Saudi Arabiak Iran seinalatu du
Saudi Arabiak salatu du Iran dagoela petrolio-findegien aurkako erasoen atzean, baina ez da ausartu esatera erasoak Irango lurretik egin zituztela. Turki Al Maliki Defentsa ministroak erasotan erabilitako 18 droneen eta zazpi misilen zatiak erakutsi zituen; denak Iranen eginak. Erasoa iparraldetik etorri zela ziurtatu zuen, beraz, antza, Yemengo hutien aldarrikapena gezurtatuz, Yemen hegoaldean baitago. Iran bai, iparraldean dago, baina Turkik ez zuen behin ere esan erasoa Irandik iritsi zela, esan zuen bakarra izan zen jaurtigailuen kokapen zehatza ikertzen ari direla.
Bien bitartean Donald Trumpek, Saudi Arabiaren aliatuak, Iranen aurkako zigor ekonomikoak handituko dituela iragarri du. Eta deigarria da: Riad eta Washington hain seguru badaude erasoa Iranek egin zuela, zergatik ez diote beste eraso baten bidez erantzun? Beharbada badakitelako Iranek misil onak dituela, eta frogatu duen bezala, Iranek Saudi Arabiako petrolio ekoizpen guztia geldiarazi dezakeelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz