Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak eman ditu
Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldia egin du arratsalde honetan Victoria Eugenia Antzokian.
2022ko Urrezko Danborra joan den igandean jaso zuen Esther Ferrer artistak, Parisen, eta gaurko sari-banaketan une horretako bideo bat emititu dute.
Ferrerrek ezin izan du Donostiara etorri, pandemia dela eta, medikuek hala aholkatu diotelako. Hala, igandean Eneko Goia alkatea eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendaria Pariseraino joan ziren, Ferrerri Urrezko Danborra eskura emateko.
Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak, Bidegin elkarteak, Jose Maria Leclercq historiarlariak, Kresala Zineklubak eta Zurriola Antzerki Eskolak jaso dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.
Ekitaldian, Eneko Goiak adierazi du "San Sebastian Eguna itzuliko" dela eta ostegun honetako haurren danborradak "itxaropenaren sinbolo" bilakatuko direla erantsi du; izan ere, "aurten, iaz baino pixka bat hobeto gaude, eta datorren urtean, aurten baino askoz hobeto egongo garela espero dugu".
"Horixe da donostiarrei helarazi nahi diegun mezua. San Sebastian Eguna berandu baino lehen itzuliko da, murrizketarik gabe, danborradek kaleak beteta eta jendea pozik eta festaz betiko moduan gozatzen", gaineratu du Goiak.
Zure interesekoa izan daiteke
75 urtetik gorakoen erdiak baino gehiagok antsietatea edo estresa du, baina hazkunde handiena gazteengan eman da
Ondoez psikologikoa ez da berdin azaltzen gizarteko sektore guztietan. Emakumeei gehiago eragiteaz gain, adina ere faktore garrantzitsua da: 75 urtetik gorako herritarren % 57,1ek pairatzen ditu sintomak, baina gazteenak dira (15-24 urte) pandemiaren ondoren osasun mentalaren narriadura gehien nozitu dutenak.
Psikiatriako kontsultak bikoiztu egin dira bost urtean
Euskadik 58.100 paziente zituen psikiatria kontsultetan 2019an. 2024an zenbakia ia bikoitza zen: 109.400. Aldi berean, osasun mentalarekin lotutako laneko bajak ere etengabe hazten ari dira, eta 16-25 urteko gazteen artean, esate baterako, sei aldiz handitu dira 2016tik.
Osasun mentalaren inguruko kontzientzia gero eta handiagoa da euskal gizartean
Azken urteetan handitu egin da ondoez psikologikoren bat pairatzen dutela eta laguntza behar dutela adierazten duten EAEko biztanleen kopurua; 2018an % 13 izatetik 2023an % 22,4 izatera igaro da. Duela ez asko, gaitz horiek ezkutatu egiten ziren, orain publikoki aitortzen hasi gara, baita konponbidea bilatzen ere.
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela esatean.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.