Danborrada 2026
2020/01/20 - 18:03
Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek Urrezko Danborra jaso dute
Sariarekin hunkituta, kirolariek nabarmendu dute bi taldeak "berdintasun- eta gainditze-balioen ordezkariak" direla.
2020/01/20 - 15:09
Danbor hotsak, gau eta egun Donostiako txoko guztietan
Donostiarren egunik handienari bi zuzendarik eman zioten atzo hasiera lehendabizikoz. Gaztelubideko danbor nagusiari, Union Artesanakoa elkartu zitzaion, elkarte horrek 150 urte egin dituelako.
2020/01/20 - 14:57
Duela 40 urte desfilean emakumeak sartu zituen lehen konpainia Kresala izan zen
Lourdes Irastorza eta Maribi Alonso duela 40 urteko danborrada hartan atera ziren. Kontatu digutenez txistuak entzun zituzten, baina baita txalo ugari ere.
2020/01/20 - 14:22
Realeko hockey eta futbol taldeetako neskek Urrezko Danborra jaso dute
Realeko hockey eta futbol taldeetako kapitainek Urrezko Danborra jaso dute Eneko Goia alkatearen eskutik.
2020/01/20 - 13:16
4.800 haur baino gehiago irten dira kalera haurren danborradan
Aitor Ikastolako Malena Cornagok irakurri du haru danbodarrari hasiera ematen dion hitzaldia, udaletxeko balkoitik.
2020/01/20 - 11:03
Lakuntzak bere danborradaren 30. urteurrena ospatuko du
Nafarroako Lakuntza herriko Pertza elkartea 1990ean hasi zen danborrada antolatzen.
2020/01/20 - 09:28
Danbor hotsak nagusi, Azpeitian
Azpeitiko bizilagunentzat ere oso garrantzitsua da San Sebastian eguna. 30 konpainiak parte hartuko dute aurtengo danborradan.
2020/01/20 - 01:40
Gaztelubidek eta Union Artesanak festari hasiera eman diote Donostiako Martxarekin
Union Artesana elkartearen 150. urteurrena dela eta, danborrada horretako Danbor Nagusia den Aitor Oyarzabalek Donostiako Martxa zuzendu du, Gaztelubideko Danbor Nagusiarekin batera.
2020/01/20 - 01:02
Danbor-hotsak Donostia hartu du, hotzari aurre eginez
Dagoeneko danborradez gozatzen ari da Donostia, baina banderaren igoerak eta 'San Sebastian martxa'k abiatu dute festa handia.
2020/01/19 - 15:53
Donostiak hiritar merezimenduak aitortu ditu bere egun handiaren atarian
Jesus Rubio Raymond, Itziar Mintegui, Why Not Fundazioa, Naizen Elkartea eta Bikarte Kultura saritu dituzte aurten.
2020/01/19 - 09:00
Has dadila jaia!
Donostiak eta Azpeitiak, eta Nafarroako Tafallak eta Lakuntzak San Sebastian eguna ospatzen dute danborrei eraginez.
2020/01/17 - 20:34
Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte San Sebastian egunean
Damborradan zehar garraio publikoaren zerbitzua hemen kontsultatu.
2020/01/17 - 17:24
San Sebastian egunean garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiak
Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean ari dira, astelehen honetako jaia normaltasunez garatuko dela bermatzeko. Helburua herritar guztiek ondo pasatu ahal izatea da.
2020/01/17 - 16:07
Alkateak makila eman dio Haur Danborradako danbor nagusiari
Donostian kalera aterako diren 9.000 haur danbor-jotzaileen ordezkariak Victoria Eugenia antzokian bildu dira gaur goizean.
2020/01/17 - 14:08
Danborradan, hotz eta ateri
Maximoak 7 ºC-koak eta minimoak 2 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta pare bat gradu baxuagoak Azpeitian. Gainera, ipar-ekialdeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du.
2020/01/16 - 14:04
Trafiko aldaketak egongo dira Donostian astelehenean, San Sebastian eguna dela eta
Donostiako Udalak garraio publikoaren zerbitzua indartu du, eta egun horretan autobusa erabiltzea gomendatu die herritarrei, Haur Danborradaren ibilbideak hainbat gorabehera eragingo baititu.
2020/01/15 - 16:41
151 danborradak donostiarrak hunkituko dituzte astelehenean, San Sebastian egunean
Horietako bost berriak dira. Guztira, 19.000 lagunek hartuko dute parte, Gipuzkoako hiriburuko festa handian.
2020/01/15 - 16:02
Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian eguneko ospakizunerako
Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara lineatan.
2020/01/15 - 15:21
Union Artesanaren 150. urteurrena ospatzeko bandera berezia egin diete
Aurtengo San Sebastian eguna berezia izango da Union Artesana elkartearentzat. 150 urte bete ditu eta elkarteko Danbor Nagusiak bandera igoera eta jaitsiera zuzenduko ditu.
2020/01/14 - 17:47
8.800 ume baino gehiago ibiliko dira Easo Ederrik gabeko lehen Haur Danborradan
Aitor Ikastolak erabaki du Easo Ederrik ez egotea aurten; izan ere, ikastetxe horri egokitu zaio aukeratzea 2020ko Danborradako pertsonaiak. Herritarrak emango du hitzaldia, Udaletxetik.