Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- CIRCOM Regional biltzarra Donostian: EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egingo da Donostian. 'We Talk, We Listen, We Share' izenburupean, kazetaritza eta transformazio digitala jorratuko dituzte, besteak beste.
- Larrialdi klimatikoa: Zientziak lehen aldiz finkatu ditu ingurumenaren narriadurak gainditu behar ez lituzkeen segurtasun eta justizia mugak. Era berean, ondorioztatu du marra gorri horietako asko dagoeneko gurutzatu direla eta giza ongizatean eragina izango duten ondorio asko saihestezinak direla.
- Hondartza denboraldiaren hasiera: Bizkaia osoko eta Donostiako hondartzetan gaur abiatuko da hondartza denboraldia. Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean, eta Arabako urtegietan, 17an.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak