Sare Sozialak
2023/04/08 - 19:50
Bilboko Aste Santuko prozesio batean tonua galdutako korneta bat biral bihurtu da
Aste Santuetako prozesioen ohiko solemnitatea hautsi du gaur korneta batek Bilbon, izan ere desafinatzen zeun korneta-jotzaile batek zur eta lur utzi du publikoa, zenbaitek ezin eutsi barreari. Asier Sanchezek grabatutako bideoa.
2023/03/27 - 16:56
Kings Leaguek erakutsi du kirolaz eta espektakuluaz gozateko beste era bat dagoela
Kings League erabat iraultzen ari da kirol-ikuskizunaren protagonistak eta espektakulua bera. Atzo 92.000 lagun elkartu ziren Bartzelonan, Nou Campen. Iraultzaren arrazoiak ulertu nahirik adituengana jo dugu.
2023/03/23 - 15:16
TikToken zuzendari exekutiboak azalpenak emango ditu, estreinakoz, AEBko Kongresuko batzordean
ByteDance enpresak —TikToken sortzailea— erabiltzaileen datuak Txinako Gobernuarekin partekatuko dituen errezeloa dute zenbait herrialdek.
2023/03/18 - 11:20
Frantziako Pasealekuko nartzisoak kentzeko eskatu du PACMAk ''toxikoak'' direlako
Animalien aldeko alderdiak "prebentzio neurriak" hartzeko eskatu dio Udalari, lore horiek "oso toxikoak direlako, eta hortik donostiar ugari paseoan doazelako umeekin eta txakurrekin". Laster, nartzisoak moztuko dituzte, usteltzen ari baitira, eta belarra landatu.
2023/03/15 - 21:53
Emakume Gazteen Federazioak emakumeek Tinderren jasaten duten indarkeriari buruzko txostena argitaratu du
Tinder da Espainiako Estatuan gehien erabiltzen den ligatzeko aplikazioa. Ikerketan 963 emakume erabiltzailek hartu dute parte eta emaitzak beldurgarriak dira.
2023/03/14 - 18:00
Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak beste 10.000 langile kaleratuko dituela iragarri du
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
2023/03/09 - 12:53
TikTok segurtasunerako mehatxu dela ohartarazi du Txekiar Errepublikak
ByteDance enpresa txinatarrak sortu zuen egun hain arrakastatsua den sare soziala.
2023/03/07 - 16:12
Alex Padilla: ''Elon Musk Twitter sare sozialaz aspertzen denean, saldu egingo du''
Astebete baino gutxiagoan Twitterrek mundu mailan izan duen bigarren erorialdiaren ondoren, eta Elon Musken azken adierazpenen ondotik, sare sozial horren etorkizunari buruz galdetu diogu Alex Padilla sare sozialetako adituari.
2023/03/06 - 20:22
Twitter bigarren aldiz erori da astebete eskasean
Sare sozialak konpondutzat jo ditu mundu osoan izan dituen akatsak, argazkiak kargatzeko edo mahaigaineko bertsioa behar bezala ikusteko arazoak ematen hasi eta ordubetera.
2023/03/01 - 13:37
Twitter sare sozialak arazoak ditu mundu mailan, eta argitalpenak ikustea eragozten du
Erabiltzaileak 11:00ak aldera hasi dira arazoak izaten. Tarteka arazoak daude "timeline"ko jarduera kontsultatzeko, eta bilatzaileak ere huts egiten du.
2023/02/23 - 19:55
Europako Batzordeak eta Kontseiluak debekatu egin diete langileei TikTok instalatzea
Debekua eragin duen eraso zehatzen bat izan ote den argitzea saihestu du Europako Batzordearen bozeramaileak. TikTok elkartearen ustez, berriz, erabakia "oker dago eta kontzeptu okerretan oinarritzen da".
2023/02/23 - 19:49
Fidagarria al da TikTok? Igor Unanue, zibersegurtasun aditua: ''Nik ez nituzke erabiliko app horiek''
Europar Batasunak TikTok instalatzea debekatu die bere langileei. Horregatik, aplikazio horri buruz hitz egin dugu Igor Unanue S21Sec zibersegurtasun enpresako sortzailearekin. Benetan arriskutsua al da?
2023/02/08 - 15:55
13 eta 17 urte bitarteko euskal gazteen erdiek baino gehiagok ikusi dituzte eduki pornografikoak
Euskadin haurrek oso erraz kontsumi dezakete eduki pornografikoa internet bidez. Mugikor batetik adibidez, webgune batera sartu eta 18 urtetik gorakoentzat dela esaten bada ere, klik egin eta eskura dago edukia edonorentzat.
2023/02/08 - 15:49
Pornografia webguneek benetan egiaztatu beharko dute Frantzian euren erabiltzaileak adinez helduak direla
Saltzen dituen aparatu elektroniko guztietan guraso-kontrola inposatuko duen munduko lehen estatua izango da Frantzia, eta pornografia eskaintzen duten webguneei erabiltzaileak benetan adinez nagusiak direla frogatzea exijituko die gobernuak.
2023/01/31 - 16:27
86.000 jarraitzaile ditu Tik Token Irati Etxandi mekanikariak
Administrazioa ikasi ondoren familiako tailerrean kontuak eramaten hasi bazen ere, autoak konpontzea nahiago duela konturatu zen laster, eta horretan trebatu da.
2023/01/26 - 23:12
Mezu iraingarriak zabaldu zituen kontuaren atzean Badiola ezkutatzen zela adierazi du Ertzaintzako perituak
Defentsak akusatua absolbitzeko eskatu du. Fiskalak, ordea, kalumniengatik, irainengatik eta osotasun moralaren aurkako delituagatik eskatu du zigorra.
2023/01/26 - 14:46
EAEko gazteriaren ia % 70ek euren iragan digital guztia ezabatu nahiko lukete
18-30 urteko 1.000 bat pertsonari egindako inkestaren arabera, gehiengo zabal batek izua dio deskonektatzeari eta % 60k aitortu du, bizitza digitala tarteko, egunero neke mentala/fisikoa edo antsietatea sentitzen duela.
2023/01/25 - 20:35
'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldia, irudietan
EITBk Review formatu berritzailea estreinatuko du hilabete honetan. Asier Sánchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du.
2023/01/25 - 11:23
Microsoftek izandako etenaldiak arazoak eragin ditu Outlooken, Teamsen eta beste zenbait zerbitzutan
Konpainiak jakitera eman duenez, sarean izandako arazoa ikertzen ari dira goizean goizetik. Microsoftek, baina, ez du zehaztu zenbat erabiltzailerengan izan duen eragina etenaldiak.
2023/01/24 - 15:25
Sare sozialen ustezko anonimotasunak ez du inpunitatea bermatzen
Twitter, askotan, irain putzu beltza izan arren, inpunitatea ez dago bermatuta anonimotasunean ezkutatuta ere. Espainiar Estatuan azaroan izan zen lehen kondena "fake news"ak partekatzeagatik.