Sare Sozialak
2019/11/05 - 19:28
Espainiako Gobernuak sare eta orrialde digitalak kontrolatu ahalko ditu
Espainiako Gobernuak legea aldatu du, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan daudenean" komunikazio zerbitzu digitalak bere gain hartzeko.
2019/09/29 - 21:20
Ikerketa ireki diete armak lurrean utzita garagardoak edaten aritu ziren militarrei
Lau haizeetara zabaldu da Vilafranca del Penedes (Bartzelona) herrian hartutako irudia. Gabriel Rufian ERCko diputatua izan da Twitter bidez salaketa egin duenetako bat.
2019/09/20 - 22:17
PPk 359 kontu faltsu zituen Twitterren eta Facebooken bere mezu politikoa zabaltzeko
Pablo Casadoren alderdiko 259 kontu itxi ditu Twitterrek. Bitartean, Facebookek 65 profil itxi ditu, eta Instagramek beste 35.
2019/09/19 - 13:22
Bideo birala: Gazte batek dutxa bat hartu du Labriteko aldapako ur-jauzi baten azpian
Asteazken honetan Iruñean izandako euriteek irudi biral hauek utzi dizkigute, non gazte batek ez du zalantzarik izan eta bainu ederra hartu duen euripean. || Bideoa: WhatsApp
2019/09/16 - 20:54
Hitzorduetako web-orrien erabiltzaileei estortsioa egiten zieten 10 lagun, atxilotuta
Biktima batzuk Euskal Herrikoak dira. Atxilotuek kontaktuen web orri ezagun bat erabiltzen zuten, biktimak "erakartzeko", eta, gerora, estortsioa egiten zieten.
2019/09/15 - 22:45
Anaitasuna eskubaloi taldeak oihukatutako hitzek polemika sortu dute Twitterren
Sare sozialetan polemika handia sortu dute Anaitasuna eskubaloi taldearen 'gerra' oihuek. Alfredo Perdiguero Espainiako Poliziako inspektoreordeak, "Gora Anaita" beharrean, "Gora ETA" diotela uste du.
2019/08/29 - 08:55
Facebookek mugak jarriko dizkio publizitate politikoari
2020ko AEBko presidentetzarako hauteskundeei begira, arauak gogortuko ditu. Iragarki politikoen egileei identifikazioa eskatuko die eta dirua nork jartzen duen azaltzera behartuko ditu.
2019/08/20 - 12:32
Foruzaingoak Iruñeako 16 urteko mutil bat ikertu du 3 adingabe galbideratzea egotzita
Sare sozial baten bidez egiten zien xantaia argazkiak argitaratuko zituela mehatxatuz, 13 eta 14 urteko hiru neskari.
2019/08/10 - 16:15
Andingabeen argazkiak Instagramen partekatzearen arriskuak, adituen hitzetan
Pribatutasun politikak ondo irakurtzea, eta argazkiren bat igotzerakoan, zentzuz jokatzea gomendatzen dute adituek.
2019/08/06 - 14:36
Iruñeko Udaleko Twitter kontua hackeatu dute
"Ustelkeriagatik" egin dute ekintza, txio batean azaldu dutenez. Dagoeneko Twitter kontuko kontrola berreskuratu du Iruñeko Udalak.
2019/07/17 - 22:32
Twitterren gehien erabiltzen duten emotikonoa malkoz bustirik eta barrezka dagoena da
Udazkenean aterako dituzten ‘emoji’ berriak urritasuna duten pertsonak irudikatuko dituzte, hala nola pertsona gorrak, gurpil-aulkitan, eta bastoi batez baliatzen direnak.
2019/07/15 - 15:58
Plataformek 24 orduan ezabatu beharko dituzte gorrotoa zabaltzen dituzten edukiak
Frantziako Gobernuak sareko plataformen erantzunkizuna handitu nahi du zabaltzen dituzten edukien gainean. Horrela, eduki desegokiak 24 orduan ezabatu beharko dituzte.
2019/07/13 - 12:44
4.430 milioi euroko isuna jarri diote Facebooki, datuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Dagoeneko, Mark Zuckerbergek sortutako enpresari AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ezarritako isunik altuena da. Estatu Batuetako Justizia Departamentuak neurri hori berretsi ala ez erabakiko du.
2019/07/11 - 23:13
Twitter sare soziala mundu mailan 'erori' da
Arazoak Europari eta Ameriketako Estatu Batuei eragin die batez ere. Erabiltzaileek "Akats tekniko bat izan da" mezua jaso dute, eta ordubete baino gehiago ezin izan dira sartu.
2019/07/09 - 12:10
Tafallako uholdeen irudi beldurgarriak, Twitterren nagusi
Bart gauean Nafarroako herrian gertatzen ari zen hondamendiaren lekuko bihurtu ziren sare sozialak.
2019/07/03 - 18:45
WhatsAppek, Facebookek eta Instagramek kale egin dute berriz mundu mailan
Sare sozialak Europako eta Amerikako zenbait herrialdetan erori dira, eta irudiak eta bideoak kargatzeko orduan arazoak izan dira.
2019/06/30 - 10:09
Euskaraldiak urrunago iritsi nahi du bigarren edizioan
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hamabost egun iraungo du Euskaraldiaren bigarren edizioak, eta bi lagunen arteko elkarrizketez haratago iristea izango du helburu nagusi.
2019/06/03 - 00:38
Googleren zerbitzuaren zati bat erori egin da AEBko eta Europako toki batzuetan
Youtube, Google Analytics, Snapchat… eta beste zerbitzu batzuk ez dute funtzionatzen AEBko eta Europako hainbat tokitan.
2019/04/30 - 10:22
WhatsApp zerbitzua berrezarri dute Espainiako estatuko hainbat tokitan
Antza denez, Madril, Sevilla eta Valladolid izan dira tokirik kaltetuenak. Konpainiak ez du oraingoz inolako arazoren berri eman.
2019/04/11 - 20:18
Alderdiek datu pertsonalak erabili ahalko dituzte propaganda online bidaltzeko
Alderdiek, esaterako, gure gustu eta gorrotoen arabera, herritar taldeak sailkatu eta horiei moldatutako mezuak bidali ahalko dituzte, abenduan datuen babeserako legea horretarako aldatu baitzen.