Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tiranan 27ek EB Balkanetan zabaltzeari bultzada eman diote

Duela sei hilabete alde bien arteko bilera hotza izan bazen ere, oraingoan EBak Balkanetako sei herrialdeekin harremanak berriro indartu ditu.

Kosovok Europar Batasunan (EB) sartzeko bere hautagaitza urtea amaitu baino lehen aurkeztuko du. Hil honen 15an ere 27ek Bosnia-Herzegovinari buruzko estatusa erabakiko dute.

Bruselan, ekainaren 23an izandako bilera negargarriaren ondoren, astearte honetan Tiranako goi-bileran elkar-ulertze bat izan da. Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak bilera boikoteatzeko mehatxua egin bazuen ere, azkenean Albaniako hiriburuko goi-bilera honetan hartu du parte. Urteetan zehar Europako ateetan zain egoteagatik herrialde hauetan dagoen frustrazioa kontutan hartuz, oraingoan Europar Batasuneko (EB) buruzagiek borondate hona erakutsi nahi izan dute.

Emaitza zehatzak

Goi-bilera honetan hartutako erabakien artean, 1.000 miloi euroko pakete bat dago, energia krisiaren ondorioak leundu eta azpiegiturak berregokitzeko helburuz. Horrez gain, EBren eta Balkanen arteko telefonoko komunikazioak merkatu, eta herrialde horietako unibertsitateak Europako unibertsitateen sarean sartuko dira.

Beraz, Balkanetako ikasleek Europako kanpusetan ikasi ahal izango dute, modu presentzialean edo birtualean. Horrez gain, Europako Ikastetxearen hirugarren egoitza Tiranan egitea erabaki da. Gaur egun, Brujasko jatorrizko egoitzaren ondoren, bigarren egoitza Polonian dago 1990ez geroztik.

EBra atxikitzeko Kosovoren hautagaitza

Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak historikotzat jo du goi-bilera. Horren ustez, Europa aberatsagoa eta seguruagoa izango da, Balkanetako herrialdeak bere baitan baditu. Gaur egun Balkanetako sei herrialdeetatik lauk EBn sartzeko negoziaketak martxan dituzte. Hala ere, beren sarrera gauzatzeko urte batzuk beharko dira.

Vjosa Osmani Kosovoko presidenteak iragarri du EBn atxikitzeko eskaera urtea amaitu baino lehen aurkeztuko duela. Horretarako Serbiarekin ere negoziaketak hasteko prest azaldu da, beti ere Bruselaren babesarekin. Aitortu behar denez, edozein Estatuk eska dezake Europan sartzea, baina legelari guztiak ez datoz bat Kosovo Estatua dela esaterakoan, Serbiarengandik independentzia indarrez lortu baitzuen.

Edonola ere, Ukrainako gerrak eta Errusiaren mehatxuak bultzatu dute Europar Batasuna urrats horiek ematera.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X