Senatua
2020/06/23 - 21:49
Senatuak berriro galarazi du Espainiako errege-etxearen kontuak ikertzea
EH Bilduk eta ERCk Espainiako erregearen kontuak ikertzeko batzordea sortzea eskatu zuten, baina PSOEk eta PPk ekimena bertan behera utzi dute Senatuko Mahaian kontrako botoa emanda.
2020/04/01 - 13:21
EAJk eta PPk erkidegoen batzordearen bilera deitu dute Espainiako Senatuan
Batzordeak data jarri beharko dio aurrez aurrekoa izan beharko den saioari, eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko modua eztabaidatuko dute.
2020/02/05 - 23:34
AEBko Senatuak absolbitu egin du Trump kargu guztietatik
Kongresuari oztopo egitea eta botere-abusua egotzi zizkioten demokratek, baina errepublikanoek euren gehiengoa baliatu dute presidentea absolbitzeko.
2020/01/21 - 20:03
Matxinada eta sedizio delituen tipifikazioa aztertzea proposatuko du Sanchezek
Espainiako Gobernuak sedizio delitua leuntzea erabakitzen badu eta erreformak aurrera eginez gero, Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorrak murrizteko aukera egongo litzateke.
2020/01/02 - 14:20
Nafarroan 'EAJren injerentziei buruz' azalpenak eskatu dizkio UPNk Grande-Marlaskari
Alberto Catalan UPNko senatariak hainbat galdera parlamentario erregistratu ditu Barne ministroak Nafarroari dagokionez EAJk eta PSOEk adostutakoa azal dezan.
2019/12/17 - 19:11
Kartzela-politika aldatzea eta erabakitzeko eskubidea eskatu dizkio EH Bilduk PSOEri
Lehendabiziko aldiz bildu dira PSOEko eta EH Bildu ordezkaritzak Kongresuan. Koalizio soberanistak esan du batzarra "urrats bat" dela "bide onean".
2019/12/05 - 21:39
Espainiako erregeak abenduaren 10ean eta 11an egingo du bilera-sorta alderdiekin
Aitor Esteban EAJko bozeramailea hilaren 11n batzartuko da erregearekin. EH Bildu, ERC eta CUPek ez dute bilera-sorta horretan parte hartuko.
2019/12/04 - 18:16
EH Bildu, ERC eta CUP ez dira Espainiako erregearen bilera-sortan izango
Inbestidura dela eta, Felipe VI.enak abiatuko duen bilera-sortan 19 alderdi politikotako bozeramaileak izango dira, tartean EAJkoa.
2019/12/03 - 12:48
Koldo Martinezek euskaraz ireki du Senatua eratzeko ekitaldia
Nafarroako senatari autonomikoak euskaraz egin du, "dagoen aniztasuna defendatu beharreko aberastasuna dela" aldarrikatzeko.
2019/12/03 - 12:43
Koldo Martinezek euskaraz hasi du Senatuaren eraketa ekitaldia
Koldo Martinezek hasi du Senatua eratzeko saioa, eta euskaraz egin du, 'aniztasuna defendatu beharreko aberastasuna dela' aldarrikatzeko.
2019/12/03 - 10:03
Gaur eratuko da Kongresua, eta ikusteko dago Vox Mahaian izango den ala ez
Kongresua eta Senatua osatzeko saioak aldi berean egingo dira, 10:00etan, eta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan aukeratutako ordezkariak bertan izango dira.
2019/12/02 - 20:47
PSOEk eserleku bat utziko dio EAJri Senatuko Mahaian
Horrenbestez, Senatuko Mahaian, PSOEk hiru ordezkari izango ditu, PPk beste horrenbeste eta EAJk bat.
2019/12/01 - 15:07
Senatua eta Kongresua zuzentzeko Llop eta Batet proposatuko ditu Sanchezek
Pilar Llop genero indarkerian epaile espezializatu bat da, eta Manuel Cruz ordezkatuko du. Cruzek "beste erantzukizun batzuk hartuko ditu", iturri sozialistek azaldu dutenez.
2019/11/21 - 13:19
EAJko diputatuek eta senatariek euren kredentzialak aurkeztu dituzte
EAJko 6 diputatuek eta 9 senatari hautetsiek euren kredentzialak aurkeztu dituzte gaur Diputatuen Kongresuan.
2019/11/14 - 09:58
Bea Fanjul (PP): 'Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako'
Atzerrian bizi diren hautesleen botoak Alderdi Popularrari eman dio diputatua, EAJren kaltetan. Fanjulen ustez, "nazionalismoa baztertzailea da".
2019/11/12 - 14:30
EAEko 18 diputatuek Gobernu aurrerakoi bat babestea espero du Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak dei egin die EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek A10ean lortutako ordezkariei, Vox geldiarazten lagun diezaioten Gobernuari.
2019/11/11 - 20:33
EH Bilduk goranzko joera izan du azken hauteskundeetan
EH Bilduk boto kopuruan gora egin du, batez ere Gipuzkoan, baita eserlekuetan ere. Guztira 5 diputatu izango ditu eta talde propioa ere eskura dezake.
2019/11/11 - 18:58
Espaniako gobernagarritasunean laguntzeko prest agertu da EAJ
Diputatu bat gehiagorekin doaz jeltzaleak Kongresura, azken 15 urteetan izan duten ordezkaritzarik zabalena da.
2019/11/11 - 17:31
Alfonso Alonsoren iritziz, PPk irauli egin du Euskadin zuen joera
Hauteskunde orokorren biharamunean, Euskadiko PPko presidenteak ziurtatu du berriro saiatuko dela akordioa adosten Euskadiko Ciudadanosekin, Riverak dimisioa eman ostean.
2019/11/11 - 02:50
'Eskuin-muturrari' aurre egiteko koalizioa eskatu dio Iglesiasek Sanchezi
Unidas Podemosen hautagaiaren iritziz, hauteskunde-emaitzak "ez dira onak", ez PSOErentzat, ezta haren alderdiarentzat ere.