San Sebastian eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Danborradan, hotz eta ateri

Maximoak 7 ºC-koak eta minimoak 2 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta pare bat gradu baxuagoak Azpeitian. Gainera, ipar-ekialdeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du.
2017ko danborradaren une bat.
Astelehen goizaldea eta goiza oso hotza izango da. Artxiboko argazkia: EFE

Danborradan ohikoak dira eskularru zuriak eta zapiak eta kapelak. Aurten inoiz baino aproposagoak izango dira osagarriok, San Sebastian eguna hotz-hotza izango baita. Hala iragarri du ETBko meteorologia zerbitzuak. Horren arabera, termometroek ez dute 10 ºC-ko langa gaindituko, eta hotzenak 0-2 ºC artean ibiliko dira. Hori bai, ateri eutsiko dio.

Asteburuko negu giroak segida izango du, horrenbestez, Donostiako patroiaren egunean. Zerua hodeitu egingo da, baina ez du ondoriorik ekarriko goizaldean eta egunean zehar. Hotza izango da eguneko protagonista. Tenperatura maximoak 7 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta 5-6 ºC-koak Azpeitian. Minimoei dagokienez, 2 ºC-koak izango dira Gipuzkoako hiriburuan, eta 0-1 ºC bitartekoak, Azpeitian.

Haizeak bizi joko du ipar-ekialdetik, eta hotz sentsazioa areagotuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X