Sare Sozialak
2021/01/12 - 11:25
Twitter, Parler eta adierazpen askatasunaren marra gorriak
Interneteko enpresa erraldoiek adierazpen askatasuna mugatzeko duten botereaz aritu gara "Faktoria"n, Twitterrek eta Facebookek Donald Trumpen kontuak ezabatu eta Parler sare soziala itxi berritan.
2021/01/09 - 18:59
Kontua behin betiko itxi dio Twitter sare sozialak Trumpi
Bestalde, Instagramek eta Facebookek debekua gutxienez Trumpen agintaldia bukatu arte luzatu dute. Bera eta bere boto-emaileak “isilaraztea” leporatu dio Trumpek Twitterri.
2021/01/07 - 14:49
Facebookekin datuak konpartitzea beharrezkoa izango da WhatsApp erabiltzeko
Erabiltzaileek baldintza hori onartu beharko dute otsailaren 8tik aurrera zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izateko, sare sozialak baldintza eta pribatutasun politikan egindako aldaketen arabera.
2021/01/07 - 10:09
Facebookek, Instagramek eta Twitterrek Trumpen kontuak blokeatu dituzte
Ia aurrekaririk gabeko ekimen batean, sare sozial horiek AEBko presidentearen kontuak blokeatu dituzte hainbat orduz. Trumpen jarraitzaileak Kapitolioa hartzeko saiakeraren ostean etorri da erabakia.
2021/01/05 - 12:31
WhatsApp Web webguneak gailu anitzeko funtzioa probatuko du beta bertsio batean
Gailu anitzeko funtzioari esker, erabiltzaileek kontu bera erabili ahal izango dute hainbat gailutan, baita mugikor nagusiak Interneterako konexiorik ez duenean edo itzalita dagoenean ere.
2020/12/30 - 20:05
Donostian hil den ertzainaren aurkako mezuak salatuko ditu Eusko Jaurlaritzak
ErNE sindikatuak ere auzi horretan aurkezteko asmoa du, eta ziurtatu du ez duela onartuko horrelako mezuak zabaltzea, Ertzaintzako agenteen aurkako gorroto-delituak direlako.
2020/12/19 - 23:20
Olafur Eliassonen erakusketa arrakasta handia izaten ari da sare sozialeei esker
Beste erakusketa askok ez bezala, Olafur Eliassonenak artelanekin edo artelanei argazkiak ateratzeko aukera eskaintzen du. Modu honetan, gazte jendez bete dira museoko aretoak azken aldian.
2020/11/29 - 14:52
Pornografia egiteko Gipuzkoako eta Arabako adingabeak erakartzen zituen sare batek
Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru gizoni eginbideak ireki dizkie Ertzaintzak. Orain arte lau biktima, guztiak adingabeak, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak, aurkitu dituzte.
2020/11/21 - 17:15
Jendea ezagutzeko plataforma digitalen erabiltzaile kopurua nabarmen hazi da
COVID-19aren ondorioz, harreman sozialak murriztu egin dira, eta jende berria ezagutzeko aukerak geroz eta gutxiago daude. Hori dela eta, online bidezko harremanek gora egin dute.
2020/11/12 - 14:51
Sare sozialak gehiago erabiltzen dira emakumeen eta nesken salerosketarako
Emakumeak eta neskak dira, oraindik ere, salerosketaren biktima nagusiak munduan. Gehienbat, trafikatzaileek biktimak erakartzen dituzte, gero sexualki esplotatzeko.
2020/11/12 - 10:38
YouTube ordu batzuez etenda egon da mundu osoan
Googlen bideo plataformak konexio arazoak izan ditu goizaldean, baina konpondu ditu dagoeneko.
2020/11/11 - 09:36
Libreconek pandemiako erronkei aurre egiteko irtenbide teknologikoak jorratuko ditu
Kongresua online egingo dute, eta telelanean, hezkuntzan, zibersegurtasunean, industrian eta Administrazio Publikoan sortutako erronkei heltzeko asmoz, lan egiteko modu berriak ezagutaraziko ditu.
2020/10/23 - 14:33
Ez gaituzte fumigatzen, hegazkinen lorratzak lurrun-kondentsazioa besterik ez dira
Hegazkinek uzten dituzten lorratzen gainean hainbat zurrumurru zabaldu dira sareetan. Zenbait erabiltzailek herritarrak fumigatzeko eta hodei hauen bidez klima aldatzeko helburuak salatu dituzte.
2020/10/15 - 12:50
Bideo sexual faltsuak zabaltzearekin iruzurra egiten ari direla ohartarazi dute
Gaizkileek mehatxu egiteko erabiltzen duten materiala izan ez arren, bitcoin kriptomoneta erabiliz kopuru jakin bat ordaintzeko eskatzen diote biktimari.
2020/10/14 - 22:22
Enrich eta Lunaren biktima asebeteta, bideorako baimenik ez zuela eman frogatu delako
Enrichek eta Lunak bi urteko kartzela-zigor eskaerari aurre egingo diote, akusazioen hasierako eskaera baino hiru urte gutxiagori, damua erakutsi eta grabatu zutenari kalte-ordaina eman ziotelako.
2020/10/14 - 10:32
Enrich eta Luna futbolariak epaituko dituzte gaur, bideo sexual bat zabaltzeagatik
Fiskaltzak eta akusazioak bost urteko kartzela-zigorra eskatu dute Enrich eta Lunarentzat. Inputatuei egozten zaizkien gertakariak intimitaterako eskubidearen aurkako delituak izan daitezke.
2020/10/09 - 13:17
Mikel Arana: "Jokoan publizitatea egiteko modua guztiz aldatuko da lege berriarekin"
Espainiako Gobernuko Joko Antolaketarako zuzendariak ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan azaldu duenez, ongietorri bonoak debekatuko dira, gazteei jokoan hasteko "zailtasunak jartzeko".
2020/10/06 - 17:32
2023an Bizkaiak banda zabal azkarra izango du lurralde osoan
Landa-eremuetako eta periferikoetako 7.600 etxebizitza baino gehiagotara eramango ditu gutxienez 300 mega simetrikoko abiadurako Internet konexioak.
2020/09/28 - 14:07
Bizkaiak banda zabala lurralde osora eramateko deialdia onartuko du bihar
10 milioi euroko zuzkidurarekin, azken belaunaldiko sarea "Bizkaiko txoko guztietara, bereziki landa-eremuetara" hedatzea bultzatuko du foru erakundeak.
2020/09/26 - 17:15
'Influencer'ak, gazteak kontzientziatzeko bidea
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurrien inguruan kontzientziatzen ari dira influencerrak eta hala eskatu die Espainiako Gobernuak ere. Iban Garcia, Yunimat eta Julen Hernandezekin izan gara.