Sare Sozialak
2023/07/02 - 18:55
Twitterren egunean ikus daitezkeen argitalpen kopurua mugatu du Elon Muskek
Elon Musk handikiak txioen irakurketari eguneroko mugak ezartzeko hartu duen erabakiak ezinegona eta polemika eragin du sare soziala denbora-pasarako zein lanerako erabiltzen baitute txiolarien artean,. Ezintasuna, ziurgabetasuna eta etsipena nabariak dira haietako askorengan.
2023/07/02 - 11:19
Egiaztatu gabeko Twitter kontuek egunean 1.000 txio bakarrik irakurri ahalko dute
Egiaztatu gabeko kontu berriek, berriz, 500 txioko muga izango dute. Elon Musk Twitterreko jabearen hitzetan, "sistemaren muturreko manipulazioa eta datuen ateratzea" saihestea da neurri horren helburua.
2023/06/01 - 09:48
Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/01 - 07:00
Adin muga al dago sare sozialetan aritzeko?
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
2023/05/29 - 12:53
Twitter EBko desinformazioaren arloko jardunbide egokien kodetik atera da
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.
2023/05/22 - 14:27
Irlandak EBko isunik handiena ezarri dio Metari Facebooken pribatutasuna urratzeagatik
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
2023/05/19 - 13:10
Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, 12 urteko neskato bati sexu-irudiak bidaltzeko iruzur egiteagatik
Atxilotuak 45 urte ditu, eta aurrekariak ditu ‘grooming’ delakoagatik. Ikerketa Malagan hasi zen, biktima bertan bizi baita.
2023/05/12 - 00:42
Elon Muskek Twitterrerako zuzendari exekutibo berria kontratatu du
Enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du, behin Linda Yaccarino zuzendari berria bere eginkizunetan hasten denean.
2023/04/30 - 16:38
Botticelliren Venus influencer birtual bihurtu dute, Italiara turismoa erakartzeko asmoz
Italiako turismo kanpaina berria polemika sortzen ari da. Botticelliren Venus famatua influencer bihurtu dute, turista kopurua handitzen saiatzeko. Helburu nagusia bete dute, jendeak Italiari buruz hitz egitea; askoren iritziz, ez oso modu positiboan.
2023/04/29 - 17:07
Aguraingo dantza eskola bat birala egin da TikToken
Dardara taldeak Eusko Legebiltzarrean egindako erakustaldiak sarea astindu zuen. Milioika ikustaldi izan dituzte. TikTok dantza egiten ikasteko tresna bihurtu da.
2023/04/21 - 21:13
Francisco aita santua, Bill Gates eta Cristiano Ronaldo, Twitterren marka urdina galdu dutenen artean
Ostegun honetan, sare sozialak etiketa urdina kendu die Twitter Blue erabiltzeko hileko 8 dolarrak ordaintzeari uko egin dioten kontu guztiei.
2023/04/17 - 13:45
AEBko Gobernuak Twitterreko mezu pribatuetarako sarbidea zuen, Elon Musken arabera
Telebista kate bati eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, txundituta gelditu zen Gobernuko agentziek plataformako mezuak irakurtzeko duten gaitasunarekin.
2023/04/17 - 13:19
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian haur pornografia edukitzeagatik eta trukatzeagatik
Atxilotuetako batek 10.000 artxibo pedofilo baino gehiago zituen. Atxilotuak aske daude, epaiketaren zain.
2023/04/08 - 22:53
Zamariaingo arroka, sare sozialetan horren ondo ematen duen harrizko behatokia, eta bere A eta B aldeak
Nafarroan, Irati basoaren magaletako batean kanpora egiten duen arroka. Naturak berak zizelkatu duen harrizko behatokia izatez, izenez Zamariain. Azken aldian erakargarri bihurtu den tokia da argazkiak atera eta sare sozialetan zintzilikatzeko.
2023/04/08 - 19:50
Bilboko Aste Santuko prozesio batean tonua galdutako korneta bat biral bihurtu da
Aste Santuetako prozesioen ohiko solemnitatea hautsi du gaur korneta batek Bilbon, izan ere desafinatzen zeun korneta-jotzaile batek zur eta lur utzi du publikoa, zenbaitek ezin eutsi barreari. Asier Sanchezek grabatutako bideoa.
2023/03/27 - 16:56
Kings Leaguek erakutsi du kirolaz eta espektakuluaz gozateko beste era bat dagoela
Kings League erabat iraultzen ari da kirol-ikuskizunaren protagonistak eta espektakulua bera. Atzo 92.000 lagun elkartu ziren Bartzelonan, Nou Campen. Iraultzaren arrazoiak ulertu nahirik adituengana jo dugu.
2023/03/23 - 15:16
TikToken zuzendari exekutiboak azalpenak emango ditu, estreinakoz, AEBko Kongresuko batzordean
ByteDance enpresak —TikToken sortzailea— erabiltzaileen datuak Txinako Gobernuarekin partekatuko dituen errezeloa dute zenbait herrialdek.
2023/03/18 - 11:20
Frantziako Pasealekuko nartzisoak kentzeko eskatu du PACMAk ''toxikoak'' direlako
Animalien aldeko alderdiak "prebentzio neurriak" hartzeko eskatu dio Udalari, lore horiek "oso toxikoak direlako, eta hortik donostiar ugari paseoan doazelako umeekin eta txakurrekin". Laster, nartzisoak moztuko dituzte, usteltzen ari baitira, eta belarra landatu.
2023/03/15 - 21:53
Emakume Gazteen Federazioak emakumeek Tinderren jasaten duten indarkeriari buruzko txostena argitaratu du
Tinder da Espainiako Estatuan gehien erabiltzen den ligatzeko aplikazioa. Ikerketan 963 emakume erabiltzailek hartu dute parte eta emaitzak beldurgarriak dira.
2023/03/14 - 18:00
Facebook, Instagram eta WhatsAppen jabeak beste 10.000 langile kaleratuko dituela iragarri du
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.