Senatua
2019/11/11 - 02:39
Santiago Abascalen (VOX) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Jardunaldi honetako garailea Santiago Abascal izan da. Voxek eserlekuak bikoiztu baino emaitza hobeak lortu ditu, eskuin-muturra 24 ordezkari izatetik 52 izatera igaro baita.
2019/11/11 - 02:17
Pedro Sanchezen aukerak, gobernatzeko
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak, baina indarra galdu du eta Estatuko egoera politikoa ez da aldatu.
2019/11/11 - 02:08
Pablo Casadoren (PP) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Alderdi Popularrak (PP) galdutakoaren zati bat berreskuratu du, eta 88 diputatu izango ditu.
2019/11/11 - 02:03
Ortuzar: 'Konponbideen garaia abiatu behar da'
"Elkarrizketa gehiago" eskatu ostean, "Estatuan nazio aniztasuna aitortzeko, zubiak ezartzeko eta gobernagarritasuna bermatzeko ordua da", azpimarratu du.
2019/11/11 - 01:50
Pedro Sanchezen (PSOE) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Espainiako Alderdi Sozialistak (PSOE) irabazi ditu azaroaren 10eko hauteskundeak, 120 eserleku lortuta, baina bi ordezkari galdu ditu.
2019/11/11 - 01:40
Andoni Ortuzarren (EAJ) hauteskunde-emaitzen balorazioa
EAJk hauteskunde orokorrak irabazi ditu Euskadin, zazpi eserleku lortuta, bat gehiago. Era berean, EAJk apirileko hauteskundeetan lortutako 9 senatariei eutsi die.
2019/11/11 - 01:31
'Emaitza bikainak' azpimarratu ditu Otegik, EH Bilduk talde propioa izan ahalko baitu
EH Bildu "Euskadin eta Nafarroan botoetan gora egin duen indar bakarra" izan dela nabarmendu du Otegik. Bestalde, "Madrilera justizia eskatzera" joango direla gogorarazi du Bel Pozuetak.
2019/11/11 - 01:28
Ciudadanoseko zuzendaritza ezohiko bileran bilduko du Riverak
Ciudadanosek emaitza txarrak izan dituela onartu du Albert Riverak, eta 47 diputatu galdu ostean alderdiko zuzendaritza bilduko du bihar. Halaber, ezohiko kongresu bat deituko du.
2019/11/11 - 01:13
EAEko eta Nafarroako diputatuen zerrenda Kongresuan, A10eko hauteskundeen ostean
Kontsultatu nortzuk diren XIV. Legegintzaldirako Euskadiko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ordezkariak.
2019/11/11 - 01:04
Abascalek Voxen gorakada ospatu du, baina gobernagarritasunak kezkatzen du
Voxek "hamaika hilabetetan soilik" gorakada "oso azkarra" lortu, eta Espainian demokrazia "hobetu" du, eskuin-muturreko alderdiko buruzagiak azpimarratu duenez.
2019/11/11 - 00:45
Arnaldo Otegiren (EH Bildu) hauteskunde-emaitzen balorazioa
EH Bilduren hauteskunde-emaitzen balorazioa. Koalizioak 4 diputatu lortu ditu EAEn eta beste bat Nafarroan, Bel Pozuetaren eserlekua, hain zuzen. EH Bilduk senatari bat erdietsi du berriro.
2019/11/11 - 00:37
Pablo Iglesiasen (Podemos) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Podemosek adierazi duenez, hauteskunde hauek balio izan dute eskuinak indarra har dezan eta Espainiak izateko Europako eskuin muturreko alderdirik potenteena eta indartsuena.
2019/11/11 - 00:13
PSOEk irabazi ditu hauteskundeak, baina eskuin-muturra hirugarren indarra da jada
PSOEk 120 ordezkari lortu ditu; PPk, 88; Voxek, 52; Unidas Podemosek, 35; ERCk, 13; eta Ciudadanosek, 10. Sanchezek indar independentisten babesa edo PPren abstentzioa beharko du presidente izateko.
2019/11/11 - 00:01
Navarra Sumak bi eserleku lortu ditu Nafarroan, eta EH Bilduk bat
EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 16,97 eskuratuta, eta Elkarrekin Podemos laugarrena. Geroa Bai, berriz, ordezkaririk gabe geratu da berriro, Vox bezalaxe.
2019/11/11 - 00:01
A10eko hauteskunde-gaua
A10eko hauteskunde-gauak utzi dituen argazkiak.
2019/11/10 - 22:34
EAJk irabazi ditu A10eko hauteskundeak
EH Bilduk eta PSE-EEk diputatu kopuruari eutsi diote, launa lortuta, eta Elkarrekin Podemosek hiru eskuratu ditu, EAJren mesedetan bat galduta Bizkaian.
2019/11/10 - 20:43
PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina ordezkariak galduta
PPk eskuratuko luke bigarren tokia, 19-24 ordezkari gehiago eskuratuta. VOX hirugarren indar politiko nagusia bihurtuko litzateke, ordezkari kopurua bikoiztu edo are gehiago hobetuko bailuke.
2019/11/10 - 14:18
Urkullu 'lau urteko ziurgabetasunari amaiera emateko' gogotsu agertu da
Gorte Nagusietan lortzen den ordezkaritzak "ziklo berri bati ekiteko" balio izatea eta "Euskadirentzat onuragarria" izatea espero duela esan du lehendakariak.
2019/11/10 - 13:38
Emaitzek blokeo egoera gainditzea ahalbidetzeko itxaropena agertu du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez, parte hartzea zenbat eta altuagoa izan, orduan eta zilegitasun handiagoa izango dute emaitzek.
2019/11/10 - 11:00
Espainiako alderdi nagusietako hautagaiek botoa ematera animatu dituzte herritarrak
Sanchez, Iglesias, Casado, Rivera, Abascal eta Errejon jada hauteslekuetara joan dira botoa ematera.