Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzar: 'Konponbideen garaia abiatu behar da'

"Elkarrizketa gehiago" eskatu ostean, "Estatuan nazio aniztasuna aitortzeko, zubiak ezartzeko eta gobernagarritasuna bermatzeko ordua da", azpimarratu du.
Iragarkia
PNV EFE
18:00 - 20:00
Andoni Ortuzarren (EAJ) hauteskunde-emaitzen balorazioa

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak hauteskundeen emaitzak zabaldu ostean adierazi duenez, "hauteskundeak igarota, konponbideen aroa abiatu behar da". Gainera, Voxek lortu dituen emaitzekin kezkatuta agertu da, eta sistema demokratikoa bermatuko duen gutxieneko konpromiso batzuk adosteko eskatu die alderdi politikoei.

"Politika eta elkarrizketa gehiago" eskatu ostean, "Estatuan nazio aniztasuna aitortzeko, zubiak ezartzeko, gobernagarritasuna bermatzeko eta sistema demokratikoa sendotzeko ordua da", azpimarratu du.

Testuinguru horretan, "ultraeskuinak lortutako ordezkaritzarekin kezka handia" agertu du Ortuzarrek. "Alderdi demokratiko guztiei dei egiten diet amore eman ez dezaten eta, gutxieneko batasun batetik, Vox ahuldu nahi duen sistema demokratikoa berma dezaten. Ezin dugu onartu", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X