Javier Dieguez (Cyberzaintza): "Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien"
Javier Dieguez Cyberzaintza ziber-delituen aurkako euskal agentziaren zuzendari nagusiak azaldu du "oso azkar" hazi dela delitu mota horren kopurua, eta bereziki "norbanakoei eragiten dietenak" ugaritu direla, enpresetatik eta erakundeetatik harago.
2017tik Zibersegurtasunaren topaguneko zuzendari izan ostean Cyberzaintzaren zuzendari nagusi izendatu berria dena gustura agertu da, Radio Euskadiko Boulevarden egindako elkarrizketa batean, agentziak EAEko "hiru maila instituzionalak" barne hartzen dituelako: Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak.
Euskadin salatzen diren delituen laurdenak teknologia berrien bitartez gauzatzen direla kontuan izanda ere, Dieguezek azpimarratu du agentzia ez dela "elementu polizial bat", gai jakin batzuetarako tartean ertzainen bat ere egongo den arren.
"Ziberkrimenak negozioa dira, jarduera ekonomikodun sektore bat dira, gaitasun handiko enpresekin", gaineratu Dieguezek, eta gehitu du software maltzurra zabaltzen egiten dutela lan, segurtasunean zuloak aurkitu ostean kalte egiten hasten diren programekin.
"Mehatxu" horren aurrean, Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak herritarrei eskatu die kontzientziazio kanpainak jarraitzea, eta teknologia berrien eta sare sozialen erabileran heztea.
Azkenik, adimen artifizialari dagokionez, esan du "energia nuklearra bezalakoa" dela, "minbizia sendatzeko balio dezakeen arren, planeta suntsitzeko ere balio dezakeelako".
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian