EAJk irabazi ditu A10eko hauteskundeak
EAJk irabazi ditu hauteskunde orokorrak Euskadin, 6 eserleku lortuta. PSE-EEk eta EH Bilduk 4na lortu dituzte, Elkarrekin Podemos alderdiak bat galdu du, eta EAEko PPk ordezkari bat lortu du atzerrian emandako botoen kontaketaren ondoren.
Horrela, orain arte bezala, EAJk talde propioa izango du Diputatuen Kongresuan, baina baita EH Bilduk ere.
Bizkaian, EAJk lortu du garaipena. Jokoan zeuden 8 eserlekuetatik 3 erdietsi dituzte jeltzaleek lurralde historikoan. Bitartean, PSE-EEk 2 diputatu eskuratu ditu, Podemosek 1 (bat gutxiago) eta EH Bilduk beste horrenbeste. PPk ordezkari bat lortu du Bizkaian, EAEko bakerra.
EAJ, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu alderdiek diputatu bana lortu dute Araban, eta PP ordezkaririk gabe geratu da berriro. Honenbestez, apirilaren 28an izan zen emaitza bera errepikatu da Araban.
Bigarrenez jarraian, arabarrek garaipena eman diote EAJri; izan ere, jeltzaleek botoen % 23,59 bereganatu dituzte. Ondoren, PSE-EE (% 21,94), Elkarrekin Podemos (% 16,46) eta EH Bildu (% 16,09) sailkatu dira Araban.
Era berean, bigarrenez jarraian, PPk (% 14,88) ez du eserlekurik lortu Araban; ondorioz, Marimar Blanco zerrendaburuak ez du diputatu akta erdietsi, duela sei hilabete Javier Maroto alderdikideari gertatu zitzaion bezala.
Apirilean, PPk EH Bilduren mesedetan galdu zuen eserlekua, 362 botoren alde estuarekin. Orain, koalizioak aldea areagotu du, abantaila 2.047 bozekoa izan baita.
Nahiz eta Voxek eta Ciudadanosek ordezkaririk ez lortu, Abascalen alderdiak Ciudadanos gainditzea lortu du Araban, 6.423 boto lortuta (apirilean baino 815 gehiago). Riveraren alderdiak, berriz, babesaren erdia baino gehiago galdu du, 2.504 boto erdietsi baititu (4.578 gutxiago). Emaitzak Eusko Legebiltzarrera estrapolatuz gero, Voxek eserleku bat lortuko luke Gasteizko Ganberan.
Bestalde, Gipuzkoan, emaitzak errepikatu egin dira: EAJk 2 eserleku erdietsi ditu, EH Bilduk 2, PSE-EEk 1 eta Elkarrekin Podemosek beste bat.
Gainerako alderdiek ez dute ordezkaririk lortu Kongresuan; ez Ciudadanosek, ez Voxek, ezta Mais Paisek (Bizkaian aurkeztu da soilik) ere.
Euskadin, parte-hartzeak 2,87 puntu egin du behera. Duela sei hilabete, % 71,78koa izan zen; igande honetan, berriz, % 68,91koa izan da.
Senatua
EAJk apirileko hauteskundeetan lortutako 9 senatariei eutsi die, PSE-EEk bi eskuratu ditu berriro, eta EH Bilduk bat erdietsi du.
Gainerako indar politikoek ez dute ordezkaririk izango Goi Ganberan; izan ere, emaitza berdinak errepikatu dituzte.
Hau da 12 senatarien zerrenda:
BIZKAIA
------------
EAJ
-------
Nerea Ahedo
Maria Dolores Etxano
Imanol Landa
PSE-EE
------------
Txema Oleaga
ARABA
----------
EAJ
------
Almudena Otaola
Juan Carlos Medina
Rosa Peral Díez
PSE-EE
-----------
Julia Liberal
GIPUZKOA
-----------
EAJ
------
María Isabel Vaquero
María Mercedes Garmendia
Luke Uribe-Etxebarria
EH Bildu
-----------
Gorka Elejabarrieta Díaz
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.