Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari autonomiko aukeratu dituzte
Eusko Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia (EAJ), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) aukeratu ditu senatari autonomiko gisa, uztailaren 12ko hauteskundeen ostean egin den legegintzaldiko lehen osoko bilkuran.
Bozketaren emaitza ondorengoa izan da: Beltran de Herediak 22 boto jaso ditu, Bidegurenek, 20 boto, eta Rodriguezek, 19.
Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da azken zortzi urtean. Orain, Josu Erkorekak hartu du hark Segurtasun Sailean utzitako hutsunea. Beltran de Herediak bere aldetik, Jokin Bildarratz ordezkatu du Senatuan. Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izango da datozen lau urteetan.
Idurre Bideguren eta Tontxu Rodriguezen kasuan, senatari autonomiko izaten jarraituko dute.
Hiru senatari autonomiko horiez gain, EAEko herritarrek beste 12 senatari hautatu zituzten, bozka bidez, hauteskunde orokorretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"