Serbia
2025/06/29 - 12:24
Hainbat zauritu eta atxilotu Belgraden, Gobernuaren aurkako protestetan
Hainbat pertsona zauritu ditu Poliziak Belgraden, Serbiako Gobernuaren aurkako manifestazio handian. Ehunka mila pertsonak hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute hiriburuko kaleetan, Kosovoko guduaren (1389) urteurrenean, serbiar nazionalismoaren sorrerako gertakari historiko garrantzitsuenetarikoan.
2025/05/06 - 13:47
Sebas Velasco: "Balkanetan, nonahi antzematen da historiaren konplexutasuna"
Sebas Velasco donostiar margolariak "The morning will change everything" bakarkako erakusketa ikusgai jarri du Sarajevon, Bosnia-Herzegovinako Historia Museoan. Berarekin hitz egin dugu.
2025/03/15 - 18:57
Milaka lagun bildu dira Serbiako Parlamentuan hamarkada askotan Gobernuaren aurka izandako protesta handienean
Aleksandar Vucic presidente nazionalistaren aurka ikasleek deitutako martxa bazen ere, opositore eta herritar askok bat egin dute horrekin. 15 lagun hil ziren azaroan orain gutxi eraberritutako tren geltoki bateko sabaia behera erorita, eta hori izan da protesten abiapuntua.
2025/03/04 - 18:57
Hainbat zauritu Serbiako Parlamentuan, oposizioak bengalak eta ke-poteak jaurti baititu
Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Serbiako Parlamentuan, SNS alderdiko diputatuen eta oposizioko kideen artean izandako liskar batean. Ana Brnabic Legebiltzarraren presidenteak oposizioari leporatu dio gertatutakoa, eta "talde terrorista" dela esan du.
2024/12/22 - 22:06
Milaka pertsona manifestatu dira Belgraden, Serbiako Gobernuaren aurka
Belgradeko, Novi Sadeko, Niseko eta Krperforevaceko 50 fakultate baino gehiago blokeatuta daude, hiriburutik 70 kilometrora dagoen Novi Sadeko geltokian 15 pertsona hil ondoren hasitako protesten ondorioz.
2024/03/16 - 12:25
Lau migratzaile topatu dituzte kamioi baten atzealdean ezkutatuta, Irunen
Bi afganiarrak eta bi pakistandarrak olana moztuta sartu ziren kamioian, Serbia eta Irun arteko ibilbidearen punturen batean.

2023/05/31 - 11:53
50 manifestari eta 30 soldadu zauritu dira Kosovon, serbiarren eta NATOren indarraren arteko liskarretan
NATOk 700 soldadu gehiago bidali ditu Kosovora, herrialdearen iparraldean manifestari serbiarren eta KFOR indarren arteko istiluetan 30 soldadu zauritu ostean.

2023/05/05 - 11:36
Gizon batek zortzi pertsona hil ditu tirokatuta Serbia erdigunean
Arma erdiautomatikoak erabiliz, 21 urteko erasotzaileak, militar baten semeak, herritarrak tirokatu ditu Dubonan, Belgradetik 50 bat kilometrora, eta zortzi pertsona hil eta bi pertsona larri zauritu ditu.

2023/05/05 - 11:11
Zortzi hildako eta hamar zauritu Serbia erdialdean izandako tiroketa batean
Lehen informazioen arabera, erasotzailea bakarrik zihoan auto batetik atera eta tiroka hasi zen. Serbiako Poliziak 21 urteko erasotzailea atxilotzea lortu du.

2023/05/03 - 13:58
Hainbat hildako, gehienak adin txikikoak, Belgradeko ikastetxe batean izandako tiroketa batean
Serbiako segurtasun indarrek adierazi dutenez, tiroketaren susmagarri nagusia hamalau urte inguruko ikasle bat da, eta arma bat eta barruan likido sukoia zuen motxila bat aurkitu dituztela ohartarazi dute.

2023/05/03 - 13:42
14 urteko ikasle batek bederatzi pertsona hil ditu tiroz, gehienak adingabeak, Belgradeko ikastetxe batean
Tiroketak 15 zauritu utzi ditu, batzuk egoera kritikoan. Serbiako Poliziak susmagarria atxilotu du eta, gainera, arma bat eta likido sukoia zituen motxila bat aurkitu du.
2022/12/27 - 19:26
Tentsioak gora egin du Kosovon, indarkeria erabiltzeko mehatxuen artean
Kosovoko iparraldean, non serbiarrek errepideen blokeoak mantentzen dituzten hilaren 10az geroztik, tentsioak areagotzen ari da Serbiako Armadak alerta maila igo ondotik, eta Pristinak barrikadak indarrez kentzeko asmoengatik.
2022/12/27 - 12:56
Serbiak gorenera igo du bere Armadaren alerta maila, Kosovoko tentsioaren aurrean
Serbiak bere armada borroka alerta maila gorenean jarri du Kosovoko tentsio gero eta handiagoen aurrean, eta Pristinari egotzi dio serbokosovarren protesten areagotzearen erantzukizuna; izan ere, azken egunotan barrikadekin blokeatzen ari dira herrialdeko iparraldeko hainbat errepide.
2022/12/07 - 09:10
Tiranan 27ek EB Balkanetan zabaltzeari bultzada eman diote
Duela sei hilabete alde bien arteko bilera hotza izan bazen ere, oraingoan EBak Balkanetako sei herrialdeekin harremanak berriro indartu ditu.
2022/08/18 - 22:55
Serbiak eta Kosovok elkarrizketari ekin diote berriro, matrikulen polemikaren inguruan aurrerapenik lortu gabe
Borrellen arabera, ostegun honetako topaketa ez zen EBk erraztutako elkarrizketaren beste bilera bat bakarrik. Izan ere, "Europarentzako une dramatiko eta arriskutsu batean" iritsi da, Ukrainako gerra betean.
2022/08/01 - 12:48
Kosovok dokumentu serbiarren debekua atzeratu egin du mugan tentsioa handitu ondoren
Kosovok ekainean jakinarazi zuen abuztutik aurrera ez zituela onartuko Serbiako nortasun agiriak eta matrikulak. Ondorioz, igande honetan tentsio berriak sortu dira mugako bi puntutan. Pristinak, 2008an, Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Belgradek aitortu ez.