Senatua
2019/10/16 - 13:03
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Arabako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/16 - 12:40
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Gipuzkoako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/09 - 13:23
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Bizkaiko hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu ditu Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/09/26 - 17:34
Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria
Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.
2019/09/25 - 23:15
Nafarroako senatari izateko Iñaki Bernalen hautagaitza erretiratu du Ezkerrak
Horrenbestez, kargu horretarako hautagaiak bi dira: Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Arantxa Arias (Navarra Suma). Bozketa ostegun honetan egingo dute Parlamentuan.
2019/07/30 - 23:12
Alvarez de Toledo izango da Diputauen Kongresuko bozeramailea eta Maroto Senatukoa
Pablo Casadok Cayetana Alvarez de Toledo politikari polemikoa izendatu du Kongresuko bozeramaile. javier Maroto izango da senatukoa, eta Ana Beltran nafarra alderdi popularraren antolaketa idazkaria.
2019/07/30 - 09:39
Mikel Karrera ETAko presoa auzipetu dute, Gimenez Abad PPko senatariaren hilketagatik
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Karrera Sarobe auzipetu du, PPko senatariaren aurkako tiroaren egilea izan zelakoan.
2019/07/24 - 11:33
Javier Maroto Segovian erroldatzearen atzean iruzurrik ote dagoen aztertuko du PSOEk
Sozialisten iritziz, Gaztela Leongo senatari izateko Segoviako Sotosalbos udalerrian erroldatzea iruzurra izan daiteke.
2019/07/23 - 20:41
Gaztela eta Leongo Parlamentuak Javier Maroto arabarra senatari izendatu du
Trebiñuren etorkizunaren eta fiskalitatearen inguruan senatari berriak Gaztela eta Leonen interesen aurkako iritziak bota izan dituela gogorarazi du PSOEk.
2019/07/18 - 20:53
PPk Javier Maroto proposatu du Gaztela eta Leongo senatari kargurako
Maroto PPren Arabako zerrendaburua izan zen hauteskunde orokorretan, baina ez zuen boto nahikorik lortu eta Kongresutik kanpo geratu zen.
2019/06/06 - 17:40
EAJk senatari bat utziko die JxCAT eta CCri, talde parlamentarioa osatu dezaten
Luke Uribe-Etxeberria gipuzkoarra Junts per Catalunyak eta Coalicion Canariak osatzen duten Senatuko talde nazionalistaren seigarren kidea izango da.
2019/05/30 - 16:06
Idurre Bidegurenek bi bozketa behar izan ditu senatari izendatzeko
Bermeoko alkatea proposatu zuen EH Bilduk eta aurrera atera bada ere bi osoko bilkura eta bi bozketa behar izan dira, aurrenekoan EH Bilduk bakarrik bozkatu duelako alde.
2019/05/30 - 14:01
Legebiltzarrak Idurre Bideguren (EH Bildu) senatari autonomiko izendatu du
Jon Iñarritu ordezkatuko du orain arte Bermeoko alkate izan denak. ERCk talde propioa osatzen lagun dezake Bidegurenen izendatzeak.
2019/05/29 - 17:45
Raul Romeva ERCko senataria karguan etetea erabaki du Senatuko Mahaiak
Imanol Landa (EAJ) idazkariaren kontrako botoa izan du Senatuko Mahaiaren erabakiak. Bost eguneko epea eman dio ERCri Juntsi eman zizkion senatariak berreskuratzeko, taldea osatzeko aukera izan dezan.
2019/05/28 - 21:23
EH Bilduk eta ERCk taldea osatuko dute Senatuan, baina ez Diputatuen Kongresuan
Hala ere, "lankidetza politikoa eta estrategikoa" izango dute Kongresuan, "helburu bateratuak lortzeko", ERCk agiri batean azaldu duenez.
2019/05/22 - 19:36
Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Auzitegi Gorenaren esku utzi du diputatuak kargugabetzeko erabakia.
2019/05/21 - 14:00
Manuel Cruz sozialista da Senatuko presidente berria
Kataluniako Manuel Cruz sozialista aukeratu dute Senatuko presidente aldeko 140 boto jaso ostean.
2019/05/20 - 14:09
Preso kataluniar hautetsiek diputatu eta senatari agiriak hartu dituzte
Junqueras, Sanchez, Rull, Turull Kongresuan izan dira, Romeva, ostera, Senatuan. Izapideak amaitutakoan, Soto del Realeko espetxera eraman dituzte berriro.
2019/05/20 - 12:33
Senatari izateko tramiteak burutu ditu Raul Romevak
ERCeko Raul Romevak aurkeztu ditu senatari izateko behar dituen egiaztagiriak. Bere alderdikideak alboan izan ditu uneoro.
2019/05/17 - 17:42
Senatuko Mahaian eserleku bat eskaini dio PSOEk EAJri
EBBk datorren astelehenean aztertuko du PSOEren proposamena. Goi-ganbera datorren asteartean osatuko da.