu. 2023an jaia bere osotasunean disfrutatzea espero dute donostiarrek.
2022/01/20 - 18:07
2022ko Haurren danborrada
Haur danborrada atipiko batek danbor hotsak jo ditu Donostian. Haurren danborrada hiriko bost auzotan banatu da.
2022/01/20 - 15:48
Jakintza ikastolan kantineren artean bi mutil izan dituzte lehen aldiz
Lehen aldiz, kantineren artean, normalean emakumeei egokitu zaien paperean, 2 mutil izan dira Donostiako Jakintza ikastolako danborradan.
2022/01/20 - 15:39
Haur danborradari esker Sarriegiren doinuak entzun dira Donostiako kaleetan
Guztira ia 3.000 haurrek hartu dute parte gaurko danborradan. 26 ikastetxe guztira. Bidebieta, Antigua, Gros, Amara-Loiolako Erribera eta Erdialdean antolatutako ibilbideetan zehar desfilatu dute. Guztiak musukoa jantzita, baina pozik.
2022/01/20 - 13:15
Haurren danborradek Donostiako kaleak alaitu dituzte
Ia hiru mila haur, Donostiako 26 ikastetxetako 30 konpainiatan banatuta, San Sebastian eguneko haur danborrada sinbolikoan parte hartzen ari dira.
2022/01/20 - 12:41
Donostiako Udal Txistulari Bandak ''San Sebastian Martxa'' jo du Konstituzio plazan
Donostiako Udal Bandako txistulariek Raimundo Sarriegiren "San Sebastian Martxa" jo dute Konstituzio plazan.
2022/01/20 - 11:54
Danbor hotsak Madrilera iritsi dira
Madrilen bizi diren donostiarrek afari batekin eta danborra joaz ospatu dute San Sebastian eguna (Alvaro Gonzalez del Castilloren irudiak).
2022/01/20 - 09:42
Dozenaka lagunek San Sebastian egunaren hasiera ospatu dute gauerdian
Festa hasiera ofizialik izan ez den arren, dozenaka lagun bildu dira bart Donostiako Konstituzio plazan Gipuzkoako hiriburuko egun handia ospatzeko.
2022/01/20 - 09:32
Eneko Goia: "Realzale eta donostiar bezala lotsatu egiten nau horrelako gauzak ikusteak; gaitzesgarria da"
Donostiako alkateak San Sebastian bezpera nahiko lasaia izan dela esan du: "Jendea ibili da. Hori posible da egungo mugekin, baina, oro har, lasai joan da gaua San Sebastian bezpera izateko. Gaur euri gutxi egingo duenez, haur danborradak egingo direla esan du, eta batera behintzat joango dela.
2022/01/20 - 09:26
Eneko Goia: "Realzale eta donostiar bezala lotsatu egiten nau, benetan gaitzesgarriak diren portaerak dira"
Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidaren atarian, Anoeta kanpoaldean izandako istiluak gaitzetsi ditu Donostiako alkateak. Horrez gain, San Sebastian bezpera lasaia izan dela nabarmendu du.
2022/01/20 - 07:29
San Sebastian eguneko ospakizunak bertan behera geldituta, gaua lasaia izan da Donostian eta Azpeitian
Gauerdian Donostiako Konstituzio plazan bildutakoek 'San Sebastian martxa' abestu dute, modu inprobisatuan, baina ez da aparteko gorabeherarik izan. Donostian, haurren danborrada izango da eguneko ekitaldi bakarra, bost auzotan banatuta.
2022/01/20 - 00:05
2022ko haur danborrada: 3.000 umek desfilatuko dute Donostiako bost auzotan barrena
Pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz, Donostiako bost gunetan (Boulevard, Amara, Antiguo, Bidebieta eta Gros) egingo dituzte desfileak, jende pilaketak saihesteko. Haur danborradak 12:00etan hasiko dira.
2022/01/19 - 22:02
Festa girorik ez San Sebastian bezperan
Danborrada faltan, giro goibela dago hirian; jende gutxi kalean eta talde-afaririk apenas. Aurten ere, Gaztelubidekoek ezin izango diote Konstituzio plazan festari hasiera eman.
2022/01/19 - 21:49
Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dituzte Victoria Eugenia antzokian
Urrezko Danborra Esther Ferrer artista donostiarrari igandean Parisen eman zion alkateak. Hiriagatik egindakoagatik Hiritar Merezimenduaren bost domina banatu dituzte.
2022/01/19 - 21:49
Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak eman ditu
Victoria Eugenia Antzokian egin dute dominak entregatzeko ekitaldian. Urrezko Danborra joan den igandean jaso zuen Esther Ferrer artistak Parisen eta gaurko sari-banaketan une horretako bideo bat emititu dute.
2022/01/19 - 15:32
Giro gutxi Donostian San Sebastian bezperan
Festa giro gutxi Donostiako kaleetan San Sebastian bezperan. Dendetan eta etxeetako balkoi batzuetan ipinitako banderek eta kolore zuri urdinek gogoratzen dute zer egun den. Hiritar gehienek etxean, afari goxo batekin ospatuko dutela esan digute.
2022/01/19 - 12:16
Festa giro gutxi Donostiako kaleetan, San Sebastian bezperan
Hala ere, egun handiak ospakizunak izango ditu, hala nola Haur Danborrada. Bestalde, jai bezpera honetan Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako partida Reale Arenan.
2022/01/18 - 16:15
Bost haur danborrada izango dira San Sebastian egunean
Donostiako Udalak San Sebastian egunaren bueltako jarduerak aletu ditu gaur, ostiralarekin, kazetarien aurrean. 3.000 umek hartuko dute parte bost haur danborradatan, "neurri zorrotzekin eta ibilbide oso-oso mugatuan".