Saudi Arabia
2021/02/27 - 00:04
Saudi Arabiako printze oinordekoak agindu zuen Khashoggiren hilketa, AEBren arabera
Saudi Arabiako Gobernuak errefusatu egin du "erabat" AEBko inteligentzia zerbitzuek kaleratutako txostena.
2021/01/28 - 14:08
Trumpek hasitako armen salmenta geldiarazi du Bidenek
Administrazio berriaren asmoa da salerosketa horiek helburu estrategiko berrietara moldatzen ote diren ebaluatzea .
2021/01/10 - 16:37
Saudi Arabiak blokeoa altxatu dio Qatarri
Trumpen garaia amaitzear dagoela, lehen mugimendu garrantzitsua ikusi da Ekialde Hurbilean. Bere aliatu arabiar nagusiak, Saudi Arabiak, blokeoa altxatu dio Qatarri eta adiskidetze prozesua martxan j
2020/11/22 - 00:33
G20 goi-bilera martxan dago Saudi Arabian eta koronabirusa da gai nagusia
Munduko 20 ekonomia indartsuenen buruzagiek estrategia bateratua aurkitu nahi dute pandemiaren eragina gainditzeko. Lehentasuna, txertoa mundu osora heltzea dela esan du Saudi Arabiako erregeak.
2020/11/11 - 15:14
Hainbat zauritu Yedan, Europako diplomazia zegoen ekitaldi baten aurkako erasoan
Granada bat jaurti dute Lehen Mundu Gerraren armistizioa gogoratzeko ekitaldi bat egiten ari zen hilerri baten kontra.
2020/08/23 - 12:59
Koronabirusak 23 milioi kutsatze eta 800.000 heriotzaren langa igaro du
Azken 24 orduetan bakarrik 258.000 kasu berri atzeman dira, eta gaixotasuna gainditu duten pertsonen kopurua 14,9 milioi pertsonara heldu da.
2020/06/16 - 21:56
Kongresuak Juan Carlos I.a ikertzea galarazi dute PSOEk, PPk eta Voxek
Fiskaltzak, berriz, ikerketa bat abiatu berri du Mekan abiadura handiko trena eraikitzeko kontratuagatik Saudi Arabiak legez kanpoko komisioak ordaindu zizkion argitzeko.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/03/09 - 10:25
Espainiako Burtsak % 8 galdu du, petrolio gordinaren prezioaren beherakadak lagunduta
Gainera, petrolio gordinaren prezioa ia % 30 jaitsi da, Saudi Arabiaren eta Errusiaren arteko prezio-gerra dela eta.
2020/02/09 - 14:40
Saudi Arabiako arma-zamaontzia Bilbon porturatzearen aurka protesta egin dute
Amnistia Internazionalak, Greenpeacek, Oxfam Intermonek, Kem-Mocek eta Ongi Etorri Errefuxiatuakek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan.
2019/12/23 - 19:50
Heriotza zigorra ezarri diete bost laguni, Khashoggi kazetariaren hilketa dela eta
Halaber, Mohamed bin Salman printzearen aholkularia, erantzukizun guztietatik libre utzi dute, ez delako bere aurkako frogarik aurkeztu.
2019/10/02 - 16:37
Urtebete igaro da agente saudiek Jamal Khashoggi kazetaria hil zutenetik
Gaur lagunek, senideek eta nazioarteko erakundeetako ordezkariek kazetaria gogoratu dute Istanbulen, bizia kendu zioten Saudi Arabiako kontsulatuaren aurrean.
2019/09/19 - 20:24
Ben Ali Tunisiako presidente ohia hil da, erbestean
Saudi Arabian zegoen 2011n bere postutik kendu zutenetik, 20 urte baino gehiago agintean egon ostean.
2019/09/19 - 10:37
Saudi Arabiak Iran seinalatu du
Riad eta Washington hain seguru badaude erasoa Iranek egin zuela, zergatik ez diote beste eraso baten bidez erantzun?
2019/09/17 - 12:08
Galdera deseroso gehiago Saudi Arabiarentzat
Yemengo hutiek hartu dute bere gain Saudi Arabiaren findegien kontrako erasoa., baina galdera gehiegi daude erantzun gabe.
2019/09/16 - 20:53
Saudi Arabiako petrolio enpresak jasotako erasoak Iranek egin dituela dio AEBak
Baina Iranek hasieratik errefusatu ditu bere kontrako akusazioak. Trump presidenteak bere erreserbak eskaini ditu munduan petrolioaren beharrari behar bezala eusteko.
2019/09/16 - 13:19
Petrolio gordinaren prezioa % 14 igo da Aramco enpresaren aurkako erasoek eraginda
Asteburu honetan Saudi Arabiako petrolio enpresak jasotako erasoen ostean, mundu mailako hornikuntzak % 5 egin du behera, eta Brent petrolio upelaren prezioak 69 dolarrak gainditu ditu.
2019/09/16 - 10:31
Zalantza handiak Saudi Arabiari buruzkoan
Yemengo hutiek hartu dute bere gain Saudi Arabiaren findegien kontrako erasoa. AEBk Iran egin dute erasoaren erantzule. Baina galdera gehiegi daude erantzun gabe.
2019/06/20 - 10:21
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna
Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.
2019/06/14 - 10:25
Ohiko susmagarriak Persiar golkoan
Persiar golkoan bi petrolio-ontzien aurkako erasoaren atzean herrialde asko egon litezke: Iran, AEB, Israel edota Saudi Arabia. Norbaiti (agian guztiei) komeni zaie tentsioak gora egitea.